Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Otsailak 27

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena bere plan eta programetan kontuan izan dezan emakumeak eta neskatoak bereziki zaurgarriak direla klima-aldaketaren inpaktuen aitzinean

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko otsailaren 27an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da harrera-planak eta -programak taxutzen dituenean kontuan izan dezan emakumeak eta neskatoak bereziki zaurgarriak direla lekualdatze-arriskua areagotzen duten klima-aldaketaren inpaktuen aitzinean.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio Nansen ekimena babes eta susta dezan, ingurumen-arrazoiak direla-eta mugen artean lekualdatutako pertsonak babesteko praktikak eta tresnak ahalbidetzera eta adostera bideratutako ekimenak bultzatze aldera, lekualdatze horiek industria multinazionalek jatorriko herrialdean eragindakoak izan nahiz klima-aldaketak herrialde horietan eragindako efektuengatik izan.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Parisko Akordioaren helburuak bete ditzan eta harago joateko ahaleginak biderka ditzan, ekidite aldera berotze globalak jarrai dezan dauden desberdintasunak –lekualdatze-arriskua areagotzea eragiten dutenak– areagotzen.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak ingurumenaren aldeko ekintzaileen eta giza eskubideen defendatzaileen hilketak salatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak eutsi egiten die 2030eko Agendaren konpromisoei eta planetaz denaz bezainbatean adierazpenaren atarian jasotzen denari: “Planeta degradazioaren aurka babestea, baita kontsumoaren eta produkzio jasangarriaren, natur baliabideen kudeaketa jasangarriaren eta klima-aldaketari aurre egiteko neurri urgenteen bidez ere, halako moduan non gaur eguneko nahiz etorkizuneko belaunaldien beharrizanak ase ahal izan daitezen.

 

PSN talde parlamentarioak, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.