Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Urriak 16

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara ekitaldi bat eginen du Parlamentuak datorren astelehenean, hilaren 19an

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara ekitaldi bat eginen du Parlamentuak datorren astelehenean, hilaren 19an (12:00etan atalondoan).

 

Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak hartuko du hitza ekitaldiari hasiera emateko, eta Eledunen Batzarrak urriaren 13an onetsitako adierazpen instituzionala irakurriko dute jarraian talde parlamentarioetako eledunek. Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteko kideek manifestu bat irakurriko dute ondoren.

 

Laneko Arriskuen Prebentzioak ezarritako higiene- eta prebentzio-neurriak eta segurtasun-distantziak beteko dira, baita areto bakoitzerako –kasu honetan, atalondoa– ezarritako gehieneko edukierari dagokionez ere.