Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Azaroak 3

Nafarroako Parlamentua poztu egiten da Venezuelako Bolibartar Errepublikako Gobernuak eta Venezuelako Plataforma Bateratuak akordioak erdietsi dituztelako

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordean onetsia. 2021eko azaroaren 3an

1.- Nafarroako Parlamentua poztu egiten da Venezuelako Bolibartar Errepublikako Gobernuak eta Venezuelako Plataforma Bateratuak akordioak erdietsi dituztelako. Akordio horiek lehenesten dute Venezuelako herritarren ongizatea arreta gunean jartzeko beharra, bai eta Venezuelako herritarren gizarte-babeserako neurriak hartzeari ere.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak balioan jartzen du Venezuelari buruzko Elkarrizketa eta Negoziazio Prozesuaren Mahaia. Horren haritik, aldeak animatzen ditu hasitako prozesuari jarraipena eman diezaioten, Venezuelako herriaren subiranotasun aldezteko elkar ulertzeko bide gisa, herrialdearen aniztasun soziopolitikoa aintzat hartuta.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak eskerrak ematen dizkie Mexikoko, Norvegiako, Herbehereetako eta Errusiako gobernuei, negoziazio prozesu hau erraztu eta laguntzeagatik.

 

Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztua. 

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.