Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Ekainak 5

Nafarroako Parlamentuak bat egin du COVID-19aren pandemiaren ondorioz hildakoen omenez Gobernuak deitutako minutu bateko bigarren isilunearekin

Parlamentuaren egoitzako banderak larunbatera arte haga erdian egonen dira, egun horretan amaituko baita maiatzaren 17an Ministroen Kontseiluak ezarritako dolu-aldi ofiziala

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde izan da Ganberaren ordezkaritzaren burua gaur eguerdian Nafarroako Gobernuak bigarrenez deitu duen minutu bateko isilunean, pandemiaren ondorioz hil direnen omenez Estatuak dekretatu zuen hamar eguneko dolu-aldi ofizialaren amaierarekin bat.

 

Gobernuko lehendakari María Chiviterekin batera eta Gobernuko kideekin batera, elkarretaratzea egin dute Nafarroako Jauregiaren atarian, Karlos III.a etorbidean, parlamentarien talde eta elkarteetako ordezkariek.

 

Ministroen Kontseiluak agindutako dolu-aldia maiatzaren 27an hasi zen, goizeko 00:00etan, eta ekainaren 6ko 00:00etan amaituko da. Aldi horretan, Errege Dekretuak ezartzen duen bezala, Nafarroako Parlamentuko banderek eta, hedaduraz, gainerako eraikin publikoetako banderek haga erdian egon beharko dute, kanpoaldean, eta xingola beltz bat eramanen dute mastaren goialdean, barnealdean.