Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Maiatzak 10

2021eko maiatzaren 10eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko MAIATZAK 10– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 10–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legea aldatzen duena. Aurreikuspenen arabera, maiatzaren 20ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Ikus-entzunezkoen ekoizpenaren eta sektore horretako finantzaketa publikoko irizpideen arlo orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

- Etxebizitzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Lizarran familia elkartzeko gune bat abian jar dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege-dekretuak onetsitako laguntza zuzenen sektore onuradunen zerrenda zabal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lantalde bat sor dezan Agoizko, Artziko, Longidako eta Orotz-Beteluko udalekin eta Lurralde Kohesiorako Departamentuarekin zein Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuarekin, lurralde horri bultzada emateko bitartekoak lantze aldera. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121-A errepidea 2+2 edukiera handiko errepide/autobia bihur dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da AHTaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko etxebizitza-planeamenduei berriz ekin diezaien eta azkartu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari José Luis Arasti Pérez jaunaren komunikazioa, zeinaren bidez adierazi baitu uko egiten diola poliziak 2021eko apirilaren 20an egindako polizia-operazioa azaltzeko agerraldia egiteari.

 

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile Eva Istúriz García andrearena, “Radiografía de los cuidados en Navarra / Zainketen erradiografia Nafarroan”” azterlanari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, N-121-A errepidetik ibili ohi den nazioarteko trafikoak obrek iraun bitartean desbideratzeari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2021eko maiatzaren 5ekoa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita FV PERALTA 370 MWp-eko planta fotovoltaikoaren proiektua abian jartzeko eta ustiatzeko enpresa-proiektua, IBERENOVA PROMOCIONES SAUk sustatua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2021eko maiatzaren 5ekoa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita “Kasedako Viscofanen plantan 5G estaldura ezartzea” izeneko enpresa-proiektua, Viscofán SAk sustatua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Osasuneko kontseilariarena, egoera epidemiologikoa eta sanitarioa azter dezan eta maiatzaren 9tik aitzinako neurriak eta neurri horiek justifikatzen dituzten irizpide sanitarioak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Osasuneko Mahai Sektorialeko sindikatuen ordezkariekin, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordainsari aldakorren eta, zehazki, produktibitatearen ordainketaren kostua dela-eta egiten duten balorazioa azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

- Iruñeko Kondestablearen Jauregiko “El terror a portada. 60 años de terrorismo en España” erakusketara. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Pandemiak eztanda egin zuenetik COVID-19a dela-eta hartutako tributu-neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

 

- Zor-jaulkipena ezagutzera emate aldera nazioarteko entitate eta inbertsiogileekin izandako bilerei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

 

- Maiatzaren 9tik aitzinako deseskalatze-prozesuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

- Etxebizitzak zaharberritzeko landa-planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Siemens Gamesaren Agoizko industria-instalazioei buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

- Caparrosoko abeltegitzarraren instalazioetarako Ebroko Konfederazio Hidrografikoak emakidak edo baimenak emateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Energia berriztagarrien proiektuetan udal autonomia errepetatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

- Gobernua Aroztegiko Konpentsazio Batzordeak 2020ko ekainaren 15eko 13/2020 epaiaren aurka jarritako kasazio-errekurtsoan pertsonatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- “Enplegagarritasun zaileko kolektibo zehatzak kontratatzeko pizgarriak” partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonak kontratatzeko pizgarriak” partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Errenta Bermatuaren jasotzaileak kontratatzeko pizgarriak” partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Enpresa arruntek desgaituak kontratatzeko laguntzak” partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Enplegagarritasun zaileko kolektibo zehatzak kontratatzeko pizgarriak” partidako laguntza teknikorako aurrekontuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2021eko lehen hiruhilekoan emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Kontuen Ganberaren 2021erako fiskalizazio-programan sartu baitu autobideko erabiltzaileei aplikatzen zaizkien deskontuak direla-eta Nafarroako Gobernuak AUDENASAri fakturak ordaintzean aplikatutako konpentsazio-formulari buruzko txostena.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Los Arcos Motor Sport (LAMS) sozietatearen ordezkariek igorritako posta-mezua, zeinaren bidez jakinarazten baita ezinezkoa zaiela Kultura eta Kirol Batzordeak maiatzaren 12ko 09:15erako deitutako lan-bilkurara agertzea. Agerraldia bigarren bilkuraldirako uztea erabaki da.

 

- Onetsi da eskaria, maiatzaren 13ko Osoko Bilkurako gai-zerrendan sar dadin Audenasak jarritako gora jotzeko errekurtsoa dela-eta Gobernuak 2021eko otsailaren 24an hartutako erabakiei buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Proposamena, 2021eko maiatzaren 12an Erizaintzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egiteko. Hori dela eta, Nafarroako Parlamentuaren fatxada kolore urdinez argituko da, 21:00etatik 22:30era.

 

- Proposamena, 2021eko maiatzaren 12an Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko. Hori dela eta, Nafarroako Parlamentuaren fatxada arrosa kolorez argituko da, 22:30etik 24:00etara.

 

- Proposamena, Parlamentuan ekitaldi bat egin dadin, 2020ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren entitate onuradunek beren lanak aurkez ditzaten. Ekitaldia maiatzaren 14an, ostirala, eginen da, 17:00etan.