Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Azaroak 12

Adierazpen instituzional bat onetsi du Parlamentuak, zeinaren bidez, arbuiatu egiten baitu emakumeek ezein esparru eta testuingurutan pairatzen dituzten diskriminazio ugarien ondoriozko indarkeria sexista oro

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko azaroaren 12an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu emakumeek ezein esparru eta testuingurutan pairatzen dituzten diskriminazio ugarien ondoriozko indarkeria sexista oro. Adierazpena UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionala onetsi da talde guztien aldeko botoarekin, PPNrena izan ezik, 1., 2. eta 3. puntuen alde bozkatu baitu eta 4. puntuan abstenitu egin baita.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. ARBUIATZEN DU emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria sexistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutan.

 

2. KONPROMISOA adierazten du, Administrazio Publiko den aldetik, lanean aktiboki jarraitzeko emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriak eta ahuldade egoerak sortzen dituzten desberdinkeria guztien aurka. Horren xedea da bai gobernuak eta erakunde publikoak bai nazioarteko erakundeak eta gizarte zibila hausnarketara eta konpromisoak hartzera bultzatzea.

 

3. ELKARTASUNA adierazten du erasoak pairatu dituzten edo erailak izan diren emakumeekin eta indarkeria sexistari aurre egin behar dioten emakume eta neskatoekin.

 

4. HERRITAR GUZTIAK GONBIDATZEN DITU jarrai dezaten emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzen, eta konpromisoa erakusten indarkeria horren deuseztatzearekin, kontrol patriarkalaren adierazpen eta emakumeen askatasunerako eta autonomiarako muga eta baldintzapen oro salatzen, eta parte har dezaten azaroaren 25aren inguruan antolatzen diren ekitaldi guztietan”.