Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Urriak 13

Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen ditu Felipe VI.arenganako erasoak, monarkia aldezten duela adierazten baitu eta Sortu premiatzen baitu Estatuko erakundeen aurkako indarkeriaren apologiazko ekintzak egiteari utz diezaion

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko urriaren 13an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baititu Felipe VI.arenganako erasoak, monarkia aldezten duela adierazten baitu eta Sortu premiatzen baitu Estatuko erakundeen aurkako indarkeriaren apologiazko ekintzak egiteari utz diezaion. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpena Navarra Sumaren eta PSNren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bilduren, Podemos Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du:

 

“1. Arbuiatzea eta gaitzestea atzo Espainiako errege Felipe VI.aren figuraren aurka eginiko erasoak, herritarrek berretsitako Espainiako Konstituzioan ezarritako zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa eratzeko forma politikoa definitzen duen erakundearen ordezkaria den aldetik jasandakoak.

 

2. Adieraztea beharrezkoa dela Sortu-ri (Eh Bildu) Estatuko erakundeen aurkako indarkeriaren apologiazko ekintzak egiteari utzaraztea.

 

3. Adieraztea Parlamentu honek monarkia aldeztu eta errespetatzen duela, zeina Konstituzioan jasotako figura bat baita, Espainiaren batasunaren berme-emailea”.