Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Irailak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun laguntza egokia eman diezaien COVID-19aren osteko patologia duten pazienteei

Osasun Batzordeak onetsia. 2020ko irailaren 30ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da patologia berri hori –COVID-19aren osteko gaixotasuna– iraupen luzeko gaixotasun gisa aitor dezan.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio kalitatezko osasun laguntza ematea, oinarrizko osasun laguntzarekin koordinatutako diziplina anitzeko kontsulten bidez.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da patologia berri horretan ikertzeko inberti dezan.

 

PSN, Geroa Bai, Podemos Ahal Dugu Navarra eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztua.

 

1. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsia izan da.

 

2. eta 3. puntuak aho batez onetsi dira (Podemos-Ahal Dugu ez da egon).