Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Abenduak 19

Foru Gobernua premiatzen duen ebazpena 24 hilabeteko epean Nafarroan Minbiziari aurre egiteko Arreta Plan Estrategiko bat taxutu dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko abenduaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan Minbiziari aurre egiteko Arreta Plan Estrategiko bat taxutu dezan hogeita lau hilabeteko epean, egun diren programetatik abiatuta hobekuntzak jorratzeko honako alderdi hauetan: osasuna eta bizimodu osasungarrien sustapena, prebentzioa, detekzio goiztiarra eta diagnostikoa, tratamendua eta arreta integral soziosanitario eta psikosoziala, bizi kalitatea, zainketa aringarriak eta laguntza bizitzaren amaieran, ikerketa, terapia eta farmako berriak sartzea, medikuntza pertsonalizatua eta haien ebaluazioa; hori guztia parte-hartze eta adostasunaren bidez, eragile profesional, osasun kontseilu eta gaixoen elkarte guztiekin.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen da minbiziaren estrategia berri bat eguneratu eta/edo onets dezan, doitasunezko medikuntzako aurrerapen farmakologiko eta teknikoak jasoko dituena, ebidentzia zientifikoak bermatzen duen duen heinean.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsia.