Noiz argitaratua Astelehena, 2015.eko Ekainak 1

IX. Legealdiko Parlamentua ekainaren 17an osatuko da

Egun horretan, datozen lau urteetako Ganbarako Mahaia behin aukeratuta, Gobernuko Presidentea aukeratzeko prozedura martxan jarriko da

IX. Legealdiko Parlamentua ekainaren 17an (11:00etan) osatuko da.

 

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak arautzen ditu. 50 parlamentari hautatzen dira barruti bakarrean, zeinak zerrenda itxi eta blokeatuetan aurkezten diren. Aulkiak herritarren botoaren arabera banatzen dira (UPN 15, Geroa Bai 9, EH Bildu 8, Podemos 7, PSN 7, PP 2 e I-E 2), D’Hondt legeak zuzentzen duen sistema proportzional baten bidez.


Parlamentuak bere lehendakaria eta Mahaia hautatzen ditu, eta horiek erakundea hurrengo lau urteetan gidatu beharko dute. Parlamentua osatzeko saioa ekainaren 17an egingo da.


Egun horretatik aurrera aurkezpen prozedura hasten da eta, dagokionean, etorkizunean Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria izango dena hautatuko da.
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria parlamentuko-kideek hautatzen dute eta erregeak izendatzen du.


a) Proposamena. Parlamentua osatzen denetik 10 eguneko epearen barruan lehendakariak alderdiek edo parlamentuan ordezkariak dituzten talde politikoek izendatu dituzten eledunekin kontsultak egin eta hautagai bat proposatu beharko du. Horretarako osoko bilkura bat deitu beharko du 3 egun lehenago gutxienez.

b) Inbestidurako eztabaida. Inbestidurako saioa lehendakariaren proposamena jakinarazten denean hasten da. Ondoren, hautagaiak bere programa politikoa azalduko du inongo denbora mugarik gabe. Parlamentu-talde bakoitzak 30 minutuz parte har dezake, handienetik txikienerako hurrenkeran; talde mistoa parte hartuko duen azkena izango eta duen denbora haren kideen artean banatu dezake. Hautagaiak taldeei erantzun diezaieke nahi duen orotan, banaka edo taldeka, eta era horretan taldeek erantuzteko eskubide berdina sortuko du. Parlamentuko lehendakariak erantzuteko zenbat denbora izango duten zehaztuko du.

c) Bozketa. Bozketa txartelen bidez egingo da eta isilpekoa izango da. Lehendakariak aldez aurretik ezarri duen orduan burutuko da. Hautagaiak gehiengo osoa lortzen badu, konfiantza eman zaiola joko da; horrela ez izatekotan, hogeita lau ordu beranduago bigarren bozketa bat burutuko da, kasu horretan konfiantza izateko gehiengo soila besterik ez da behar.

d) Izendatzea eta kargua hartzea. Behin konfiantza emanda, Parlamentuko lehendakariak erregeari jakinaraziko dio, hark Nafarroako Gobernuko lehendakari izenda dezan BOEn eta NPAn argitaratuko den Errege Dekretu bidez. Azken argitaratze horretatik 10 egun naturalen barruan hautatu den lehendakariak kargua hartuko du Parlamentuko lehendariaren aurrean zin eginda (abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 24 eta 25 artikuluak).

Hautagaia bazter uzten bada, hurrengo hautagai proposamenak era berean izapidetu beharko dira.

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egin direnetik hiru hilabeteko epea igaro bada eta ez bada hautagairik aurkeztu edo aurkeztu direnetatik ez bada inor hautatu, Parlamentua deuseztatuko da eta hauteskunde berriak deituko dira berehala. Hauteskunde deialditik sortzen den Parlamentu berriak lau urteko epean aginte osoa izango du.

 

Hautagai-zerrendak:

 

http://www.navarra.es/home_eu/Navarra/Instituciones/Elecciones+2015/Candidaturas/

 

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako dei egiten duen Foru Dekretua:

 

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2015/62/Anuncio-67/