Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urtarrilak 18

Espainiako Gobernua premiatzen da mugikortasun elektrikorako eta karga-puntuak instalatzeko pizgarrien Moves Plana luza dezan

Automobil elektrikoen eta hibridoen salmenten gorakada handia dela eta

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren, EH Bilduren eta PPNren abstentzioekin eta Voxen aurkakoarekin, zeinaren bidez Estatuko Gobernua premiatzen baita “Moves Plana luza dezan, edo, bestela, antzeko ezaugarriak dituen programa bat abian jar dezan, herritarrei pizgarriak emateko beren errekuntza-ibilgailuak hibridoekin edo erabat elektrikoekin ordez ditzaten”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak azpimarratzen du zerga-pizgarriek eta Moves Planaren bidez bideratutako diru-laguntzek automobil elektrikoen eta hibridoen salmenten gorakadan izan duten garrantzia. Horregatik, ekainaren 31n amaitzen den programa horri jarraipena emateko edo mugikortasun elektrikorako eta karga-puntuak instalatzeko pizgarrien antzeko beste batekin ordezkatzeko eskatu du.

 

Moves Plana Espainiako Gobernuak sustatutako programa da, Europatik datorren finantziazioarekin, Next Generation funtsen bidez. Nafarroak 28,8 milioi ditu, eta urte amaieran 17,5 milioi emanak zituen jada.