Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Martxoak 4

Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzko adierazpen instituzional bat baztertu da

Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Nafarroako Parlamentuak erreibindikatzen dituen feminismoak lortutako aurrerapenak eta azpimarratzen duen perspektiba feminista aplikatzen jarraitzeko beharra, egitura-desberdinkeria desagerrarazte aldera. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

UPNk eta PPNk alde bozkatu dute eta Voxek aurka bozkatu du.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die egun hori dela-eta antolatzen diren ekimenetan parte har dezaten.

 

2.-  Berdintasun printzipioarekiko bere konpromisoa berresten du: ez dago atzera egiterik.

 

3.- Aitortu egiten ditu mugimendu feministaren ekarpenak eta lana, gizarte bidezko eta berdintasunezko bat lortzeko, erakundeekiko elkarrizketarako guneak sortuz.

 

4.- Erabaki du martxoaren 8ean morez argiztatzea bere egoitzaren fatxada.