Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Uztailak 5

Gobernu programarako aurreakordioa itxi dute PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak

Elkarrekin egindako prentsaurrekoan adierazi dute izaera "anbiziotsua" duen programa aurrerakoia dela, eskubide sozialetan oinarritua eta elkarbizitza bermatuko duena

Gobernu programarako aurreakordioa itxi dute ostiral honetan PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, Nafarroako Parlamentuko Julia Álvarez Resano aretoan hiru orduz bilduta egon ostean.

 

Alderdi bakoitzeko zuzendaritzek akordioa berretsi beharko dute. Ondoren, Gobernuaren egitura eta eraketa negoziatu beharko dute, baina ziurrenik elkarrizketa hauek uztailaren 15etik aurrera hasiko dira.

 

Lau alderdiek batera egindako prentsaurrekoan iragarri dute akordioa, eta bertan izan dira María Chivite, PSNko idazkari orokorra eta Nafarroako Lehendakaritzarako hautagaia, Uxue Barkos, Gobernuko jarduneko Lehendakaria eta Geroa Baiko burua, Eduardo Santos, Podemos-Ahal Duguko idazkari orokorra eta Marisa de Simón, Izquierda-Ezkerrako eleduna.

 

María Chivitek eskerrak eman dizkie gainerako alderdiei “elkarrizketarako eta akordioetara iristeko borondatea erakusteagatik, Nafarroarentzako akordio positiboak baitira”.

 

Chivitek azpimarratu du “programa anbiziotsu eta aurrerakoi bat dela, pertsonak oinarrian dituena, eta aurrerapauso sozial handiak dituena, gure erkidegoak dituen erronka ekonomikoei aurre egingo diena eta elkarbizitza bermatu nahi duena”.