Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Irailak 22

Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi baitizkio Libiako herriari, uholdeek eragindako hondamendi ikaragarriagatik

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko irailaren 18an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi baitizkio Libiako herriari, uholdeek eragindako hondamendi ikaragarriagatik. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Libiako herriari, uholdeek eragindako hondamendi ikaragarriagatik. Halaber, elkartasuna adierazten die gure erkidegoan bizi diren libiar guztiei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta nahigabe sakona helarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, bai eta bere hurbiltasuna eta atsekabea ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak errespetua eta miresmena adierazten die erreskate eta salbamendu lanetan jardun duten pertsona eta erakunde guztiei.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Libiak Madrilen duen enbaxadari igorriko dio adierazpen instituzional hau.