Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Otsaila 28

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena behar diren bitartekoak jar ditzan ikastetxe erlijiosoetan gertatutako abusuak argitzeko

Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordean onetsia. 2020ko otsailaren 28an.

1.-  Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren bitartekoak jar ditzan Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan gertatutakoak eta abusuak pairatu dituzten haurren elkarteak salatutakoak ezagutu eta argitzeko.

 

2.- Foru gobernuari eskatzen zaio egokitzat jotzen duen prozedura antola dezala, kaltetutako pertsonek horrelako egitateak azaldu eta salatu ahal izan ditzaten.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.