Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Martxoak 26

Nafarroako Gobernua indarrean dagoen Haur Hezkuntzako araudia ez luzatzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Esaten denez, 2012an indarrean sartu zenean arrazoi gisa eman zen aurrekontu-zailtasunen egoera jada moteltzen hasia da, eta, beraz, jada ez du funtsik

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta SNk haren aurka eman dituzten botoekin ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “erretira dezan honako Foru Dekretu hau aldatzen duen Foru Dekretuaren proiektua: martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua, zeinaren bidez arautu baitzen Nafarroako Foru Komunitatean haur hezkuntzako lehen zikloa eta ezarri baitziren hori irakasten duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak. Halaber premiatzen du indarrean utz ditzan aipatutako 28/2007 Foru Dekretua eta bertako betekizun eta baldintzak”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak Gobernuak 72/2012 Foru Dekretuari jarraiki Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa arautzen dituzten baldintzak 2015-2016 ikasturterako luzatzea salatzen du, izan ere, sozialisten ustez “aurrekontu-zailtasunen egoera jada moteltzen hasia da, eta, beraz, neurri horien arrazoi nagusiak jada ez du funtsik”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 35. zk., 2015-03-06koa)