Noiz argitaratua Astelehena, 2007.eko Azaroak 12

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren XXV. urtemugaren oroitzapeneko jardunaldiak

Gaur, asteartea, azaroak 13, hasiko dira Nafarroako Parlamentuak antolaturiko jardunaldi batzuk, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa onetsi izanaren eta indarrean sartzearen hogeita bosgarren urtemugaren oroitzapenekoak. Jardunaldi horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan antolatuta daude, Legebiltzarrak interes komuneko jardueretan lankidetzan aritzeko hitzarmenak sinatuta baitauzka erakunde horiekin.

Jardunaldi hauetan, hiru egunez, Konstituzio Auzitegiko zenbait magistratuk eta jurista garrantzitsuek parte hartuko dute, eta ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dute Hobetzearen Legearen hogeita bost urteko indarraldia. Horrez gain, Estatuko Kontseiluko lehendakari Francisco Rubio Llorente jaunak, Senatuko lehendakari Javier Rojo jaunak eta Konstituzio Auzitegiko lehendakari Mª Emilia Casas andreak hitzaldi bana eskainiko dute.

Jardunaldi hauen bitartez, Nafarroako Parlamentuak Foru Hobetzeari buruzko Legearen hogeita bost urteko indarraldia ospatu nahi du, eta jarraipena ematen die martxoan onetsitako adierazpen instituzionalari eta martxoaren 15eko Osoko Bilkuran eginiko omenaldiari, zeinean Nafarroako ereserkia jo eta adierazpen instituzionala irakurri baitzen. Data horrek, martxoaren 15ak, gogorarazten du Foru Diputazioko eta Estatuko Gobernuko negoziazio-batzordeek adosturiko testuak Nafarroako Foru Parlamentuaren Osoko Bilkuran onetsi zireneko eguna.

Azaroaren 13an:

09:30ean, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, jardunaldiak inauguratuko ditu, Nafarroako Unibertsitateko errektore Ángel Gómez Montoro jaunarekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Pedro Lafuente jaunarekin batera.

Lehenbiziko hitzaldia, "La posición constitucional de Navarra" izenburua duena, Konstituzio Auzitegiko magistratu Manuel Aragón Reyes jaunak emanen du.

11:30ean, Enrique Rubio Torrano jaunak (Nafarroako Unibertsitate Publikoko zuzenbide zibileko katedraduna eta Nafarroako Kontseiluko lehendakaria) "El desarrollo del Derecho Civil en Navarra" izeneko hitzaldia emateko txanda izanen du, eta Eugenio Simón Acosta jaunak (Nafarroako Unibertsitateko finantza- eta tributu-zuzenbideko katedraduna), berriz, "El desarrollo del sistema foral de financiación en Navarra" hartuko du hizpide.

Lehenbiziko egunaren amaieran, Estatuko Kontseiluko lehendakari Francisco Rubio Llorente jaunak 13:00etan “La propuesta del Consejo de Estado sobre la reforma del estado autonómico” izeneko hitzaldia emanen du.

Azaroaren 14an:

10:00etan “Balance de las recientes reformas estatutarias” gaiari buruzko mahai-inguru bat izanen da, eta honako hauek dira bertan parte hartuko dutenak: Juan José Solozábal Echavarría, Madrileko Unibertsitate Autonomoko konstituzio-zuzenbideko katedraduna, Miguel Ángel García Herrera, Euskal Herriko Unibertsitateko konstituzio-zuzenbideko katedraduna, eta Francisco Javier García Roca, Madrileko Complutense Unibertsitateko konstituzio-zuzenbideko katedraduna.

11:45ean, Álvaro Rodríguez Bereijo jaunak, zeina Madrileko Unibertsitate Autonomoko finantza- eta tributu-zuzenbideko katedraduna eta Konstituzio Auzitegiko lehendakari emeritua baita, "La financiación del Estado autonómico" izeneko hitzaldia emanen du.

Egun horretako jardunaldia 13:00etan amaituko da, Senatuko lehendakari Javier Rojo García jaunak "El Senado como Cámara de representación territorial. Propuestas de reforma" gaiari buruz emanen duen hitzaldiarekin.

Azaroaren 15ean:

10:00etan, Francisco Javier Corcuera Atienza jaunak, zeina Euskal Herriko Unibertsitateko konstituzio-zuzenbideko katedraduna baita, bere hitzaldian aztergai gisa hartuko du "Comunidades Autónomas y Unión Europea".

11:15ean, parlamentu-taldeetako eta foru parlamentarien elkarteetako eledunek mahai-inguru batean parte hartuko dute. Hizketaldiaren gaia "Foru Hobetzea, hogeita bost urtez" izanen da. Parte-hartzaileak hauek izanen dira: UPNtik, Carlos García Adanero; NaBaitik, Patxi Zabaleta Zabaleta; SPNtik, Roberto Jiménez Alli; CDNtik, Juan Cruz Alli Aranguren; eta IUN-NEBetik, Ion Erro Armendáriz.

13:00etan, Konstituzio Auzitegiko lehendakari Mª Emillia Casas andreak hitzaldi bat emanen du gai honi buruz: "El Tribunal Constitucional en la actualidad".

13:45erako aurreikusia dago jardunaldien amaiera; bertan, Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanz Sesma jaunak parte hartuko du, eta Nafarroako Parlamentuko lehendakari Elena Torres Miranda andreak jardunaldiak amaitzeko adierazpena eginen du.