Noiz argitaratua Asteazkena, 2015.eko Ekainak 17

Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal-Dugu), Nafarroako Parlamentuko Presidentea hautatu dute Geroa Bai-ren, Bilduren eta I-E-ren botoekin

Mahaia Unai Hualdek (Geroa Bai) eta Alberto Catalánek (UPN), lehen eta bigarren presidenteordeak, eta Maiorga Ramírezek (Bildu) eta Óscar Arizcurenek (Bildu), lehen eta bigarren idazkariak, osatzen dute

Gaur 11:00etan Nafarroako Parlamentuaren IX. legegintzaldiari hasiera eman zaio Ganbera osatzeko saio batekin. 50 forudunek (UPNko 15, Geroa Bai-ko 9, Bildu-ko 8, Podemos-Ahal Dugu-ko 7, PSNko 7, PPNko 2 eta Izquierda-Ezkerrako 2) egingo duten lehenengo bilera horretan datozen 4 urteetan erakundea gobernatuko duten Presidentea eta Mahaia hautatuko dira.

Ainhoa Aznárez Igarza Nafarroako Parlamentuko Presidentea hautatu dute 26 aldeko botorekin, Geroa Bairen 9, Bilduren 8, Podemos-Ahal Duguren 7 eta Izquierda-Ezkerraren 2. 24 boto zuri egon dira, 15 UPN-renak, 7 PSN-renak eta 2 PPN-renak.


Podemos-Ahal Duguko hautagaiak gehiengo osoa lortu duenez (26 boto) ez da beharrekoa izan bigarren bozketa bat egitea.

 

Unai Hualde Iglesias (Geroa Bai) lehen presidenteordea hautatu dute 26 aldeko botorekin, Geroa Bairen 9, Bilduren 8, Podemos-Ahal Duguren 7 eta Izquierda-Ezkerraren 2.

Alberto Catalán Higueras (UPN) bigarren presidenteordea hautatu dute 17 aldeko botorekin, UPNren 15 eta PPN-ren 2.

Ganberako idazkari izateko hirugarren hautagai bat aurkeztu da. Inmaculada Jurío Macaya (PSN) buru zuen eta bere alderdiaren 7 boto jaso ditu.

 

Maiorga Ramírez Erro (Bildu) idazkari nagusi hautatu dute, 26 boto jaso ditu, Geroa Bairen 9, Bilduren 8, Podemos-Ahal Duguren 7 eta Izquierda-Ezkerraren 2; eta Óscar Arizcuren Pola (Bildu) bigarren idazkari hautatu dute, 15 boto jaso dituena, denak UPNrenak.

Ganberako idazkari izateko beste bi hautagai aurkeztu dira. Bata Nuria Medina Santos (PSN) buru zuen eta bere alderdiaren 7 boto jaso ditu; eta bestea Javier García Jiménez (PPN) buru zuen eta bere alderdiaren 2 boto jaso ditu.

Hasieran Ganbera eratzeko saioa Koldo Martinezek (GB) gidatu du, parlamentari helduena baita, eta idazkariak Jokin Castiella (GB) eta Javier Garcia (PPN) izan dira, bi gazteenak. Hiru horiek Parlamentuaren Mahaia hautatu arte jardungo duen Adineko Mahaia osatu dute.

Presidenteak saioa ireki dela adierazi du. Saioari hasiera emateko Aurelio Sagasetak zuzentzen dituen Katedralaren Musika Kaperak eta Ganberako Orkestrak Nafarroako ereserkia jo dute.

Jarraian, Legelari Nagusiak deialdiaren Foru Dekretua eta hautatu diren foru parlamentarien zerrenda irakurri ditu, eta adierazi du ez zaiola jabeldurarik aurkeztu Foru Parlamentariak izendatzeari.

Adineko Mahaiaren presidenteak beti Nafarroako foru erregimena errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men egingo diela eta karguak berarekin dakartzan betebeharrak zorrotz beteko dituela zin egin du edo hitza eman du eta ondoren, hori bera egiteko eskatu die idazkariei eta gainerako parlamentari hautetsiei, eta xede horrekin deitu ditu alfabeto hurrenkeran.

Honakoak dira zin egiteko edo hitza emateko onesten diren esapideak: “Sí, juro” edo “sí, prometo”, gaztelaniaz; eta “Bai, zin dagit” edo “bai, hitz ematen dut”, euskaraz.

Jarraian, Parlamentuko Mahaia osatuko duten kideak hautatu dira. Mahaia presidenteak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute.

Lehenik eta behin Presidentea hautatu da. Hautaketa horri ekin aurretik saioa 5 minutuz bertan behera utzi da eta behin bitartean foru parlamentariek hautagaiak aurkeztu ahal izan dituzte Adineko Mahaiari idatzi bat igorrita. Berriro saioari ekin ondoren, Adineko Mahaiaren lehendakariak aurkeztu den hautagai bakarra izendatu du, Ainhoa Aznárez Igarza, Geroa Baiko, Bilduko, Podemos-Ahal Duguko eta I-Eko parlamentari guztiek babestu dutena.

Presidentea txartel bidez egin den isilpeko bozketaren bidez hautatu da. Foru parlamentari bakoitzak hautagai baten izena idatzi ahal izan du soilik txartelean. Zuriz ematen diren botoak ere ontzat eman dira. Gainerako botoak baliogabeak dira.

Foru Parlamentariak haien izenez eta alfabeto hurrenkeran deitu dira Mahaira, txartela lehendakariari eman diote eta horrek hautestontzian sartu ditu. Gero Adineko Mahaiaren kideek bozkatu dute eta amaitzeko Mahaiaren presidenteak; horrela bozketa amaitutzat eman da.

Ondoren botoak zenbatu dira. Horretarako lehendakariak txartelak hautestontzitik atera ditu eta idazkarietako batek txartelak altuan irakurri ditu. Zenbaketa amaitu ondoren, Presidenteak bozketaren emaitza jakinarazi die foru parlamentariei. Podemos-Ahal Duguko hautagaiak gehiengo osoa lortu du (26 boto) eta bigarren bozketa bat egitea ez da beharrezkoa izan.

Behin Presidentea hautetsia izendatu denean, bi presidenteordeak hautatzeari ekin zaio. Hautaketa aldiberekoa izan da eta Presidentea hautatzeko ezartzen den prozedura berdinari jarraiki egin da, baina kasu honetan boto gehien jaso dituzten bi hautagaiak hurrenez hurren hautatu dira: Unai Hualde (26 boto) eta Alberto Catalán (17).

Presidenteordeak izendatzeko ezarritako prozedurari jarraiki izendatu dira bi idazkariak. Era horretan, Maiorga Ramírez (26 boto) eta Óscar Arizcuren (17) hautatu dira.

MAHAIA IZENDATZEA

Idazkariak hautatu ondoren, Adineko Mahaiko lehendakariak Mahaiko kide guztiak izendatu ditu eta bakoitzak bere lekua hartu du; era horretan nork bere kargua hartu du. Jarraian, Presidenteak Nafarroako Parlamentua osatu dela adierazi du eta saioari amaiera eman dio.

Ainhoa Aznárezek Parlamentua osatu dela jakinarazi die erregeari, Nazioko Gobernuko lehendakariari, Foru Diputazioko lehendakariari eta Diputatuen Kongresuaren zein Senatuaren lehendakariei.

 

PRESIDENTEA HAUTETSIAREN AGURRA

Nafarroako Parlamentuko lehendakari berri gisa egin duen lehenengo hitzaldian, Ainhoa Aznárez Igarzak eskerrak eman ditu Legebiltzarreko lehendakaritza berari emanez eskaini zaion konfiantzarengatik, eta garai berri baten hasiera iragarri du, bereizgarri izanen duena "hautetsontzietan patxadaz azaldutako aniztasuna". Ezinbestekoa da garai berrien mailan egotea, eta halatan, konponbidea eman behar zaie azken urteotan lanerako, hezkuntzarako, osasunerako eta berdintasunerako oinarrizko eskubideak murriztu dizkieten pertsonen arazoei ".

Aznarezek "aniztasunarekiko eta dibertsitatearekiko" konpromisoa azpimarratu du, zeinak Nafarroako gizartearen isla fidela baitira, herritarren agindutik helduak. Horri dagokionez, iragarri du "erantzukizunean eta gardentasunean" oinarritutako ziklo bat irekiko dela, kalearekin gogaidetua.

"Herritarren alde eta herritarrentzat eginen dugu lan, zeren eta Nafarroa berria gaur eta orain hasten baitira. Mahai gainean gai asko daude: langabezia, prekarietatea, aukera berdintasuna eta parekotasuna. Parlamentu honetako lehendakari den hirugarren emakumea naiz, eta seguru egon zaitezte mezua entzun dugula eta ez dizuegula huts eginen".

GONBIDATUEN ZERRENDA

Deialdiak duen garrantzia eta izaera instituzionala dela-eta, Nafarroako Parlamentua osatzeko saioan estatuko erakundeetako ordezkari gorenak, agintari nagusiak eta Foru Komunitateko gizarte esparruetako ordezkari ugari egon dira.

INBESTIDURA PROZESUA

Ganbera osatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko hurrengo lehendakariaren inbestidurarako epeek aurrera egiten dute. Zehazki, Parlamentua osatzen denetik hamar eguneko epean, Parlamentuaren Presidenteak parlamentuan ordezkariak dituzten alderdi edo talde politikoek izendatu dituzten eledunekin kontsultak egin eta Foru Komunitaterako hautagai bat proposatu beharko du. Horretarako, osoko bilkura bat deituko du gutxienez 3 egun lehenago.

Horretarako, hurrengo ostiralean, hilaren 19an, egingo den Mahaiak eta Eledunen Batzarrak egutegia onetsi beharko dute, eta haren arabera Parlamentuko Presidente berriak kontsulta txanda bat hasiko du.


Txanda amaitu ondoren, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak hautagaia proposatuko dute eta Osoko Bilkura deituko dute.


Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egin zirenetik (maiatzaren 24a) hiru hilabete igaro ondoren ez bada hautagairik aurkeztu edo aurkeztu direnetatik ez bada inor hautatu, Parlamentua deuseztatuko da eta hauteskunde berriak deituko dira berehala.

AINHOA AZNÁREZEN PROFILA

Ainhoa Aznárez Igarza (Pamplona, 4-8-1970). 2003tik 2007ra Iruñeko Udaleko zinegotzia. Hezitzaile haurren, sindikalista eta langilea. Mugimendu sozial desberdinetako ekintzailea eta bere aisialdiko kooperantea. Mugimendu feministekin lotuta eta beti berdintasunagatik borroka eginez.