Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 17

Ebazpen bat onetsi da Nafarroako Gobernua premiatzen duena kultur intereseko ondasun deklara ditzan Oronozko eta Endarlatsako zentral hidroelektrikoak

Ganberak ez du onartu Bidasoako presa txiki batzuk eraistea ez den beste alternatibarik

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “kultur intereseko ondasun deklara ditzan Oronozko eta Endarlatsako zentralak, uste baitu interes historiko eta artistikoa daukatela eta desagertzeko arriskuan daudela”.

 

Bigarren atala ez da aurrera atera, zeinaren bidez Gobernua premiatu nahi zen “bestelako aukera bideragarri eta maiz erabiliak azter zitzan ibai guztietako presa txikiak salbatzeko”. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurka bozkatu dute, eta EH Bildu berriz abstenitu egin da.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Life Irekia proiektua aipatzen du, “Kantauriko ibaien fragmentazioa leheneratzeko Bidasoa ibaian eta ibai-adarretan presa batzuk eraistea” helburu duen proiektua, faunari pasatzen uzteko.

 

Ekimen hau aurrera eramaten hasi dira, Endarlatsako eta Zalaingo presa txikiak eraitsi baitituzte Beran, eta sustatzailearen esanetan, honek “Nafarroako kultur ondarearen elementu argi eta nabarmenak, zentral hidroelektrikoak kasu, desagerraraziko ditu”.