Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Azaroak 11

Alfonso Antoñanzas Arangurenen hautaketarekin NUPeko Gizarte Kontseiluko bere ordezkaritza osatu du Parlamentuak

PSNk proposatuta, gizarteak unibertsitatean parte hartzeko Unibertsitate Publikoak duen erakunde kolegiatuaren parte izanen da

Parlamentuaren osoko bilkurak Alfonso Antoñanzas Aranguren hautatu du NUPeko Gizarte Kontseiluko kide izateko. Esteban Morrásen lekua hartuko du, 2020ko urriaren 15ean PSNk proposatuta beste lau ordezkariekin batera hautatua izan zenaren lekua.

 

Alfonso Antoñanzas Aranguren ingeniari teknikoa da (NUP), berrikuntza eta eraginkortasun energetikoaren arloan esperientzia profesional handia duena. 27 boto lortu ditu, eta 20 zuri gehiago erregistratu dira. Hautaketa boto-paperen bidezko isilpeko bozketaren bidez egin da, eta parlamentari bakoitzak izen bakarra hautatu du.

 

Gizarte Kontseilua gizarteak unibertsitatean parte hartzeko duen erakunde kolegiatua da, eta bere eginkizuna nafar erakunde eta gizartearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko harremanak sustatzea da.

 

Hemeretzi mahaikidek osatzen dute, eta honela banatuta daude: Nafarroako interes sozialak ordezkatzeko hamahiru kide eta Unibertsitateko komunitatearen sei ordezkari. Hauek dira errektorea, idazkari nagusia, gerentea eta Gobernu Kontseiluko hiru kide. Nafarroako interes sozialak ordezkatzeko hamahiru kideetatik bost Nafarroako Parlamentuak izendatzen ditu, lau Nafarroako Gobernuak eta gainerakoak sindikatu edo empresa nagusiek.

 

Gizarte Kontseiluaren eginkizunak dira jarduera ekonomikoak, zerbitzuen errendimendua eta kalitatea, erakunde plangintzaren eta garapenaren jarduerak ikuskatzea, gizartearen lankidetza sustatzea Unibertsitatearen finantzaketan eta harremanak bultzatzea gizartearekin.