Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urtarrilak 25

Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitu errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoerarekiko eta nabarmentzen baitu Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziak (UNRWA) egiten duen lan garrantzitsua

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko urtarrilaren 25ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitu errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoerarekiko eta nabarmentzen baitu Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziak (UNRWA) egiten duen lan garrantzitsuaPSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. Elkartasuna adierazten du errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoerarekiko; izan ere, lurraldean pairatzen ari diren krisi humanitarioak eta COVID-19aren krisia egoera areagotzen ari dira herri horrek bizi duen egoera sozioekonomiko prekarioa.

 

2. Nabarmentzen du Nazio Batuen Errefuxiatu Palestinarrentzako Agentziak egiten duen lana, eta uste du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak lan hori babesten jarraitzea, Agentziak errefuxiatu palestinarrentzat bideratzen dituen programak mantentze aldera, eta orobat eutsi behar zaiola UNRWAk Nafarroako gizartean egiten duen sentsibilizazio lana eta garapenerako hezkuntza lanari”.

 

3. Nafarroako Gobernua eta erakunde publiko eta pribatuak premiatzen ditu UNRWA babesten jarrai dezaten eta aditzera ematen die UNRWAri laguntza berezi eta urgente bat emateko beharra dagoela 2021eko ekitaldian”.