Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Otsailak 27

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Madrilgo Erkidegoko lehendakariari exigi diezaion publikoki zuzendu ditzan egindako adierazpenak

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko otsailaren 27an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Madrilgo Erkidegoko lehendakariari exigi diezaion, bai eta haren alderdi politikoari ere, publikoki zuzendu ditzan nafarren ordezkari politikoak “kaikuak” direla esanez egindako adierazpenak.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute.

 

Aho batez onetsia, Navarra Suma talde parlamentario barneko PPko bi parlamentariren aurkako botoak izan ezik.