Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urtarrilak 17

Gobernua premiatzen duen ebazpena Autokontsumo eta Biltegiratze Elektrikoari buruzko plan bat taxutu dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko urtarrilaren 17an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Autokontsumo eta Biltegiratze Elektrikoari buruzko Plan bat taxutu dezan, kontuan hartuz energia garbien ezarpena maximizatzea Gobernuaren eraikin, egoitza edo eremu guztietan eta soberakina biltegiratzea, halaber ekimen hori gainerako administrazioetara helaraziz”

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio irmoki lagundu ditzan autokontsumo eta biltegiratze elektrikorako ekimenak, gure herrialdean jadanik daudenak, laguntza ekonomikoak, kudeaketa administratiboa eta aholkularitza teknikoa eskainiz.

 

3.- Gobernua premiatzen da eguzki-energia, eolikoa, geotermikoa, hidroelektrikoa edo biomasakoa ekoizteko instalazio berrien ezarpena sustatzea Nafarroako toki administrazio guztietan, horietarako ere laguntza ekonomikoak, kudeaketa administratiboa eta aholkularitza teknikoa emanez.

 

4.- Gobernuari eskatzen zaio autokontsumorako laguntza guztietan klausula sozial bat gehitzea, zeinaren bidez autokontsumorako ekoizpen elektrikoaren zati bat bideratuko baita pobrezia energetikoko kasuak murriztera, etxebizitza horiek berezko sarera lotuz edo, bestela, soberakinaren diru-sarrerak xede horretara bideratuz.

 

5.- Gobernua premiatzen da Nafarroako herri eta hirietan eguzki panel fotovoltaikoen instalazioa mugatzen duten ebazpenak atzera bota ditzan, zehazki, 225, 239, 262, 281, 282, 283, 301 eta 302 ebazpenak, 2007koak eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiarenak.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1, 2 eta 3 puntuak UPN, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (4), PSN eta PPNren aldeko botoekin eta  Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (3) abstentzioarekin onetsi dira.

 

4. puntua UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (4) eta I-Eren abstentzioekin eta Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (3) aurkakoekin onetsi da.

 

5. puntua aho batez onetsi da.