Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Otsailak 27

Mozio bat baztertu da Nafarroako Gobernua premiatzen zuena lantalde bat sortu eta Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Erkidearen aitzinean Nafarroak izan beharreko jarrera zehaztu zezan

EH Bilduk nekazaritza eta elikagai politikek Nafarroarentzat duten garrantzia azpimarratu eta Estatuak udaberrirako iragarri duen diagnostikoan ekarpenak egiteko eskatzen zuen

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin eta EH Bildu eta I-Eren aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “lantalde bat osa zezan eta martxan jar zezan, Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Erkidearen aitzinean Nafarroak izan beharreko jarrera zehazteko. Talde horretan Nafarroako Gobernuak, talde parlamentarioek, eragile sindikalek eta elikadura eta ingurugiroaren arloko eragile sozialek hartuko lukete parte”.

 

Zioen azalpenean, EBk eskatuta, nekazaritza- eta elikagai-politikek iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin izan behar duten konpromisoari dagokionez estatu bakoitzak egin behar duen diagnostikoaren definizioan kokatzen zuen EH Bildu talde parlamentarioak bere ekimena, eta, horri dagokionez, gai horrek Nafarroarentzat duen “garrantziaren” araberako jarrera proaktiboa eskatzen zuen.