Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Otsailak 13

Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Turkian eta Sirian izandako lurrikara suntsitzaileak kaltetutako pertsona guztiei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko otsailaren 13an 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitie Turkian eta Sirian izandako lurrikara suntsitzaileak kaltetutako pertsona guztieiNavarra Sumak, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Turkian eta Sirian izandako lurrikara suntsitzaileak kaltetutako pertsona guztiei eta dei egiten die nazioarteko erakunde, gobernu eta erakundeei larrialdi hau gainditzen lagundu dezaten eta berreraikuntzan laguntzeko konpromisoa har dezaten.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere borondatea dela Nafarroako Gobernuak premiaz mobiliza ditzan erabilgarri dituen laguntza- eta elkartasun-baliabideak eta lurrikarak kaltetutako eremuetan ezarpena duten erakundeen esku jar ditzan.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional