Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Martxoak 22

Nafarroako Gobernua premiatzen da Garesko Udalarekiko hitzarmen bat sina dezan “Gares energía” izeneko proiektua abian jartzeko finantzazioa bermatuko duena

La Ermineta minizentrala berreskuratzearekin energia berriztagarri publikoa ekoiztu nahi da, udalaren beharren %46 betetzeko helburuarekin

Garapen Ekonomikorako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Legebiltzarrak “bere babesa ematen dio trantsizio energetikoaren arloan aitzindaria den Gares Energia proiektuari”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Nafarroako Gobernua premiatzen du “Garapen Ekonomikorako lehendakariordearen bidez idatz eta sina dezan Garesko Udalarekiko hitzarmen bat, 2020. eta 2021. urteetarako, behar adinako finantzazioa bermatuko duena “Gares Energia” proiektua abian jartzeko eta betetzeko”.

 

Era berean, Foru Exekutiboari eskatzen zaio “foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklara dezan Garesko Udalak sustatutako “Gares Energía” proiektua”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Ek sustatutako mozioak La Ermineta, 1918tik 80. hamarkadara arte indarrean egon den eredu energetikoa berrezartzea defendatzen du, hiru udal eraikin eta frontoia argiztapen publikoaz hornitzeko. Frontoiaren estalki berriak, panel fotovoltaiko edukiko du, eta zentral elektrikoaren ekoizpena gehituta, 349.000 kWh sortzea ahalbidetuko du (udalaren premia globalen %46) eta egun beharra duten puntuen %95.

 

Iaz lan-bilkura egin zen Parlamentuan (maiatzan) eta ondoren bertara bisita bate gin zute parlamentariek (urria), eta bi topaketa hauetan argitu zutenez, ideia litzateke frontoiaren estalkia eta mikrosarea zentralaren errehabilitazioa baino lehen egitea, honen bigarren solairuan energia ikasgela bat egitea planteatzen baita. Aurrekontua 991.654,26 eurokoa da, eta lau urtetarako proiektua da (2018-2021).

 

Gares-Energia proiektua saritua izan da bai maila energetikoan duen izaera berritzaileagatik (Germinador Social) baita berrikuntza sozialagatik ere (Emun kooperatiba), eta bere aspektu azpimarragarrien artean daude, esaterako, bere ekarpena hezkuntzaren eta lanaren arloari, uraren erabilera soziala eta sortutako ekoizpenaren gaineko eskumena.

 

Testuinguru horretan, oroitarazten da proiektua Europako Batzordearen Smart specialisation and social innovation: from policy relations to opportunities and challenges txostenean sartu dela, kontinenteko proiektu berritzaile gisa.

 

La Ermineta minizentral hidraulikoak 1918tik 1980ra bitarte funtzionatu zuen Garesen, Nafarroako beste herri askotan bezala, eta bere jabetza Udalarena eta Ureztatzaileen Erkidegoarena baitzen. Minizentrala funtzionamenduan egondako denboran, inguruneko argiteria publikoa eta industriaren bat hornitu zituen.

 

80. hamarkadan, energia sistemaren zentralizazioarekin, abandonatuta gelditu zen. Hala ere, eraikina, makinak eta gainerako sistemak, hau da, ur hargunea, kanala eta abar, mantendu egin ziren, baratzak ureztatzeko.

 

Jokin Castiella (Geroa Bai) batzordeburu izan duen saioan izan dira Luis Zarraluqui, Carmen Segura (UPN), Rafael Eraso (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia, Ainhoa Unzu (PSN) eta José Miguel Nuin (I-E).