Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 22

Nafarroako Parlamentuak Hezkuntza Departamentua premiatzen du 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxe publiko eta pribatuak berriro ireki ahal izateko baldintzak ezar ditzan

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko ekainaren 22an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Hezkuntza Departamentua premiatzen du 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxe publiko eta pribatuak berriro ireki ahal izateko baldintzak ezar ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau dio:

 

1. 0tik 3 urtera bitarteko etapa hezkuntza-etapa bat da, hala hartu behar da eta, hortaz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari dagokio etapa hori antolatzea, baimentzea, kontrolatzea eta une oro ebaluatzea, eta ez da onargarria laguntza-izaerakoa soilik balitz bezala hartzea, kontziliazioa eragingarriagoa egiteko; hortaz, ez da onargarria Nafarroako Gobernuko beste departamentu batek hori arautzea”