Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Abenduak 16

Nafarroako Parlamentuak iragan astetik ibilgailu elektrikoetarako bi kargagune ditu

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak urriaren 21eko bilkuran hartutako erabakia betez, iragan astetik Legebiltzarraren egoitzako garajean ibilgailu elektrikoetarako bi kargagune daude.

 

Potentzia elektrikoan zein beste hainbat arlotan behar ziren egokitzapenak egin ondoren, ezarritako sistemak bi korronte-hargune ditu, aldibereko karga azkarra ahalbidetzen dutenak. Sistema ezartzeko kostua 4.048 eurokoa izan da, BEZik gabe.