Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Maiatzak 30

2022ko maiatzaren 30eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MAIATZAK 30– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 30–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2/2022 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 23oa, Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzkoa. Hura baliozkotzeko eztabaida ekainaren 9rako deitutako Osoko Bilkuran eginen da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Onetsi da eskaria, presako prozeduraren bidez izapidetzekoa Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamena, maiatzaren 26ko Osoko Bilkuran aintzat hartua. Zuzenketak aurkezteko epea ekainaren 13ko 12:00etan amaituko da.

- Izapidetzen jarraitzea Nafarroako errepideetarako erabilera-kanona arautzeko Foru Lege proposamena, maiatzaren 26ko Osoko Bilkuran aintzat hartua. Zuzenketak aurkezteko epea ekainaren 13ko 12:00etan amaituko da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea hein batean aldatzeko Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aurkako iritzia. Irakurketa bakarra.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eliza Katolikoaren barnean Nafarroan gertatutako sexu-abusuen biktimei errekonozimendua adierazteko Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia.

 

INTERPELAZIOAK:

Nafarroan adimen artifizialaren oraina eta etorkizunaren arloko politika publikoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Gobernu-kontseiluak babestu dezan Bakea eta Askatasuna Sahara Mendebaldean taldeartekoen XXVI. Konferentziak onetsitako Adierazpena. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Osasunaren Lurralde arteko Batzordean onets dezan Lyme gaixotasuna nahitaez aitortzeko gaixotasuna dela. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Osasun Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Azkoiengo Dynamobel enpresaren egoerari buruz informatzeko eta Siemensek Gamesaren %100a erosteko eskaintza publikoaren iragarpenak bere ustez Nafarroan izanen dituen eragina eta ondorioak azaltzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, Los Arcosko zirkuituaren salmentarako arrazoiei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, 2021-2025 aldirako Industrializazio Planari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Martzillako adingabeendako Behaketa- eta Harrera-zentroan gorabeherak saiheste aldera aurreikusitako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuak osasun arloko ordainsari aldakorrei buruz eginiko txostena azal dezan, bai eta txosten horretan eskatzen den planean jasoko diren neurriak ere. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- 14 Lawyers elkartearen ordezkaritza batekin, giza eskubideen defendatzaile afganiarren egoerari buruz informa dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Altsasuko Osasun Kontseiluko buruaren eta Altsasu-Ziordi-Olaztiko Oinarrizko Osasun Eskualdeko hiru alkateek azal ditzaten pairatzen ari diren osasun-laguntzaren prekarietatea eta osasun profesionalen faltaren balizko konponbideak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak.

 Artaxoako Reina HHIPra, ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendua ezagutzeko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- 2021eko uholdeen ostean, lehen sektorearentzako laguntzen atzerapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

- Lizarrako Remontival HLHIPeko antolaketa-arazoei eta baliabide faltari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- 2022ko Irisgarritasun Plan Operatiboari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordea.

- Altsasuko Oinarrizko Osasun Eskualdeko osasun langile faltari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 BAMEak Oinarrizko Osasun Laguntzara erakartzeko eta bertan iraunarazteko politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko Lehendakaria.

- Gobernu zentralak erregaien eta elektrizitatearen prezioei buruz hartzen ari den erabakiek foru erkidegoaren diru-kutxari nola eta zenbateraino eragiten dioten jakitekoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Trafikoaren arloko eskumenaren eskualdatzea sinatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Nafarroak ondare historikoaren arloan jarduteko irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Adinekoendako egoitzak kreditatzeko eredu berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Foruzainen erretiro-adina aurreratzeko administrazio-prozedurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria.

- Arrazoi ideologikoengatiko gorrotozko delituei aurre egiteko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- N-121 errepideko “Olabeko zeharbidea” izenez ezagutzen den zatiko lanak esleitzeko kontratua aldatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- 2/2022 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 23oa, Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzkoa foru lege proiektu gisa izapidetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Egoitzen eta autonomiarako eta mendekotasunaren arretarako zerbitzuen kreditatze eta kalitaterako irizpide komunak ezartzeko Espainiako Gobernuak proposaturiko akordioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Siemens Gamesa Renewable Energy erosteko eskaintza publiko boluntarioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Ikus-entzunezkoen gordailu publiko bat sortzeko gaitutako aurrekontu-zuzkidurari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Gazteria eta landa eremuari buruz berriki eginiko ikerketaren emaitzen gainekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Langileen plantilla organikoetako lanpostuen ezaugarriak zehazteko udal autonomiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Kontu-hartzailetza delegatuak FPP2 maskaren hornidura-kontratu bat dela-eta emandako eragozpen-oharrari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jardueren memorietan jasotako medikuntzako espezialisten gaineko datuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Emakume lesbiana, bisexual eta transexualentzat osasunari eta sexu- eta ugalketa-eskubideei buruzko gida bat prestatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Gobernu Irekiaren web orrian Kontu-hartze Orokorraren txostenak argitaratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Eliza Katolikoak bidegabeki immatrikulatutako ondarea aldezteko toki entitateek duten informazio-eskubideari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko informazioa, 2021 urteari buruzkoa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Unibertsitateko batzordeburuari eskatzea ekainaren 8ko 12:00ak arte luza dezan 2021-2025 aldirako Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari erabaki proposamenak aurkezteko epea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Lehendakaritzako batzordeburuari eskatzea ekainaren 8ko 12:00ak arte luza dezan Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Nafarroako Plan Estrategikoari erabaki proposamenak aurkezteko epea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko kide izateko bost hautagaiak aldarrikatu dituzte: Pilar Aramburo González eta Mercedes Ferro Montiu (Navarra Suma), José Ángel Andrés Gutiérrez (PSN), Juana García Santamaría (GB), Javier Onieva Larrea (EH Bildu). Ekainaren 9ko Osoko Bilkuran eginen da bozketa.

 

- Mahaiak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SMPren administrazio kontseilurako Nafarroako Parlamentuak proposatu beharreko hiru kideak hautatzeko arauak onetsi ditu.

 

Arau horiei jarraikiz, taldeek hiru pertsonak osatutako hautagaitzak aurkeztu ahalko dituzte. Hautagaitzaren bi pertsona sexu batekoak izanen dira eta hirugarrena beste sexukoa. Hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 16ra arte dago irekita, 17:30ak arte. 

 

Osoko Bilkurak isilpeko bozketa bidez hautatuko ditu Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SMPren administrazio kontseiluko hiru kideak.  Txartelen bidez eginen da bozketa, eta foru parlamentari bakoitzak gehienez hiru izen jartzen ahalko ditu txartelean.

 

Boto gehien eskuratu dituzten hiru hautagaiak hautatuko dira. Genero-zuzenketako irizpide bat aplikatuko du, halako moduz non, sexu bereko bi pertsona suertatzen badira hautatuak, bestea boto gehien eskuratu dituen beste sexuko hautagaia izanen baita.

 

Berdinketarik badago eta horrek Parlamentuaren proposamenean eragiten badu, berdinketak boto kopuru berbera lortu dutenen arteko beste bozketa baten bidez ebatziko dira. Berdinketak bere horretan baldin badirau, boto kopuru bera lortu duten hautagaien arteko bozketak eginen dira, harik eta berdinketa hautsi arte, aurreko apartatuan xedatutakoaren kalterik gabe.

 

- Zangozako Udaletxean Mahaiaren bilkura ibiltaria egitea onetsi da, ekainaren 13an, 10:00etan.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du apaindura-figura bat erostea Nafarroako Parlamentuko geletarako.

- Mahaiak onetsi egin du Hombres y mujeres de puño en alto. 100 años de comunismo en Navarra erakusketan elebitasuna ziurtatzeko proposamena. Erakusketa ikusgai egonen ekainaren 22tik 30era.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eskaera, ekainaren 27an, astelehena, Parlamentura bisita egitekoa.

- Mahaiak erabaki du identifikatzea plantilla organikoaren lanpostuak, Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotako egonkortze prozesuari loturikoak.

- Mahaiak onetsi du deialdia, hautaproben bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetan erdi mailako teknikarien bi zerrenda osatzekoa: bata, Parlamentuko funtzionarioen prestakuntzarako; eta bestea, aldi baterako administrazio-kontrataziorako.