Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Urriak 28

2022ko urriaren 28ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTIRALA, 2022ko URRIAK 28– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –ostirala, urriak 28–, 08:45etik aurrera, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Foru Lege proiektua, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzen duena. Azaroaren 3ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da SODENAren Administrazio Kontseilutik legezko ekintzak abiaraz ditzan Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren aurka, horrek eros eta ordain dezan ALBYN MEDICAL SLk 2022ko maiatzaren 7an sinatutako akordioari jarraikiz erositako maskaretatik soberan gelditutako stocka. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatzen da ukitutako udalekin eta, oro har, hezkuntza-erkidegoarekin, bultza dezan DBHko lehen zikloa ezartzea hura edukitzeko borondatea adierazi duten tokietan. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gasoliozko galdaren jabeendako laguntzen lerro bat abiaraz dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da garraio txartel bateratu bat (GTB) ezar dezan, Nafarroan barnako mugikortasuna erraztuko duena. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

Proposamena, ikerketa batzorde bat eratzekoa, joan den ekainean Nafarroan gertatutako suteen kudeaketaren gainekoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuaren, Nafarroako Unibertsitateko zuzenbide parlamentarioko ikasgelaren eta Manuel Giménez Abad fundazioaren arteko hitzarmen-proiektua, El Parlamento a debate en un tiempo nuevo liburua editatu, argitaratu eta zabaltzeko sortutakoa.

- Mahaiak beste bilkura baterako utzi du lizitazio-prozedura sinplifikatuaren bidez kontratatzea Nafarroako Foru Komunitatean hauteskundeei eta balorazio politikoari buruzko inkesta bat egiteko laguntza-zerbitzua.

- Mahaiak onetsi egin du txosten juridikoaren eskaera, Aita Moret kalearekin mugakide den eraikineko estalkian eguzki-panelak paratzeko baimena eskuratzeari begira aplikagarria den araubide juridikoari eta jarduteko dauden aukerei buruzkoa. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

- Mahaiak onetsi egin du gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda, aldi baterako administrazio-kontrataziorako Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikarien bi zerrenda osatzeko deialdian.