Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Uztailak 20

Nafarroako Parlamentuak 2019ko ekitaldiko 2.593.953 euro itzuli dizkio Foru Ogasunari

Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioari ordaindu gabeko diru-laguntzaren 468.663 euroak barne, urtarrilaren 27an Mahaiaren erabaki batek kobraezin deklaratu baitzuen

Kontuen Ganberak emandako fiskalizazio-txostena ikusita, Nafarroako Parlamentuaren 2019ko ekitaldiko Kontuak onestea erabaki du Eledunen Batzarrak.

 

Halaber, onetsitako likidazioarekin bat etorriz, gastatu gabeko 2.593.953 euro Foru Komunitatearen Diruzaintzari itzultzeko agindua ematea erabaki du. Kopuru honen barnean daude Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioari ordaindu gabeko diru-laguntzaren 468.663 euroak, Parlamentuko Mahaiak 2020ko urtarrilaren 27an diru-laguntzak huts egin izana erabaki ostean.

 

Azkenik, Nafarroako Parlamentuaren 2019ko kontuak eta horiei buruz Kontuen Ganberak egindako fiskalizazio txostena erakundearen web-orrian eta aldizkari ofizialean argitara daitezela agindu da.

 

Foru Legebiltzarraren 2019ko Aurrekontuen likidazioari dagokionez, nabarmendu behar da, hasiera batean 14.535.020 euroko aurrekontua onetsi bazen ere, aurrekontu bateratua 14.868.507 eurokoa izan dela, aurreko ekitaldiko 333.487 euroko kredituak gehitzeko egin diren aurrekontu-aldaketen ondorioz.

 

Gastuen aurrekontutik 12.348.774 euro exekutatu dira; horrenbestez, aurrekontu horren % 83,00 bete da, eta ordainketena %99. Diru-sarreren aurrekontutik 14.633.738 euro exekutatu, eta aurrekontu horren % 100 bete da.

 

Langile-gastuak kapituluan aurrekontu bateratua 7.874.155 eurokoa izan da, eta horietatik, aitortutako betebeharrak direla-eta, 7.360.516 euro exekutatu dira, hau da, % 93.

 

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak kapitulua 2.215.757 euroz hornitua zegoen eta horietatik 1.258.372 euro gastatu dira; beraz, betetze-portzentajea % 57 izan da. Kapitulu horri dagokio gastuen aurrekontu exekutatuaren % 10.

 

Transferentzia arruntak kapitulukoak dira egindako gastu guztien % 22. Kapitulu horretan behin betiko kredituak 3.151.031 eurokoak izan dira, eta betetze-maila, % 88koa. Talde parlamentarioei eta parlamentarien elkarteei ematen zaizkien ordainsariak, 2,61 milioi eurotan doituak, kapitulu honen gastuen %95 osatzen dute.

 

Inbertsio errealak kapituluak, 1.566.461 euroko aurrekontu bateratuarekin, gastuen aurrekontuaren % 8 jaso du. Kapitulu horretan aurrekontuaren % 60 bete da.

 

Finantza-aktiboei eta pasiboei dagokienez, ezarritako kredituak 100.795 eurokoak izan dira eta betetze-maila, berriz, % 58koa.

 

Aholkuen jarraipenari dagokionez, talde parlamentarioei ematen zaizkien ordainsarien kontrolerako prozedura ezartzeari dagokiona betetzat ematen da, hauen erabilera egokia bermatzeko helburuarekin. Helburu horrekin, Mahaiak 2019ko irailaren 2an Nafarroako Parlamentuko talde parlamentarioentzako ordainsariei dagozkien arauak onetsi zituen. Arau horietan ezarri zen diru-laguntzen kontabilitateari eta kudeaketa ekonomikoaz arduratzen den pertsonak Mahaiaren aurrean egin beharreko aurkezpenari buruzko prozedura.

 

Lanpostu hutsei buruz egindako aholkuari dagokionez, hau betetzera zuzendutako prozedurari hasiera emateko agindua eman zuen Parlamentuko Mahaiak 2020ko ekainaren 22an, eta horretarako Idazkaritza Nagusiari baimena eman zitzaion Zerbitzuen berrantolaketa arauak aldatzeko proposamen bat egin zezan eta kronograma bata urkez zezan.

 

Kontuen Ganberak egin duen fiskalizazio txostenaren arabera, Foru Legebiltzarraren 2019ko kontuek “irudi zehatza” erakusten dute ondareari, aurrekontuaren likidazioari eta finantza-egoerari dagokienez. Orobat, Parlamentuaren jarduera ekonomiko-finantzarioa “legezkotasun-printzipioari jarraituz” egin dela azaltzen da txostenean.

 

Kontuen Ganberaren aholkularitza-txostena fiskalizazio organo hori arautzen duen abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legean ezarritakoari jarraituz egin da.