Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Urriak 15

Nafarroako Eskola Kontseiluan Parlamentuaren ordezkari izateko Patricia Fanlo eta Jabi Arakama hautatu dituzte

EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren babesari esker Navarra Sumaren hautagaitzak baino boto gehiago lortu dituzte

Hezkuntza Batzordeak Jabi Arakama (Geroa Bai) eta Patricia Fanlo (PSN) hautatu ditu gaur Nafarroako Eskola Kontseiluan Parlamentuaren ordezkari izan daitezen.

 

Isilpeko bozketa bidez hautatu dira, txartelak erabiliz, eta parlamentari bakoitzak bi hautagai bozkatu ditu, Hezkuntza Batzordeari hautatzea zegokion kide kopuru bera, hain zuzen ere.

 

PSN eta Geroa Baik adostutako hautagaitza bozkatuena izan da, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren babesari esker, eta Jabi Arakamaren kasuan (9 boto), EH Bilduri esker. Patricia Fanlok 7 boto lortu ditu.

 

Pedro González eta Javier Garcíak (Navarra Suma) 6 boto jaso dituzte, euren taldeari dagozkienak.

 

Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia irakaskuntza ez-unibertsitarioaren programazioak ukitzen dituen gizarte sektore guztiendako kontsulta, partehartze eta aholkularitzarako organo gorena da.

 

Kontseiluaren eginkizunik garrantzitsuena Foru Erkidegoko irakaskuntza ez-unibertsitarioa arautuko duten lege proiektuak aztertu eta eztabaidatzea da, baita Hezkuntza Departamentuari adostutako modifikazioak proposatzea ere. Hezkuntzari dagozkion aspektuen inguruko txosten eta ikerketak ere burutzen ditu, eta Estatuko Eskola Kontseiluan parte hartzen du.