Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 14

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zeinu Hizkuntzaren Egun Nazionalarekin

Legebiltzarraren aurrealdea turkesa kolorez argiztatuko da gaur iluntzean, pertsona guztiek beren hizkuntzan artatuak izateko duten eskubidea aldarrikatzeko

Nafarroako Parlamentuaren aurrealdea turkesa kolorez argiztatuko da gaur iluntzean, ekainaren 14an, (21:00etatik 22:30 arte), Zeinu Hizkuntzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez eta hizkuntzaren erabilera normalizatu eta bere zabalkuntza sustatzeko. Gainera, olana bat jarriko da ospakizunaren harira.

 

Efemeride hau 2014 urteaz geroztik ospatzen da ekainaren 14an, izan ere, egun horretan 1936an Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioa sortu baitzen, eta entitate honi esker zeinu hizkuntza katalanak eta espainiarrak gizartean bere lekua egin dute.

 

Aurten argitaratutako manifestuak, besteak beste, zeinu-hizkuntza hizkuntza gutxitu gisa aitor dadin eskatzen du, bai eta pertsona guztiek edozein eremutan beren hizkuntzan artatuak izateko duten eskubidea aldarrikatu ere.

 

Era berean, Covid-19aren pandemiak bi aldiz kolpatu duen kolektibo honen hizkuntza ikusarazi nahi da; izan ere, kolektibo horrek, besteak beste, galarazia izan du oinarrizko zerbitzu publikoetarako sarbidea.

 

Nafarroako Pertsona Gorren Elkartearen (ASORNA) helburua da entzumen urritasuna duten pertsonen eta haien familien interesak ordezkatu eta defendatzea, norbanakoen egoerak gorabehera, haien bizi kalitatea hobetzeko.