Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Irailak 15

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak oinarri izanen dituen lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazken honetan Nafarroako Parlamentuak, NUPek eta CERMINek

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Mariluz Sanz Desgaitasuna duten pertsonen Nafarroako entitate ordezkarien batzordeko (CERMIN) lehendakariak lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazken honetan, hilaren 16arekin. Foru legedia Pertsona desgaituen eskubideei buruzko Konbentzioari egokitzeko behar diren aldaketa edo garapenak aztertzea du helburu hitzarmenak.

 

Ekitaldia 09:15ean izanen da Legebiltzarraren erabilera anitzeko aretoan. Ekitaldia streaming bidez eskainiko da eta Parlamentuaren webguneko bideotekan gordeko da.