Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Azaroak 26

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Giza Immunoeskasiaren Sindromearen alorrean diharduten GKEak aintzatetsi, babestu eta diruz laguntzeko konpromisoa hartzen baitu

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko azaroaren 26an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Giza Immunoeskasiaren Sindromearen alorrean diharduten GKEak aintzatetsi, babestu eta diruz laguntzeko konpromisoa hartzen baitu. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak adierazpenaren alde bozkatu dute; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak lehenengo eta hirugarren puntuaren alde eta bigarrenaren, laugarrenaren, bosgarrenaren eta seigarrenaren aurka bozkatu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Hiesaren Plan Nazionalaren alorrean diharduten GKEak aintzatetsi, babestu eta diruz laguntzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko dekretua esparru sozio-sanitarioan eta hezkuntzaren esparruan modu orokorrean eta urgentziaz aplikatze aldera giza baliabidez eta baliabide materialez zuzkitzea Skolae programaren bidez nahiz gizarte-ongizatearen beste esparru batzuetan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak sustatuko du GIBari buruzko prestakuntza berezia irakasleentzat eta esparru soziosanitarioko profesionalentzat; bereziki, oinarrizko osasun laguntzakoentzat.

 

4. Nafarroako Parlamentuak GIBak “gaixotasun infekzioso-kutsakor” gisa duen katalogazioa erretiratzea defendatzeko konpromisoa hartzen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak 16/2012 Errege Lege-dekretua indargabetu dadin eskatzeko konpromisoa hartzen du.

 

6. Nafarroako Parlamentuak GIB-HIESA kontrolatzeko programa berreskuratzeko konpromisoa hartzen du, erreferentea izan baita herritarrentzat, eta funtsezkoa manifestu honen erreibindikazio guztiak taxutzeko, koordinatzeko, sustatzeko eta bultzatzeko”.