Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Martxoak 22

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Garesko Udalarekiko hitzarmen bat sina dezan “Gares energía” izeneko proiektua abian jartzeko finantzazioa bermatuko duena

Garapen Ekonomikorako Batzordeak onetsia. 2019ko martxoaren 22an.

1.- Legebiltzarrak bere babesa ematen dio trantsizio energetikoaren arloan aitzindaria den Gares Energia proiektuari.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Garapen Ekonomikorako lehendakariordearen bidez idatz eta sina dezan Garesko Udalarekiko hitzarmen bat, 2020. eta 2021. urteetarako, behar adinako finantzazioa bermatuko duena “Gares Energia” proiektua abian jartzeko eta betetzeko.

 

3.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklara dezan Garesko Udalak sustatutako “Gares Energía” proiektua.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Aho batez onetsia (PPN ez da egon).