Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Abenduak 17

2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialen eztabaida amaitutzat eman du Ekonomia eta Ogasun batzordeak

Ekonomia eta Ogasun Batzordeak onetsi egin du 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzko irizpena. Ostegunean amaitu zuen batzordeak 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialen eztabaida amaitutzat eman zuen.

 

Batzordeak aztergai izan ditu Legearen testu artikulatuari buruzko zuzenketak eta honako departamentuenak: Ekonomia eta Ogasuna; Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Berdintasuneko eta Barnekoa; Ekonomia eta Ogasuna; Lurralde kohesioa; Lurralde antolamendua, Paisaia, Etxebizitza eta Proiektu Estrategikoak; Hezkuntza; Osasuna; Landa Garapena eta Ingurumena; Eskubide Sozialak; Kultura eta Kirola; Herritarrekiko harremanak; Migrazio Politikak eta Justizia; eta Unibertsitatea, Berrkuntza eta Eraldaketa Digitala. 599 zuzenketa eztabaidatu dira, horietako 89 in voce, eta 274 onetsi dira. Denak PSN, Geroa Bai, EH BilduPodemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztutakoak, eta guztira 13.671.458 euro egiten dituzte.

 

2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuaren testu artikulatuari aurkeztutako zuzenketak

 

Eztabaidatutako 37 zuzenketetatik (horietatik 8 in voce) 15 onetsi ditu Batzordeak, guztiak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren ekimenez aurkeztuak. Honako hauek dira:

 

- 5. artikuluaren 7. apartatuari f) bis letra berria, Aparteko uholdeak direla-eta azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak izenekoa, gehitzeko zuzenketa. Helburua da “partida hauek zabalgarri gisa ezartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, fenomeno atmosferiko kaltegarri eta ezin aurreikusizkoak direla-eta”. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- 5. artikuluaren 7. apartatuari f) bis letra berria, Titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeak direla-eta izenekoa, gehitzeko zuzenketa. Helburua da “partida hauek zabalgarri gisa ezartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, fenomeno atmosferiko kaltegarri eta ezin aurreikusizkoak direla-eta”. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- 5. artikuluaren 7. apartatuari f) bis letra berria, Ureztatzaileen elkarteen nekazaritza azpiegiturak konpontzea aparteko uholdeengatik izenekoa, gehitzeko zuzenketa. Helburua da “partida hauek zabalgarri gisa ezartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, fenomeno atmosferiko kaltegarri eta ezin aurreikusizkoak direla-eta”. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- 5. artikuluaren 8. apartatuari b) bis letra berria, Nafarroako Enplegu Plan berriaren kudeaketa izenekoa, gehitzeko zuzenketa. Helburua da “Planaren taxueraren eta garapenaren arabera partida beharrizanei egokitzea”. I-Ek aurkeztu du. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, 14. artikuluaren (Abalak eta maileguak ematea) 6. apartatua aldatzekoa; honela idatzita geratzen da: “Nafarroako Sektore Publikoa osatzen duten entitateek abalak edo antzeko beste berme batzuk ematea, bai eta artikulu honetan aurreikusitako maileguak ere, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozkoak, lotuta egonen dira pertsona fisiko edo juridiko onuradunak konpromiso bat hartzeari; hots, enplegua sei hilabeteko epean mantentzearena, mailegu-eskuratzearen egunetik aurrera kontatuta”. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk batera aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- 56. artikuluari (Hornidura-kontratuak erakunde autonomo jakin batzuetan) 2. apartatu berri bat gehitzeko zuzenketa. Apartatu berriak honela dio: “Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zilegi izanen du bere menpeko zentroetarako hornigaiak erostea hornitzaileei bi, hiru, edo lau hilean behingo eskaintza-galdea eginez, urte osorako adjudikazio bat egitera jo behar izan gabe”. Zuzenketa horren helburua da adinekoen eta desgaituen egoitza-zentroetako horniduren kudeaketa erraztea. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Hamabosgarren xedapen gehigarria gehitzeko zuzenketa. Helburua da “produktibitate modulu aldakorraren zenbatekoa guardiakoaren berdina izatea”. “Hain egun berezietan funtsezko zerbitzua bermatu ahal izateko” O-NOZeko medikuen ordezkariekin sinatu diren akordioetan du jatorria. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Hamabosgarren xedapen gehigarria gehitzeko zuzenketa. Helburua da “beren eginbehar klinikoez gain osasun-prestakuntza espezializatua emateko ardura hartzen duten pertsonei ordaina ematea”. Neurri horrek O-NOZeko medikuen ordezkariekin sinatutako akordioetan du jatorria, eta ez die BAMEko tutoreei soilik eragiten; aitzitik, “erizaintza, farmakologia, biologia, fisika, psikologia eta kimika arloetako osasun-profesionalengana hedatzen ahal da”. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluaren 1. apartatua aldatzeko zuzenketa, honako hau ezartzekoa: “Ordainketa aurreratua eginen da irabazi asmorik gabeko entitateei edota horien federazio, konfederazio edo elkarteei gizarte ekintzaren edo osasun arloko proiektu edo programak finantzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzetan, baldin eta ez badute baliabide nahikorik”, horrela “epe ertain-luzerako aurreikuspena eta programazioa errazte aldera”. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk batera aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Azken xedapen bat, bosgarrena bis, gehitzeko zuzenketa. Xedapen horrek Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeari seigarren xedapen iragankorra gehitzen dio, 2021. urterako kreditu eragiketen hitzartze-araubide iragankorra izenekoa. Helburua da Aurrekontuan jasotako inbertsioen guztizko zenbatekoa gainditzen duten maileguak edo zorra hitzartu ahal izatea. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk batera aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, 5. artikuluaren (Kreditu-gehikuntzak) 2. apartatuari c) bis letra gehitzekoa. Helburua da kontu korronte eta antzekoetako saldoengatiko ordainketarako partida “zabalgarria” izatea, ezin baita kalkulatu neurri berri honen kostua. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, artikulu berri bat gehitzekoa, 60 bis artikulua, Diru-sarrerak direla-eta kredituak sortzea izenekoa. Helburua da “kreditua sortzea 020 programako tasa akademikoen eta azterketa-eskubideen bidezko diru-sarreren kargura”. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, hamabosgarren xedapen gehigarria (Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak) aldatzekoa, halako moldez non, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, erretiro-adina gehienez ere urtebete luzatu ahalko den; osasun-langile jakin batzuk salbuetsiko dira zerbitzuaren beharrizanengatik eta langile gabeziarengatik, betiere haien espezialitateko kontratazio zerrenda irekita badago. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, xedapen gehigarri bat gehitzekoa, hamabosgarrena bis, zeinaren bidez aldatzen baita irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege Dekretuaren 2. artikulua (dekretu horrek neurri batzuk onesten ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arlokoak). Helburutzat du, batetik, zaintzaileak Hezkuntza Laguntzako Espezialista izendatzea, eta bestetik, bost urte igaro arte lanpostu finkoen deialdirik egin ezina kentzea. Batera aurkeztu dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, xedapen gehigarri bat gehitzekoa, hamabosgarrena bis. Helburua da “kalkulatzea zenbateko eragina izanen lukeen aurrekontuan pentsio apalenak osatzea egungo lanbide arteko gutxieneko soldataraino, lehenik, eta 1.080 euroraino, bigarren fase batean”, pentsio apalenak hobetze aldera. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

 

Bost zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik bat in voce aurkeztu da), eta Batzordeak bi onetsi ditu: bata PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz eta bestea EH Bilduren proposamenez. Hauek dira:

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 150.000 eurokoa, Tracasa Instrumentali egindako enkargua. Kobrantzen, jakinarazpenen eta la  osagarrien kudeaketa zerbitzuak izeneko partidarako. Xedea da  “kontratatutako langileak atxiki ahal izatea zerga iruzurraren aurkako borroka indartzeko, azken urteetan lortutako emaitza onak ikusita”.  Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 10 eurokoa, Kontu korronte eta antzekoetako saldoengatiko ordainketa izeneko partida berrirako. Xedea da  “kontratatutako langileak atxiki ahal izatea zerga iruzurraren aurkako borroka indartzeko, azken urteetan lortutako emaitza onak ikusita”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

 

Eztabaidatutako 40 zuzenketetatik (horietatik 4 in voce aurkeztu dira) 22 onetsi ditu Batzordeak, guztiak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren eskariz. Honako hauek dira:

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 22.000 eurokoa, Udalentzako dirulaguntzak, suhiltzaile boluntarioetarako izeneko partidarako. Helburua da “aurreko urteko transferentzien maila mantentzea zerbitzu hori Departamentuarekin itundua duten udalentzat”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, partida bati izena aldatzekoa. Partida hori Polizia datuak jakinarazteko zerbitzua deituko da, “kontratu berria lizitatu eginen baita, Naserticen bidez izapidetu ordez”. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu eta I-Eren abstentzioekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 5.000 eurokoa, Hitzarmena Kazetarien Elkartearekin, Nazioarteko Prentsa Bulegorako izeneko partidarako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren xxxxxxarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 20.400 eurokoa, Gizarte Segurantza izeneko partidarako. Xedea da NABIk kontratatu behar dituen B mailako bi lanpostuen Gizarte Segurantza ordaintzea, “ez baitzen kontuan hartu kostu hori”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 100.000 eurokoa, Nafarroako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzak izeneko partidarako. Helburua da “Nafarroan emititzen duten telebisten arteko arrakala berdintzea, haietako bati berariazko hitzarmen baten pribilegioa eman baitiote”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 66.000 eurokoa, Nafarroa Suspertu Planerako aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak izeneko partida berrirako. Helburua da “Kontziliaziorako Toki Itunei lotutako lana eginen duen pertsona bat hartzea”; izan ere, itun horiek “funtsezko konpromisoak dira zainketen gizarterantz egin beharreko bidean, baita genero-berdintasunaren alorrean ere, Next Generation EU delakoari lotutako Europako proiektuen sustapenarekin eta kudeaketarekin batera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Genero-zeharkakotasunaren alorreko jarduketak izeneko partidarako, hura sendotu beharra baitago “berdintasunaren alorreko zeharkako ekintza gehiagoren premia dela eta”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko eta sexu-joeragatik, genero-adierazpenarengatik eta genero-identitatearengatik diskriminatzearen aurkako Legea izeneko partidarako, arlo horretako “finantzaketa indartze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Dirulaguntzak Nafarroako toki entitateentzat, LGTBI+ kolektiboa sustatu eta babesteko izeneko partidarako; helburua da “toki entitateetan kolektibo horri laguntzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 11.000 eurokoa, Kattalingorrirekiko hitzarmena, LGTBI kolektiboari arreta-zerbitzua emateko izeneko partidarako. Helburua da “Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekiko hitzarmenaren esparruan elkarte horrek eskaintzen duen zerbitzu juridikoari eustea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Entitateentzako dirulaguntzak sexu- eta genero-aniztasunari buruzko proiektuetarako izeneko partidarako. Helburua da “irabazi-asmorik gabeko zenbait erakundek sexu- eta genero-aniztasunari buruzko proiektuak garatzeko egiten dituzten jarduerei laguntza hobea ematea. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 66.000 eurokoa, Emakume bizirauleak: prozesu pertsonaletik eraldaketa sozialera izeneko partida berrirako. “Gizartean eragiteko proiektua da, eta aldaketarako agente eta bitartekari gisa trebatutako emakumeen ardurapean dago; haiek sareko lana sustatuko dute Nafarroako herrietan migratzaileak artatu eta babesteko eta gizarteratzea, bizikidetza, entzuketa eta parte-hartzea errazteko”. Gainera, prostituzioa edo salerosketa bezalako indarkeriak jasan dituztenei laguntza eskainiko zaie maila psikosozialean, eskubideak lehengoratzeko eta egonkortasuna eta enplegagarritasuna lortzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Sekzio arteko berdintasunerako politikak garatzea izeneko partida berrirako. Helburua da “emakume askok, esaterako etxeko langileek, jasaten duten diskriminazio anizkoitzari erantzunen dioten jarduketak garatzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 31.300 eurokoa, Burlatako Udalarekiko hitzarmena, LGTBI arloa sortzeko izeneko partida berrirako. Asmoa da berariazko arlo bat sortzea LGTBI+ kolektiboaren berdintasun sozialerako politikak lantzeko, 8/2017 Foru Legearen esparruan, zeinak aldaketa instituzionala eta soziala aldarrikatzen baitu egiazko berdintasunari eta diskriminaziorik ezari begira”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, ENAJ: hezkuntza ez-formaleko jarduerak izeneko partidarako. Helburua da “aisialdi hezitzailea eta partaidetzazkoa sustatzea, eskolatik kanpoko toki eta uneetan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Gazteriaren parte-hartzea babestu eta sustatzeko ekintzak izeneko partidarako. Helburua da “behar bezala hornitzea kapitulu hori, zeina programa-akordio baten emaitza baita”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Toki entitateetako gazte-programetarako dirulaguntzak izeneko partidarako. Helburua da “gazteria arloko udal teknikariak kontratatu eta programa, proiektu eta jarduerak egin ahal izatea, baita azterketa sektorialak ere”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Gazteen elkarteen programetarako dirulaguntzak partidarako, gazteen elkarteak gako baitira “bizitza publiko, politiko eta sozialean era aktiboan parte hartzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 48.000 eurokoa, Gazteriaren Kontseilua izeneko partidarako. Helburua da “egoitza aldaketaren ondoriozko gastuak ordaintzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 2.000 eurokoa, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarentzako ekipamendua izeneko partidarako. “Diru izendapen osagarri bat da, Kontseiluak efikaziaz eta eraginkortasunez jardun dezan bere eginkizunetan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Navarra Music Gazteak izeneko partidarako. Xedea da “musika taldeei edo gazteei eskura jartzea beren musika proiektuak garatzeko behar dituzten baliabideak”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Noaingo Guduaren 500. urteurrena dela-eta gazteentzako jarduerak egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “gure historiako gertakari garrantzitsu bat ezagutaraztea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

Lurralde Kohesiorako Departamentua

 

 

101 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 10 in voce zuzenketak), eta Batzordeak horietatik 62 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen eskariz. Guztira 3.540.514 euro egiten dute. Hauek dira:

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 200.000 eurokoa, RIBAFORADAko igerilekuak eraberritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “igerilekuek behar duten eraberritze osoa finantzatzea, taberna egokitu, terraza itxi, kirol eremuak eraberritu eta abarreko lanak egiteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 165.000 eurokoa, MENDABIAko udal igerilekuak berritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “igerilekuak guztiz eraberritzea haien egoera egungo araudira egokitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 160.000 eurokoa, MURCHANTEko kiroldegia egokitzea izeneko partida berrirako. Xedea da “gizarte eremua, sukaldea eta sarbideak egokitzea herriko bizilagunen onurarako”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 160.000 eurokoa, VIANAko Navarro Villoslada kalea egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “hainbat arazo konpontzea euri uren sarean, sareen kanalizazioan, aireko lineetan eta zoladuran, besteak beste”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 150.000 eurokoa, ANDOSILLAko udal biltegia izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 150.000 eurokoa, FALTZESko alde zaharreko obrak izeneko partida berrirako. Helburua da “El Cortijo auzoa egokitzea, arrail handi batek arriskua sortzen duelako”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 150.000 eurokoa, Lodosako adinekoentzako egoitzako udal eraikina hobetzeko jarduketak izeneko partida berrirako. Helburua da “1984an eraikitako eraikina hobetzea, komunak egokitu eta zaharberritzea, irisgarritasunean hobekuntzak egitea eta segurtasun neurrien sistemak ezartzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 125.000 eurokoa, SESMAko Escalzos kalea zaharberritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “kalearen egonkortasuna hobetzea, lur jotzeko arrisku nabarmena baitago”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 120.000 eurokoa, MILAGROn aisiarako eremuak egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “Milagron aisiarako dauden eremuak birgaitzea eta besteren batzuk sortzea herriko bizilagunen beharrizanak asetzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 80.000 eurokoa, ALLOko gazteentzako zentroa izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 75.000 eurokoa, AZKOIENGO Emakumeen Pasealekuko parkea egokitzea izeneko partida berrirako, “eremu seguru bat izateko, herritarren beharrizanetarako egokia”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 61.000 eurokoa, Azuelon udal lokal bat egokitzea udal eta gizarte jardueretarako izeneko partida berrirako. Helburua da “udalerrian jarduerak egiteko lokal egoki bat izatea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, MILAGROko udaletxea zaharberritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “atzeko fatxada egokitzea, eta herriko bizilagunei bete-betean erabiltzea eragozten dieten oztopo arkitektonikoak kentzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Garesko Fray Vicente Bernedo Pasealekuan kokatutako haur parkeko jolas-eremua estaltzea izeneko partida berrirako. Helburua da “Garesko Fray Vicente Bernedo Pasealekuan dagoen haur parkeko jolas-eremuan estalkia jartzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Zizur Nagusiko Bizikletaren Plan Zuzendariaren lehen faserako proiektua idaztea eta exekutatzea izeneko partida berri baterako. Helburua da “udalerriko hiru guneen arteko loturak hobetzea eta Iruñarekiko lotura seguruago eta zuzenagoa egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Arkitektura-oztopoak seinaleztatzea, argiztatzea eta deuseztatzea Tafallako oinezkoen pasabideetan izeneko partida berrirako. Helburua da “udalerriko oinezkoen pasabideetako batzuetan segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, CAPARROSOko Virgen del Soto ermitako bidea egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “bidea egokitzea erabilera onerako eta seguruagoa izan dadin”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, CARCARko María Ana Mogas kalea berritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “herriarentzat hainbesteko garrantzia duen kale hau hobetzea eta dituen arazoak zuzentzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, VIANAko liburutegia eta artxiboa egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “liburutegia eraberritzea sabai-leihoa berritzeko eta artxiboa handitzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Ribaforadako udal aterpea altzariz hornitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “Udalak herrian turismoa sustatzeko eraikitako aterpea altzariz hornitzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Sarrigurengo Errege Bardea kaleak eta Azaroaren 25a Pasealekuak bat egiten duten lekuko haur parkea estaltzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 45.000 eurokoa, Zarrakazteluko hirigunea eta Olivako monasterioa lotzen dituen oinezkoentzako pasabidea argiztatu eta urbanizatzeko proiektua izeneko partida berrirako, “asfaltozko zoruaren akatsak zuzentzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Cadreitako haur parkearen estalkia izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, ALESBESko Rodríguez de la Fuente parkea egokitzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko proposamena, 40.000 eurokoa, CORELLAko orube bat egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “jarduketa egitea espaloietan eta galtzadan, hiri eremuan txertaturik gera daitezen eta egungo araudia bete dezaten”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, VALTIERRAko Félix Zapatero ikastetxearen eta 0-3 haur eskolaren irisgarritasuna hobetzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Zangozako 0-3 zentroko estaldura berritzea eta estankotasuna eta efizientzia energetikoa hobetzea izeneko partida berrirako. Helburua da “haur eskolako hezetasunen eta ur jarioen arazoak konpontzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Atarrabiako Ardantzea kaleko haur parkea estaltzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 40.000 eurokoa, Erriberriko Portalico del Reloj edo Txapitel Dorreko sarrera, igoera eta aretoa egokitzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 40.000 eurokoa, Mairagako Mankomunitateak Azkoiengo zeharbideko sareen, horniduraren eta saneamenduaren proiektua egitea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Iguzkitzako kirol-eremuko instalazioak, aparkalekuko aldeak eta sarbideak hobetzea izeneko partida berrirako. Helburua da “igerilekuetako eraikineko ur beroaren instalazioa hobetzea eta aparkalekuko aldea hobetzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Buñuelgo zaharren egoitzarako klimatizazioa jartzea izeneko partida berrirako. Helburua da “udako beroaren eragina arintzea bigarren solairuko egoiliarren logeletan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Energia-autokontsumoko proiektua Corellako Hiria ikastetxe publikorako izeneko partida berrirako, “argindarraren faktura erdira murriztea” helburu. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Uharteko Berroko bidean hobekuntzak egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “toki entitatea oinezkoentzako komunikazio bideez hornitzea, bizilagunek paseatu eta jarduerak egin ahal izateko ekipamenduak izan ditzaten”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Barañaingo Lakuan komun publiko autogarbigarria jartzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Abartzuzako ikastetxe publikorako sarbidea egokitzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, BUÑUELgo hilerria zaharberritzea eta bertan hobekuntza-lanak egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “hobekuntza eta zaharberritze lanen 2. fasea garatzea, sarbideak hobetu eta segurtasuna areagotzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, San Martin Unxeko udal eraikineko (Muruzabal Etxea) teilatua konpontzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 33.000 eurokoa, Beasoain-Egillor kontzejutik (Ollaran) Asiaina (Oltza Zendea) bizikletetarako egokitzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, ARMAÑANTZASko Udaletxeko arkitektura-oztopoak kentzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, MARAÑONgo haur parkea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, VIANAko gizarte-etxea eta ludoteka egokitzea izeneko partida berrirako, “gizarte-etxeko eta ludotekako leihoak berritzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, Muesko Virgen de la Cuesta kaleko zolaberritze-lanak izeneko partida berrirako. Helburua da “zoladura berritzea, hondatuta baitago, adabaki eta zuloz beteta”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, Obanosko udal igerilekuetako dutxak eta aldagelak konpontzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, Ribaforadan mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako haur-parke bat jartzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 22.000 eurokoa, Burlatako liburutegirako sarbideak egokitzea irisgarritasun osoa lortzeko izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Suspertu Plana. Burlatako Udalarekiko hitzarmena. Nafarroa Behereko etorbidearen eta Kale Nagusiaren eta Bizkarramendia kalearen arteko biribilgunerako proiektua izeneko partida berrirako. Helburua da “Burlatako Udalaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko organo eskudunaren arteko hitzarmena egin ahal izateko partida kodetzea”. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Iruñeko Nafarroa Behereko etorbidearen eta Burlatako Kale Nagusiaren eta Bizkarramendia kalearen arteko biribilgunea hobetzea partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Atarrabiako Kapanaburua kaleko oinezkoentzako pasabide goratuko obrak izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Uxueko eskolako eraikinean eta erretiratuen elkartean konponketa-lan txikiak eta margo-lanak egitea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 15.000 eurokoa, Baztango Udalarentzako transferentzia, Izpegiko Nafarroako bentetara Frantzia aldeko ura ekartzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Kaparrosoko “Santa Fe” estadioko kirolarien aldagelak egokitzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Luzaideko Erramunto baserrirako bidea egokitzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 8.500 eurokoa, Puiuko eskola-autobuserako markesina bat jartzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Ribaforada NA5200 saihesbidearen trazadurari buruzko azterlana, NA5002 errepidearekiko lotuneari dagokionez izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 164.000 eurokoa, Suspertu Plana. Zizur Nagusiko semaforo lotunea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Suspertu Plana. Tutera - Fontellas - Bocal mugikortasunerako hitzarmena izeneko partidarako. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Suspertu Plana. Azterlanak eta proiektuak partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Askoko Zubitik Elbeteko plazaraino asfaltatzea Baztango udal-mugartean, 2020 izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Nafarroako mugikortasunaren eredu berri baterantz. Sakanako Garapen Agentzia izeneko partida berrirako. Helburua da “Sakanako mugikortasunari buruzko diagnostiko osoagoa egitea eta bertako gainerako eragile inplikatuekin proiektu bat egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 63.088 eurokoa, Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak izeneko partidarako. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 25.763 eurokoa, Gizarte Segurantza izeneko partidarako. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 24.163 eurokoa, Lanpostu hutsak betetzeko kontratatutako langileen ordainsariak izeneko partidarako. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 24.000 eurokoa, Castejongo Udalarentzako konpentsazioa, osasun-garraioko zerbitzuaren gastuetarako izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

 

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua

 

 

23 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 6 in voce zuzenketak), eta Batzordeak 10 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen ekimenez. Guztira 379.554 euro egiten dute. Hauek dira:

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Olaztiko Udalarekiko hitzarmena, etxebizitzaren arloko beharrizanei eta alternatibei buruzko azterlana egiteko izeneko partida berrirako. Helburua da “2021erako lehentasunezko proiektu bat egitea, etxebizitza duina eskuratzeko beharrari erantzuna emanen diena neurri zehatzen bidez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Garaioako udaletxea zaharberritzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Burlatako Udalarekiko hitzarmena, lurralde-garapen jasangarrirako: Berdesia proiektua izeneko partida berrirako. Helburua da “ingurune berdeago eta osasungarriagoa sortzea, hiria inguratzen duten azpiegiturek eta hesiek eragindako gabeziak leuntzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearekiko hitzarmena, Erremendiko jarduketak izeneko partida berrirako. Helburua da “Erremendiko finkako eraikinak sendotzea arriskuak saihesteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, INTIAri egindako enkargua, Pirinioetarako proiektuak egiteko izeneko partida berrirako. Helburua da “tokiko produktuen kontsumoa sustatzea Pirinio aldeko sukaldaritza kolektiboko zerbitzuen bitartez”. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Pirinioetako Planeko ekintzak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 36.833 eurokoa, Nagoreko (Artzibar) ur-araztegiko jarduketak izeneko partida berrirako. Helburua da “Nagoreko edateko uraren arazketarako mekanismoak ezartzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Nasuvinsa-Eguralt-entzako transferentzia izeneko partida berrirako. Xedea honako hau da: “Eraikinen eraikuntza aurreindustrializatuaren osagai estrategiko gisa zura erabiltzeari buruzko Europako Proiektua kofinantzatzea”. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Lurralde-garapen jasangarrirako ekintzak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Garraldako Udalarekiko hitzarmena. Plaza erabilera sozialerako egokitzeko jarduketak izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 81.115 eurokoa, NASUVINSArentzako transferentzia. Europako Life Nadapta eta OPCC Adapyr proiektuak kofinantzatzea izeneko partida berrirako. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Europako proiektuen kudeaketa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 31.606 eurokoa, Suspertu Plana. Artziko jauregiaren ingurunea eta Nagoreko urtegia egokitzeko jarduketak izeneko partida berrirako. Helburua da “Artziko jauregia eta ingurua argindarrez hornitzeko elektrifikazio-obrak egitea”. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Pirinioetako Planeko ekintzak partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

Hezkuntza Departamentua

 

 

46 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 6 in voce zuzenketak), eta Batzordeak 22 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen ekimenez. Guztira 1.840.171 euro egiten dute. Hauek dira:

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 236.000 eurokoa, Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoko patioa berrurbanizatzea izeneko partida berrirako. Helburua da “zoladura berritzea eta euri urak biltzeko sistema egokia jartzea, euria egiten duenean putzurik ez sortzeko”. Ikastetxeak 400 ikasle ditu, Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoak eta Lehen Hezkuntzakoak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 150.000 eurokoa, Arguedasko ikastetxe publikoko komunak berritzea izeneko partida berrirako. “Komunak 1987koak dira eta oso hondatuta daude, baita zoruak eta arotzeria ere. Iturgintza eta saneamendu aldetik ere hainbat akats dituzte”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 125.000 eurokoa, Villatuertako ikastetxeko patioko kirol-pista estaltzea izeneko partida berrirako, leku hori “eguraldi txarreko hilabeteetan ere erabili ahal dadin”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 109.600 eurokoa, Beriaingo HHIParen arotzeria metalikoa berritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “ikastetxearen birmoldaketaren finantzaketaren zati bat osatzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 80.000 eurokoa, Arradako ikastetxe publikoa eraberritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “ikastetxea egokitzea, biztanle gehiago izateari eta hobekuntzarik ezari lotutako beharrizanak asetzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 80.000 eurokoa, Baztango Udalarekiko hitzarmena, Erratzuko eskolako jantokia zabaltzeko izeneko partida berrirako. Helburua da “espazio duin bat atxikitzea, jantokia txandaka erabiltzen duten 22 ikasleak 12 metro karratutan pilatuta ez egoteko. Baztango Udalak hezkuntzarako 15 eraikin ditu bere kargu eta Erratzukoa, 40 ikaslerekin, handienetan laugarrena da”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 70.000 eurokoa, Arbizuko Udalarentzako transferentzia, 0-3 ikastetxea eraikitzearen ondoriozko zorra ordaintzeko izeneko partida berrirako. Helburua da “0-3 ikastetxea eraikitzeko 2008an onartu zen dirulaguntzaren transferentzia osatzea, zati bat ordaindu gabe baitago, hainbat inguruabar tarteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Ultzamako Udalarekiko hitzarmena, haur-eskolan obrak egiteko izeneko partida berrirako. Helburua da “zorua berritu eta patioa estaltzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 77.000 eurokoa, Sarrigurengo BHIaren bigarren bolumena espazio integratu batean eraikitzeko proiektua idaztea izeneko partida berrirako. Asmoa da “espazio integratu bat sortzea, barruan bilduz bi lurzatiak (FP1 eta DD14) eta bereizten dituen Urederra kaleko oinezkoentzako tartea, bolumen berria egungo eraikinaren ondoan kokatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 12.000 eurokoa, Los Arcosko Santa María ikastetxe publikoko patioa eraberritzeko proiektua idaztea izeneko partida berrirako. Helburua da “eraberritzearen parametroak zehaztu eta doitzea teknikoki eta ekonomikoki; eraikina 1980koa da, isolamendu eta hezetasun arazoak ditu aspalditik, eta patioan beheraguneak eta pitzadurak ditu”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 375.000 eurokoa, Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte bermeko programak izeneko partidarako. Helburua da “gobernuz kanpoko entitateek ematen duten Oinarrizko LHaren ondoriozko gastuetarako aurrekontu-egozpena ongi esleitzea; izan ere, hasiera batean gastuak % 0,7ko Funtsari kargatu zitzaizkion, nahiz eta derrigorrezko hezkuntzaren alorrekoak izan”. Hezkuntza Departamentuaren PFEZaren % 0,7ko funtsa. Lantegi-eskolak partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, Berbintzanako Ikastetxe Publikoko patioa partzialki estaltzea eta eskolaren eraikineko bi sarrera estaltzea izeneko partida berrirako. “Ikastetxearen beharrizan garrantzitsu” bati erantzuten dio. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, Burlatako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko sarrera estaltzea izeneko partida berrirako. Asmoa da “erabat hobetzea ikastetxeko sarrera-irteerak euria egiten duenean eta ordu jendetsuenetan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.571 eurokoa, Inbertsioak Leitzan Maxurrenea etxerako izeneko partida berrirako, zeina 7. kapitulura eramaten baita kapital-transferentzia gisa, “inbertsioak institutuan ez, baizik eta eskolan egin daitezen sustatzeko”. Hezkuntza Departamentuaren Inbertsioak Leitzan Maxurrenea etxerako partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, gehitzekoa, Buñuelgo haur eskolan hobekuntza- eta egokitze-lanak egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “instalazioak uneko eskakizunen arabera egokitzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 110.000 eurokoa, Transferentzia. Toki entitateen ikastetxeen funtzionamendu gastuak: Erronkari, Otsagabia, Garralda, Auritz, Erro, Aurizberri eta Luzaide izeneko partida berrirako. Pirinioetako Mahaiaren eskaera bati erantzuten dio, gastu arruntetako egungo defizita estaltzeko eskatu baitu (zaindariak, mantentze-lanak, Covid estrak, etab.). Ikasle kopuruaren arabera, honela banatuko dira funtsak: Auritz, 6.190 euro; Aurizberri, 8.096 euro; Erro, 12.858 euro; Garralda, 23.33 euro; Luzaide, 13.333 euro; Otsagabia, 20.952 euro; eta Erronkari, 25.238 euro. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Partida bati izena aldatzeko zuzenketa. Partida hori honela deituko da: 1.500 biztanletik beherako herrientzako transferentzia, eskola-jantoki baimenduetako bazkaltiar garraiatu gabeentzat. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Proiektu bati izena aldatzeko zuzenketa. Proiektu hori honela deituko da: Melidako Santa Ana ikastetxe publikoko inguratzaile termikoa hobetzea. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, Pirinioetako ibarretako Batxilergoko edo LHko ikasleentzako garraio-laguntzak Iruñeko edo Iruñerriko ikastetxeetara joateko izeneko partida berrirako. Ikasleen mugikortasuna errazte aldera Pirinioetako Mahaiak egindako eskaera bati erantzuten dio. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, Ardoiko eskola-garraioa izeneko partida berrirako. Helburua da “Ardoiko ikasleak eta Zizurko alde zaharrekoak segurtasunez eta bermeekin joatea ikastetxeetara”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 150.000 eurokoa, Covid-19agatiko errefortzua. Hezkuntzako etxez etxeko laguntzaren aldi baterako kontratazioaren ordainsariak izeneko partida berrirako. Osasun Departamentuaren Suspertu Plana. Obrak osasun zentroetan partidaren kargura finantzatuko da, zeren “300.000 euro gehitu ziren Berriozarko osasun-zentroaren proiekturako eta proiektu hori eginda dago jada”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Ijitoen Idazkaritza Fundazioarekiko hitzarmena. Hezkuntza-errefortzu inklusiboan bitartekaritza egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “haur eta nerabeetan detektatu den absentismoaren gehikuntzaren aurka borrokatzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

Osasun Departamentua

 

 

52 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 7 in voce zuzenketak), eta Batzordeak 14 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen ekimenez. Guztira 1.268.769 euro egiten dute. Hauek dira:

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, Hartutako kalte zerebrala duten haurrentzako laguntzak izeneko partidarako. Helburua da “fisioterapiaren finantzaketa indartzea, pandemiari lotutako salbuespenezko egoera dela-eta”. Ikastetxeak 400 ikasle ditu, Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoak eta Lehen Hezkuntzakoak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuetako partida bati izena aldatzeko zuzenketa; partida hori Hartutako kalte zerebrala eta gisako patologia neurologikoak diagnostikatuak dituzten haurrentzako laguntzak deituko da. Helburua da “familia gehiago hartzea. Laguntzak neuroerrehabilitazio kognitibo eta fisikoaren gastuak ordaintzeko dira, baita irensketa eta norberaren autonomiarako laguntza-produktuak ere”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 170.000 eurokoa, Langileak kontratatzea NOPLOIren proiektu estrategikoetarako izeneko partidarako. Helburua da “institutuaren proiektuen garapenerako eta arretarako teknikari gehiago jartzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren eta Osasun Departamentuaren Suspertu Plana. Obrak osasun-zentroetan partidaren kargura finantzatuko da (hurrenez hurren 20.000 euro eta 150.000 euro). EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 85.000 eurokoa, Medikuntzako ekipamendua. Anatomia patologikorako sekuentziagailua izeneko partida berrirako. Helburua da “minbiziaren detekzioan aurrera egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Reina Sofía Ospitaleko heliportuko obrak izeneko partida berrirako, “belardi batez inguratutako eremu hori egokitzeko, gaixoen ohatilak nekez eramaten baitira soropilean barrena”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Beste altzari batzuk eta ekipoa (Tuterako Ospitalea) izeneko partida berrirako, “kanpo kontsultetako ohatila finkoen ordez ohatila hidrauliko edo pneumatikoak jartzeko, artatu beharreko pertsonen sarrera errazte aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Milagroko osasun etxea eraberritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “larrialdietako irteera bat jartzea, irisgarritasuna hobetzea eta Covid-19ak sortutako egoeretarako edo antzekoetarako egokia izanen den unitate bat prestatzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Cabanillasko kontsultategi medikoko aldagelak egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “herrian zerbitzua ematen duten osasun langileentzako dutxak jartzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko erizaintzako orgak berritzea izeneko partida berrirako, “erizaintzako orgak erosteko, egungoen egoera txarra dela eta”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 80.000 eurokoa, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua eraberritzea izeneko partida berrirako, “Larrialdietako instalazioak handitzeko proiektua egiteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 45.000 eurokoa, Murillo el Cuendeko kontsultategia eraberritzea izeneko partida berrirako, “instalazioak handitzeko, biztanleriaren hazkundea dela eta”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 199.371 eurokoa, Barneko mediku egoiliarren prestakuntzarako ordainsariak izeneko partida berrirako, “ordainketa horren zenbatekoa zehazte aldera”. Osasun Departamentuaren Produktibitate-osagarria partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 499.398 eurokoa, O-NOZeko eta Osasun Publikoko langileen jaiegun berezietako guardien ordainsariak izeneko partida berrirako, “ordainketa horren zenbatekoa zehazte aldera”. Osasun Departamentuaren Produktibitate-osagarria partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Larrialdietako sarrera eraberritzea izeneko partida berrirako, “sarrerako arazoak konpontzeko”. Osasun Departamentuaren Produktibitate-osagarria partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

 

 

27 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik bat in voce zuzenketa), eta Batzordeak 10 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen ekimenez. Guztira 175.030 euro egiten dute. Hauek dira:

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10 eurokoa, Uholde handiek kaltetutako azpiegitura pribatuentzako eta eragindako errenta galerentzako laguntzak izeneko partida berrirako. Helburua da “uholde, haizete eta beste ezbehar natural batzuek eragin ditzaketen hondamendiei aurre egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Bestelako gastu askotarikoak partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10 eurokoa, Titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeak direla-eta izeneko partida berrirako. Helburua da “uholde, haizete eta beste ezbehar natural batzuek eragin ditzaketen hondamendiei aurre egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Bestelako gastu askotarikoak partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10 eurokoa, Ureztatzaileen elkarteen nekazaritza azpiegituren konponketa, ezohiko uholdeengatik izeneko partida berrirako. Helburua da “uholde, haizete eta beste ezbehar natural batzuek eragin ditzaketen hondamendiei aurre egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Bestelako gastu askotarikoak partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Produkzio Ekologikoaren Kontseilu Arau-emailearentzako dirulaguntza. Kontrola eta ziurtagiriak izeneko partidarako. Helburua da “zenbatekoa handitzea, lortu nahi diren helburuak errazago lortzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, NNPEKrekiko hitzarmena. Jatetxe kolektiboen arloko aholkularitza izeneko partidarako. Helburua da “zenbatekoa handitzea, lortu nahi diren helburuak errazago lortzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Laguntzak nekazaritzako elikagaien artisau-elkarteentzako izeneko partidarako. Helburua da “zenbatekoa handitzea, lortu nahi diren helburuak errazago lortzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Suspertu Plana. GANi egindako enkargua. Klima aldaketaren estrategia izeneko partida berrirako. Helburua da “klima aldaketaren estrategia indartzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Toki entitateentzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: Red Nels izeneko partidarako. Helburua da “helburuen lorpena hobetzea, toki entitateek Agenda 21 gauzatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko proposamena, 20.000 eurokoa, Erriberan airearen kalitateari buruzko azterlanak egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “Nafarroan airearen kalitate txarrena duen eskualdea aztertzea, hainbat enpresa kutsatzaile dituena: Guardian, ziklo konbinatuko zentralak eta errepideko garraio astuna”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, Zolinako Ezkorizko idoiaren ingurunea hobetzeko jarduketak izeneko partida berrirako. Helburua da “ingurune natural babestua izendatu aurreko lan eta kudeaketei ekitea, biodibertsitatearen eta ingurumenaren parte izan ahal dadin”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

 

 

38 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 4 in voce zuzenketak), eta Batzordeak 11 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen ekimenez. Guztira 758.010 euro egiten dute. Hauek dira:

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 50.000 eurokoa, Merkataritza Ganberarekiko esparru-hitzarmena izeneko partidarako. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Merkataritza Ganberari nazioartekotzea dela-eta eginiko enkarguak partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 150.000 eurokoa, Arroizko Udala: industrialdea urbanizatzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 80.000 eurokoa, Lizarrako Udala. Enpresa-mintegia zabaltzea izeneko partida berrirako. Helburua da “enpresa-mintegia zabaltzeko proiektua garatzea, proiektu gakoa baita ekintzaileen sustapenerako eta inguruan kalitatezko enplegua sortzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, Mendabiako Udala: industrialdea urbanizatzea izeneko partida berrirako. Helburua da “inguru horretako garapen sozioekonomikorako ekarpena egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 290.000 eurokoa, Sindikatu-zentralei egindako transferentzia, ordezkaritasunaren araberakoa izeneko partidarako. Helburua da “sindikatuak hornitzea Covid-19ak sortutako krisiaren ondorioei erantzuteko, laneko arriskuen prebentzioa edo genero-berdintasuna bezalako gaietan”. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren COVID-19a. Suspertu Plana. SODENArentzako transferentzia arrunta, Elkargi eta Sonagar-ekiko hitzarmenak finantzatzeko. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 33.000 eurokoa, REASekiko hitzarmena, ekonomia sozialaren arloko aholkularitzarako izeneko partidarako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, GELTOKIrekiko hitzarmena, ekonomia sozial eta solidarioa eta parte-hartzea sustatzeko izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10 eurokoa, Nafarroako Enplegu Plan berriaren kudeaketa izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 20.000 eurokoa, Suspertu Plana. NUPekiko hitzarmena. Kooperatibagintzari eta ekonomia sozialeko enpresei buruzko prestakuntza izeneko partida berrirako. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Garraioaren Hiriko aduanaren eraikineko askotariko gastuak partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Berroetako argiteria publikoa LED teknologiara aldatzea izeneko partida berrirako. Helburua da “trantsizio energetikoa abiaraztea, argindar kontsumoan ibarrak lortuko lukeen aurrezpen ekonomikoaz gain”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 40.000 eurokoa, Bakedanoko Kontzejua. Urederraren iturburuan inbertsioak egiteko dirulaguntza izeneko partida berrirako. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Xabierko alde turistikoko argiteria, Plazaolako inbertsioak eta CEINi egindako enkargua. Landa eremuetako nekazaritza partiden kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

Eskubide Sozialetako Departamentua

 

 

81 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 15 in voce zuzenketak), eta Batzordeak 36 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen eskariz. Guztira 1.753.300 euro egiten dute. Hauek dira:

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Dirulaguntzak bazterketa sozialaren eta gutxiengoak sustatzearen arloetako entitateentzat izeneko partida berrirako, “COVID-19aren ondoriozko gastu bereziei aurre egiteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Dirulaguntzak bazterketa sozialaren eta gutxiengoak sustatzearen arloetako entitateentzat izeneko partida berrirako, “kapitulu hori indartzeko, COVID-19a dela-eta eskariaren gehikuntza aurreikusten baita”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, Pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako Sarearentzako dirulaguntza izeneko partidarako. Helburua da “sektore horrek biztanle kalteberenen artean egiten duen detekzio, laguntza eta aholkularitza lana babestea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Gaz Kalo elkartearentzako dirulaguntza. Elkarteen jarduketa federatiboak izeneko partidarako. Helburua da “lanbide-figura berriak finantzatzea, erreferenteak eta ahaldunduak diren emakume ijitoak zuzendaritza postuetan jartzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 32.000 eurokoa, Ijitoentzako estrategiako jarduketak izeneko partidarako, zeina “ijito autoktonoekiko bitartekaritza zerbitzua Ijitoentzako Estrategiaren esparruan sartzeko” sortua baita. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren Kulturen arteko bitartekaritza zerbitzua partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 75.000 eurokoa, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza Erriberriko beste eraikin batean egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “beste toki bat egokitzea, funtzionala eta efizientea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, Elkarri Laguntza elkartearekiko hitzarmena izeneko partida berrirako. Helburua da “gizarteratze arloko gastu eta jardueren zati bat ordaintzea (Covid-19tik babesteko prebentzio materialak); elkartea horretan ari da lanean 250etik gora familiarekin, guztiz zaurgarriak eta haietako asko guraso bakarrekoak. 450 adingabe biltzen ditu”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, “Acción en Red Navarra” elkartearekiko hitzarmena izeneko partida berrirako. Asmoa da “Tuteran etxerik gabeko pertsonak gizarteratzeko darabilen proiektuari eusten laguntzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Saharar Herriarekiko lankidetza eta elkartasuna izeneko partidarako, “errefuxiatuen kanpamentuetan krisi sanitario eta ekonomikoaren ondorioak leuntzen laguntzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, % 0,7ko funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza izeneko partidarako. Xedea da “garapenerako laguntza ofizialerako diru-esleipena hobetzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 13.300 eurokoa, Esku-hartze sozialaren arloko hitzarmena eta lan baldintzak hobetzea izeneko partidarako, gehikuntza “beharrezkoa” delako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa izeneko partida berrirako, “norbanakoen autonomia ahalbidetzen duten banakako laguntzak sustatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuetako partida bati izena aldatzeko zuzenketa. Toki entitateentzako dirulaguntza, adineko pertsonentzako edo/eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntza psikologiko eta emozionalerako deituko da, “onuradunak gehiago izan daitezen bidea emateko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Tasubinsarekiko hitzarmena, desgaitasuna duten pertsonentzat dauden lanerako ikastegietarako izeneko partidarako. Helburua da “Garinoaingo eta beste udalerri batzuetako gazteen garraioa erraztea, pandemiaren ondorioz garraio-lineetan egindako aldaketei lotutako zailtasunak direla-eta”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak izeneko partidarako. Helburua da “beharrizan espezifikoak asetzeko programak eta jarduketak indartzea, bizimodu independentearen sustapena barne”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak izeneko partidarako. Asmoa da “beharrizan espezifikoak asetzeko programak eta jarduketak indartzea, bizimodu independentearen sustapena barne”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, CERMINekiko hitzarmena. Desgaitasuna duten pertsonei laguntza emateko programa izeneko partidarako. Asmoa da “% 10arekin finantzatzea elkarteen programa eta partidetako bakoitza”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 181.590 eurokoa, Covid-19a. Irabazi asmorik gabeko entitateen egoitza-zentroetarako laguntzak, NBEak erosteko izeneko partida berrirako. Helburua da “egoitza-zentroak kudeatzen dituzten entitateak (irabazi asmorik gabekoak) izatea beren NBEak zuzenean kudeatzen dituztenak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ordez”. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Covid-19a. Material klinikoa izeneko partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 118.410 eurokoa, Covid-19a. Irabazi asmorik gabeko entitateen egoitza-zentroetarako laguntzak, NBEak erosteko izeneko partida berrirako. Helburua da “egoitza-zentroak kudeatzen dituzten entitateak (irabazi asmorik gabekoak) izatea beren NBEak zuzenean kudeatzen dituztenak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ordez”. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Covid-19a. Material klinikoa izeneko partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 100.000 eurokoa, Gure Sustraiak elkartea, nekazaritza- eta ekologia-arloko jarduera terapeutikoen proiektu piloturako izeneko partida berrirako. Xedea da “desgaitasuna duten pertsonentzako espazio bat sortzeko plan pilotua egitea. Proiektu gizarteratzailea da, zentro okupazionaleko zerbitzuak eta jarduera terapeutikoak eskaintzen dituena, abereen eta nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren bidez”. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Suspertu Plana. Zaharrentzako zentroen kudeaketa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Cortesko eguneko zentroa garatzea izeneko partida berrirako, “eguneko zentrorako lokala erosteko” Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 100.000 eurokoa, Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa izeneko partida berrirako. Xedea da “norbanakoen autonomia sustatzen eta menpekotasunari aurrea hartzen dioten produktuak erosteko gastuetarako banakako laguntzak ematea”. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Suspertu Plana. Zaharrentzako zentroen kudeaketa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Amimet-entzako dirulaguntza izeneko partida berrirako. “Estimulazio kognitiboa, aisialdi gizarteratzailea, berdintasuna eta abar sustatzeko programak babesteko” beharrari erantzuten dio. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, ANFASentzako dirulaguntza. Hainbat eremutako zeharkako laguntza-zerbitzuei lotutako gastuak izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa izeneko partida berrirako, “desgaitasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, ‘Nabigazioa eta arrantza’ programa pilotua, desgaitasuna dutenentzat. Eaux Skadi elkartea izeneko partida berrirako. “Mugaz gaindiko” jarduera pilotu bat da, gizarteratzailea, trebatutako monitoreekin. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuetako proiektu bati izena aldatzeko zuzenketa. Honela deituko da: ATENArentzako dirulaguntza, ‘Con-muévete envejeciendo con movimiento’ programa gauzatzeko. Programaren helburua da “zahartze prozesuetan desgaitasun intelektuala duten pertsona guztiei kulturaz eta arteaz gozatzeko aukera bermatzea, bereziki egoitza-zentroetan bizi direnei”. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 200.000 eurokoa, Toki entitateentzako dirulaguntza, bateragarritasun-programetarako izeneko partida berrirako. Familiaren Zuzendariordetzak kudeatuko du partida berri hori, eta ez Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusiak, “oker” jarri zen moduan. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Toki entitateentzako dirulaguntza, bateragarritasun-programetarako partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 300.000 eurokoa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Dirulaguntzen deialdia adingabeen arloan, izeneko partidarako, “prebentzioa ikuspegi komunitariotik lantzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 55.000 eurokoa, SEI - Servicio Socioeducativo Intercultural elkartearentzako dirulaguntza. Adingabeen familia-berrelkartzerako programa izeneko partida berrirako. Helburua da “aurretiaz prestatzea beren seme-alabak ekarri behar dituzten familiak (are beren jatorrizko herrialdeetatik) eta behin Nafarroan bizi direla laguntza ematea. 2019an berrelkartutako 18 urtez beherako adingabeak 320 izan ziren”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, SEI - Servicio Socioeducativo Intercultural elkartearentzako dirulaguntza. Adingabeen familia-berrelkartzerako programa izeneko partida berrirako. Helburua da “adingabe immigratu berriei harrera egiteko eta lagun egiteko zerbitzua garatzen jarraitzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Cintruenigoko zaharren egoitza egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “garbitegia, fisioterapia gelak eta erizaintza gela zaharberritzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, Gizarteratze-enpresetan inbertsioak egiteko laguntzak. Konferentzia sektoriala izeneko partidarako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 65.000 eurokoa, Suspertu Plana. Gizarte-ekonomiarako laguntzak, hedapen proiektuetarako izeneko partidarako, “autoenplegua egiazko aukera gisa sustatzeko, lan merkatuan sartzea ahalbidetzen duten neurrien bidez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 48.000 eurokoa, Enplegu-zentro berezietan inbertsioak egiteko laguntzak izeneko partida berrirako. Helburua da “produkziorako inbertsioak eta ekipamenduak berritzekoak egiteko dirulaguntzen deialdia ahalbidetzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Guneak egokitzea Fontellasko gizarte zerbitzuetarako izeneko partida berrirako. Helburua da “gune bana egokitzea beheko solairuan, adinekoentzako zerbitzuetarako, eta lehen solairuan, gizarte zerbitzuetarako, eta gune horiek funtzionalak eta efizienteak izatea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

Kultura eta Kirol Departamentua

 

78 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 10 in voce zuzenketak), eta Batzordeak 42 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen eskariz. Guztira 1.484.400 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa Irakurketaren kontsumoa diagnostikatu eta ebaluatzea (irakurketa sustatzeko plana) izeneko partida berrirako. Helburua da “irakurketa eskaria handitzea, herritarren artean irakurtzeko ohitura sustatuz, zabalduz eta sendotuz”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, MARTZILLAko Gazteluaren argiteria berritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “efizientzia energetikoa hobetzea eta argiteria egokitzea Gazteluko arkitektura-multzoa nabarmentzeko, argiztapen ekipamenduaren moldakortasuna bermatuz”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 20.000 eurokoa, COVID-19a. Nafarroako Donejakue Bideari buruzko zabalkunde kultural eta zientifikoko programa izeneko partida berrirako, “Nafarroako historia, kultura eta zientzia ondareari buruzko ezagutza eta zabalkundea sustatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, VIANAko udaletxeko fatxadako armarria zaharberritzea izeneko partida berrirako, “armarria udaletxeko gune historikoari egokitzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 10.000 eurokoa, Hitzarmena Ollarango Udalarekin Garañoko Gazteluaren zabalkunderako, 1521 izeneko partida berrirako. Helburua da “gaztelua berreskuratzeko jarduketak aktibatzea, zuzeneko lotura dutenak 1521eko gertaerekin, horien 500. urteurrenaren harira”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Santa Crizko jarduketak izeneko partida berrirako, “aztarnategiko jarduketak finantzatzea xede duten aurrekontu-kudeaketako jarduketei bidea eta estaldura emateko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Obanosko Misterioa Fundazioarentzako laguntza, suspertzeko proiekturako izeneko partida berrirako, “kultur proiektu hori berreskuratzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, Nafarroako Antzokien Sarea Elkartearentzako dirulaguntza izeneko partida berrirako. Helburua da “antzerki ikuskizunak herritar guztien eskura jartzen dituen funtsezko zerbitzu batean inbertsioa egin dadin sustatzea”. Kultura eta Kirol Departamentuaren Suspertu Plana. Kultura eta arte sektoreei laguntzeko programak partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuetako partida bati izena aldatzeko in voce zuzenketa. Castel Ruizentzako dirulaguntza Opera Prima zinemaldirako eta Desadarve lehiaketarako izeneko partida aurrerantzean Tudela Cultura toki enpresa-entitate publikoarentzako dirulaguntza Opera Prima zinemaldirako eta Desadarve lehiaketarako deituko da, “Tuterako kultura arloko erakunde arduradunaren izen aldaketaren ondorioz”. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 200.000 eurokoa, Suspertu Plana. Kultura eta arte sektoreei laguntzeko programak izeneko partidarako. Kulturaren sektore profesionala du xede, eta “edozein formatutan edozein diziplina lantzen duten proiektuei laguntzeko programei loturik egonen litzateke”. Kultura eta Kirol Departamentuaren Suspertu Plana. Kultura eta arte sektoreei laguntzeko programak partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Iruñeko Orfeoiarentzako dirulaguntza. Funtzionamendu gastuak izeneko partidarako, “entitatearen funtzionamendu hobea bermatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak izeneko partidarako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Geltokirekiko hitzarmena, kultur jarduerak sustatzeko izeneko partida berrirako, “elkartasunezko gizarte-ekonomiari, elikadura-subiranotasunari eta kulturari begira herritarrak sentikortzen dituen gune kultural eta hezitzailea sustatzeko”. Kultura eta Kirol Departamentuaren Suspertu Plana. Kultura eta arte sektoreei laguntzeko programak partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 50.000 eurokoa, Faktoria Choreographic Center. Funtzionamendu-gastuak izeneko partida berrirako. Helburua da “kulturaren munduan berritzailea den programa bat babestea, emakumezko dantzari nafarrek osatua, dantzaren munduari ekarpen berezia egiten diona”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, “NAFLIX” proiektua gauzatzea izeneko partida berrirako. Helburua da “bultzada ematea plataforma publiko honi, arte eszenikoetako profesionalak beren publikoarekin harremanetan jarriko bailituzke eta aukera emanen bailuke langileek kontzertu, antzerki, bakarrizketa eta abarrekoak eskaintzeko eta publikoak horietaz neurrizko prezioan gozatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 30.000 eurokoa, Covid-19a. Bira Nafarroan barna programa. km0ko Musika izeneko partida berrirako. Helburua da “azaltzen ari diren talde eta bakarlari nafarren kontzertuen programa honi bultzada ematea, haiek ezagutarazteko eta zirkuitu profesionaletan sartzen laguntzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.900 eurokoa, EH Txistularien Elkartea. 1521. urtearen oroitzapeneko kontzertua izeneko partida berrirako. Helburua da “honako proiektu hau finantzatzea: kontzertu bat muntaketa eszeniko batekin, zeina Noaingo guduan hasten den eta Nafarroako Parlamentua Pauen egon zenekoa gogoratzen duen”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, Noaingo Bataila Elkartearentzako dirulaguntza izeneko partida berrirako, “elkartearen kultura eta ikerketa jarduera, funtzionamendua eta kudeaketa diruz laguntzeko 2021. urterako”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Abesbatzen federazioa izeneko partida berrirako. Helburua da “estaldura ematea federazio horren proiektu berariazkoei”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Nafarroako Antzerki Amateurreko Federazioarekiko hitzarmena izeneko partida berrirako, “bere emanaldiak eta jarduera osagarriak egiten jarrai dezan, baita bere lanaren hedapena eta zabalkundea ere”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Antzinako musikako jarduerak. 1521. urtearen oroipena izeneko partida berrirako. Helburua da “Noaingo Gudua oroitzeko jarduerekin zerikusia duten antzinako musikaren emanaldiak finantzatzeko estaldura ematea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 12.000 eurokoa, Atarrabiako Kultur Etxearen X. urteurreneko jarduerak izeneko partida berrirako, “Udalak urteurrenerako programatzen dituen jardueren finantzaketan laguntzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 12.000 eurokoa, Tafallan disko formako hilarrien parkea egiteko proiektua izeneko partida berrirako. Helburua da “hiri parke batean Udalaren bildumaren erakusketa iraunkorra egitea eta horrela kultur ondarearen balioa erakustea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bildu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 6.000 eurokoa, Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntza izeneko partidarako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 4.000 eurokoa, La Pamplonesarekiko hitzarmena izeneko partida berrirako. Helburua da “estaldura ematea La Pamplonesa eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmen bat sinatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 35.000 eurokoa, Oteiza Museoa Fundazioa. Funtzionamendu eta jarduera gastuak izeneko partida berrirako. Helburua da “eraikinak behar dituen jarduketa guztiak eta jarduera estaltzen laguntzea partida honen bitartez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Suspertu Plana. Uharteko Zentroarekiko hitzarmena, unibertsitate arteko masterra egiteko izeneko partidarako, “Aurrekontuei buruzko Lege indardunean masterra egiteko jarritako diru-esleipena berdintzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 45.000 eurokoa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa. Inbertsioak izeneko partida berrirako, “arte sorkuntzarako elementu berriak eskuratzen aurrera egin ahal izateko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 4.000 eurokoa, Henri Lenaerts Fundazioarekiko hitzarmena izeneko partida berrirako. Helburua da “gune estalia eraikitzen amaitzea, pergola beiraduna eginez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Euskal Artzainak Ameriketan Elkartearekiko hitzarmena, Malerrekan erakusketa iraunkorra jartzeko izeneko partida berrirako. Helburua da “panelen bidezko erakusketaren proiektua sustatzea, elkartearen produktuak eskaintzeko eta jarduerak eskaintzeko gune bat baita, proiektu zabalago baterantz lehen urratsak egin daitezen”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 150.000 eurokoa, CAPARROSOko futbol-zelaia eraberritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “eraberritze lanak finantzatzea, soropil artifiziala jartzeko, aldagelak eta argiak egokitzeko eta sarrerak zaharberritzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 125.000 eurokoa, SARTAGUDAko kirol instalazioak izeneko partida berrirako. Helburua da “bizilagunen beharrizanei erantzutea, padel pista bat, skate park bat eta BMX zirkuitu bat jarriz”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 90.000 eurokoa, Lekunberriko futbol-zelaiaren soropila kendu eta soropil artifizial berria jartzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 80.000 eurokoa, CABANILLASko kirol-instalazioetako aldagelak eta botikina eraberritzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Lekunberriko pilotalekuko aldagelak berritzea eta sute kasuetarako araudi indardunaren araberako lehenengo egokitzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, MURCHANTEn Pumptrack parke bat jartzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, FUSTIÑANAn skate-parke bat egitea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Luzaideko Arretxe pilotaleku estalian konponketak egitea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 8.500 eurokoa, Baztango Udalarekiko hitzarmena, Lekarozko Campuserako kiroleko plan gidari bat idazteko izeneko partida berrirako. Helburua da “inguruko beharrizanak ezagutzea erabakiak hartu ahal izateko, geroko jarduketei begira”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko in voce zuzenketa, 22.000 eurokoa, Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak kirol jarduerak antolatzea izeneko partidarako, “ez delako nahikoa haren jarduerarako ezarri den partida”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Laxoa Elkartearentzako dirulaguntza, jardueretarako eta mantentzerako izeneko partida berrirako, “jarduera hori sustatzen eta bultzatzen laguntzeko eta mantentze-gastuetarako ekarpena egiteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

Herritarrekiko Harremanetako Departamentua

 

26 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 8 in voce zuzenketak), eta Batzordeak 11 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen ekimenez. Guztira 620.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 125.000 eurokoa, Memoriaren Tokietako inbertsioak izeneko partidarako. Helburua da “zaharberritze obrak egitea San Kristobal gotorlekuaren ondoan dagoen Botilen hilerrian, bertan ehortzitako pertsonak duintasunez oroitzeko toki bilaka dadin”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuetako partida bati izena aldatzeko zuzenketa. Memoriaren Tokietako inbertsioak izeneko partida Memoriaren Tokietako inbertsioak eta Botilen hilerriko jarduketak deituko da, “proposatzen den gastu-gehikuntzako zuzenketan aurreikusitako xedeari egokitzeko”. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Nafarroan LGTBI kolektiboak pairatutako errepresio frankistari buruzko azterlana izeneko partida berrirako. Helburua da “ikerketa bat abiaraztea Nafarroan sexu-joerarengatik pertsonei jasanarazitako errepresio frankistari buruzko informazioa biltzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 120.000 eurokoa, Suspertu Plana. Hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko laguntzak izeneko partidarako, “euskara sustatzen duten hedabideak baliabide gehiagoz hornitzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 100.000 eurokoa, Suspertu Plana. Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntzak, euskara sustatzeko izeneko partidarako, “gizarte entitate horiek baliabide gehiagoz hornitzeko eta haien iraupena bermatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 100.000 eurokoa, Suspertu Plana. Helduei euskara irakasteko laguntzak izeneko partidarako, “helduentzako irakaskuntza zentroak baliabide gehiagoz hornitzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 60.000 eurokoa, Dindaia Fundazioarekiko hitzarmena, euskarazko aisiako online-jarduerak sustatzeko izeneko partidarako, “pandemiak ezarri digun formatuari egokitutako euskarazko jardueren eskari gero eta handiagoari erantzuteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, Suspertu Plana. Euskara udal eremuan garatzeko laguntza-programa izeneko partidarako. Helburua da “toki entitateei baliabide gehiago ematea toki eremuan euskara sustatzeko berariazko programak garatze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Nafarren AEBetako eta Kanadako migrazioari eta itzulerari buruzko azterlana izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 15.000 eurokoa, Mugaz gaindiko behatoki digitala abian jartzeko azterlan teknikoak izeneko partida berrirako. Helburua da “mugaz bi aldeetako eragileekin, gizarte-entitateekin, Euroeskualdearekin eta abarrekin batera diagnostikoan aurrera egitea ahalbidetuko duen azterlana egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 40.000 eurokoa, Nafarroako muga-eremuetako merkataritza antolatzeko plana izeneko partida berrirako. Helburua da “muga-eremuetako merkataritzaren indarberritzea osoa eta eraginkorra izan dadin lortzeko plana egitea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

 

27 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 8 in voce zuzenketak), eta Batzordeak 13 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen eskariz. Guztira 644.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 80.000 eurokoa, Europako babes eta migrazioen eremuko jarduera humanitarioetarako dirulaguntza izeneko partidarako. Helburua da “Grezian edo Italian milaka pertsonei larrialdian lagunduz egiten den lana babesteko mekanismoak ezartzea, baita Europara iritsi nahian bizia arriskuan jartzen dutenak itsasoan erreskatatzeko mekanismoak bultzatzea ere”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 65.000 eurokoa, Europako babes eta migrazioen eremuko jarduera humanitarioetarako dirulaguntza izeneko partidarako. Helburua da “Zaporeak elkartea barruan hartzea, bere proiektu solidarioaren bidez dieta orekatuak bermatzen ari baitzaie errefuxiatuei”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 296.500 eurokoa, Nafarroan familia-laguntzarik ez duten gazte migranteentzako programa izeneko partidarako. Helburua da “baliabide nahikoak eta programa berritzaileak eskaintza, Nafarroan erreferentziako figura heldurik gabe etorri ziren adingabeei helduarorako iraganbidea erraztuko dietenak”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.500 eurokoa, Hezkuntza koofizialak ikasteko programa izeneko partidarako. Helburua da “pertsonen egiazko beharretara egokitutako programa eraginkor bat garatzea, hizkuntza koofizialak ahalik eta ongien eta azkarren ikas daitezen. Nahiz eta gizarteratze prozesuaren funtsezko osagaia izan, gaur egun ez da eskaria asetzen, are gutxiago landa eremuetan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 55.000 eurokoa, Nafarroa Suspertu Plana. Asilo eta babes programa. CEARekiko hitzarmena. Trantsizio-programa izeneko partida berrirako, “asilo- eta babes-eskatzaileei harrera egiteko programak hobetze aldera. Lehenengoa, bizilekua eta gizarte-laguntza emateko dispositibo bat abian jartzeko, asiloa ukatu egiten baitzaie gehienei (% 90), eta ezezkoa 15 eguneko epean bideratzen baita; ondoren trantsizio-programatik kanpo geratzen dira, inolako babesik gabe. Bigarrena, Libanoko edo Italiako errefuxiatu esparruetatik datozen familiei edo norbanakoei Nafarroan harrera egiteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 80.000 eurokoa, Migratzaile kalteberentzako maskarak eta sendagaiak hornitzeko hitzarmena izeneko partida berrirako. Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastu proiektu bati izena aldatzeko zuzenketa Migratzaile kalteberentzako maskarak eta sendagaiak hornitzeko hitzarmena partidarako, zeina honela deituko baita: Nafarroako Farmazialarien Elkargoarekiko hitzarmena, migratzaile kalteberentzako maskarak eta sendagaiak hornitzeko. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, SEI Elkartearentzako dirulaguntza, harrerako eta lagun-egiteko jardueretarako, migratzaileen familiak berrelkartzearen eta doluaren arloetan izeneko partidarako, “osasunaren eta gizartearen arloetako babes-baliabideekin ekiteko dolu prozesu horri”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastu programa bati izena aldatzeko zuzenketa. Honela deituko da: Suspertu Plana. Asilo eta babes programak. Padre Lasa fundazioarekiko hitzarmena. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastu proiektu bati izena aldatzeko zuzenketa. Honela deituko da: SOS Arrazakeria elkartearekiko hitzarmena. Zurrumurruen aurkako agenteen prestakuntza. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 7.000 eurokoa, Elizaren esparruko sexu-abusuei buruzko txostena egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “gizartean eragin handia duten egitate larri horiei buruz dauden informazioak sistematizatzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastu proiektu bati izena aldatzeko zuzenketa. Honela deituko da: Abusuen biktimen elkartearekiko hitzarmena. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 10.000 eurokoa, Elizaren esparruko sexu-abusuei buruzko txostena egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “gizartean eragin handia duten egitate larri horiei buruz dauden informazioak sistematizatzea”. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren Doako laguntza juridikoa partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.

 

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

 

17 zuzenketa eztabaidatu dira eta Batzordeak 4 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen eskariz. Guztira 511.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 350.000 eurokoa, NUP finantzatzeko hitzarmena izeneko partidarako. Helburua da “langile publikoen soldata % 0,9 igotzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 20.000 eurokoa, Unibertsitate Konplutentsearekiko hitzarmena: Arizkungo Bozate auzoaren historia biologikoari buruzko hurbilketa genomikoetarako azterketa izeneko partida berrirako. Helburua da “Biologia Fakultateko Biodibertsitate, Ekologia eta Eboluzio Sailaren azterlan bat babestea, Bozateko biztanleen jatorria eta iragana argitzea xede duena. Ikuspegi genetiko berri hori populazio horren ADNaren azterketan oinarrituta dago, eta informazio berria ekarriko du. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 25.000 eurokoa, Arrakala digitala izeneko partida berrirako, “diagnostiko ona, ekintza plana eta eratorritako neurriak” izateko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa, 116.000 eurokoa, Nafarroa Suspertu Plana. Sakanako Garapen Agentziarekiko hitzarmena, banda zabalaren planerako izeneko partida berrirako. Helburua da “Aizkorbetik Bakaikuraino Sakanako udalerrien konexioa osatzeko planaren % 28,77 finantzatzea. Toki entitateek % 28,78 jarriko lukete, Guiti-net Fundazioak beste horrenbeste, eta erabiltzaile interesdunek gainerako % 13,75a”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontingentzia Funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da.