Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Urtarrilak 24

Nafarroako Parlamentuak 'Holokaustoa Gogoratzeko Europako Egunarekin’ bat egingo du astelehen honetan

Nafarroako Parlamentuak Holokaustoa Gogoratzeko Europako Eguna ospatuko du datorren astelehenean, hilak 27, Legebiltzarraren egoitzako atarian muntaketa xume baten bidez.

 

2005eko urtarrilaren 27an Europako Parlamentuak erabaki zuen Holokaustoa Gogoratzeko Europako Eguna izendatzea urtarrilaren 27a, egun horretan eman zitzaielako amaiera Auschwitzeko deuseztatze esparruari eta milioika pertsonak jasan zuten Holokaustoari.

 

Nafarroako Parlamentuak biktima horien oroimenezko ekitaldiak antolatu izan ditu, Europar Batasuneko herrialdeetako beste hainbat gobernu eta parlamentu nazional nahiz erregionalekin bat eginez.