Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 3

Foru legea, aparteko kreditu bat ematen duena, 20.000.000 eurokoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamenturako

Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko azaroaren 3an

Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin, onartu du gaur 20.000.000 euroko aparteko kreditu bat ematen duen Foru Legea, Ukrainako gerrak energiaren merkatuan izan duen eragin larriaren ondorioz enpresek 2022ko maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean jasan dituzten gainkostu energetikoak finantzatzeko.

 

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak abian jarritako laguntza-programak Europako Batzordeak ekonomia sostengatzeko ezarritako denbora-esparru nazionalean xedatutakoari erantzuten dio, bai eta gehieneko muga berriei ere (500.000 euro enpresa bakoitzeko); beraz, egindako kalkuluen arabera, 4.000 enpresa izan daitezke laguntza hauen onuradun.

 

Energiaren prezio altuen eraginpean dauden enpresentzako laguntzak emanen dituen aparteko kreditua PFEZaren bidezko sarrerak” partidaren kargura finantzatuko da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen duen bezala.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautu behar dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, Aurrekontuan esleitutako kreditu nahikorik ez dagoenez, bidezkoa da legea onestea, kasu honetan irakurketa bakarrean. Legea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.