Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Ekainak 13

Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die beren herrialdeetatik ihes egitera behartuta suertatzen diren pertsona guztiei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko ekainaren 13an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die beren herrialdeetatik ihes egitera behartuta suertatzen diren pertsona guztiei. Navarra Sumak, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. - Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die beren herrialdeetatik ihes egitera behartuta suertatzen diren guztiei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aldezten du nazioarteko legedia, Genevako Konbentzioa, giza eskubideen arloko itunak eta Nazioarteko Zuzenbidea bete daitezela, inolako bazterketarik gabe.

 

3. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den ekainaren 20an, 12:00etan, Nafarroan bizi diren errefuxiatuei aitortza egiteko”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional