Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 17

Ebazpen bat onetsi da Nafarroako Gobernua premiatzen duena lantalde bat abian jar dezan, tokiko administrazio osoan administrazio elektronikoa ezartzeko lanak koordinatuko dituena

Gobernu zentralak tokiko administrazioak zeharo digitalizatzeko ezarritako epea amaitzeko "urtebete besterik ez dela gelditzen" ohartarazten da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen baita “gehienez ere hilabeteko epean departamentuen arteko eta administrazioen arteko lantalde bat abian jar dezan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren parte hartzearekin, Toki Administrazio osoan administrazio elektronikoa ezartzeko beharrezkoak diren lanak koordinatzen hasiko dena”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Baik sustatutako ebazpenak ohartarazten du Gobernu zentralak tokiko administrazioak zeharo digitalizatzeko epea amaitzeko urtebete gelditzen dela, eta hori dela eta, Nafarroako Gobernuak bere eginkizunak betetzea eta afera honetan inplikatzea ezinbestekoa da, herritarrek zerbitzu publikoekiko sarbide elektronikoa izan dezaten.