Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Ekainak 3

Nafarroako Gobernua premiatzen da gaixo kronikoen estrategia ezar diezaien dementziak dituzten gaixoei eta beren familiei

Osasun Batzordean onetsia. 2020ko ekainaren 3an

1. Nafarroako Gobernua premiatzen da gaixo kronikoen estrategia ezar diezaien dementziak dituzten gaixoei eta beren familiei, eta arreta-eredua sendotu dezan, profesionalak aintzat hartuta eta gauzatu gabe dauden ekimenak garatuta, hala nola deliriuma prebenitzeko, detektatzeko eta tratatzeko protokolo bat zehaztea ospitaleko nahiz ospitalez kanpoko esparrurako –egoitzak barne–; egonaldi ertainerako oheak jartzea dementzia duten gaixoentza,t edota dementzietarako berariazkoaginte klinikoko koadro baten garapen teknologikoa.

 

2. Gobernuari eskatzen zaio oinarrizko osasun laguntzako, ospitaleetako nahiz egoitza-zentroetako profesionalen prestakuntza etengaberako plana indar dezan, gaixotasun horretan ohikoenak eta funtsezkoenak diren arazoei eta bereziki jokabide-nahasmenduen trataerari begira, eta dementzia duten gaixoen zaintzaileen prestakuntza sendotu dezan, Nafarroako zaintzaile guztiak aintzat hartuta.

 

3. Nafarroako Gobernua premiatzen da informazio-sistemak gara ditzan, dementzia duten pazienteen laguntza-prozesua, prozesuaren efizientzia eta segurtasuna hobetzen laguntzeko.

 

4. Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio albait lasterren onets dezan Alzheimerraren 2019tik 2023ra bitarteko Plan Nazionala.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da (Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren ordezkaririk gabe).