Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Azaroak 9

Estatuko Gobernua premiatzen da 2021eko apirilaren 30eko 20/2011 Legearen 54. artikulua alda dezan

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordean onetsia. 2021eko azaroaren 9an

Estatuko Gobernua premiatzen baita 2021eko apirilaren 30ean indarrean sartu zen 20/2011 Legearen 54. artikulua, zeinetan ezartzen baitira abizenak aldatzeko eskaera egiteko bete behar diren baldintzak, alda dezan eta beste apartatu bat sar dezan, xedatuko duena genero indarkeriaren biktimen edota bere gurasoek eraildako haien seme-alaben kasuan, abizenak aldatzeko baimena ematen ahalko dela oro har aurreikusitako baldintzak bete beharrik gabe, eta kasu horietan baimentzen ahalko dela, premia edo segurtasun arrazoiak tarteko, nortasun osoa aldatzea ere, oro har aurreikusitako baldintzak bete beharrik gabe, erregelamendu bidez zehazten den prozedurari jarraikiz.

 

Nafarroako Alderdi Sozialista eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztua. 

 

Aho batez onetsia.