Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 7

2021eko ekainaren 7ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko EKAINAK 7– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 7–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Aparteko kreditu bat ematen duena, 934.015 eurokoa, Lurralde Kohesiorako Departamenturako. Presako eta irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetuko da.

- Kreditu-gehigarria ematekoa, Nafarroako 2014-2020 aldirako EGEF-FEDER programa operatiboari esleitutako REACT UE baliabideak eta 2021erako REACT funtsen aholkularitza teknikoa gauzatzeko. Presako eta irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetuko da.

- 5/2021 Foru Lege-dekretua, ekainaren 2koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena dela eta.

- Zeinaren bidez aldatzen baita Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legean jaso dezan 2021a bukatu aitzin jatorri berriztagarriko sorkuntza elektrikoko plantak paratzeko foru mapa taxutzeko konpromisoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako ikastetxeei utz diezaien pandemiaren aurreko eskola-antolaketa eta -ordutegia berreskuratzen. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da enpresen I+G+b finantzatzera bideratutako deialdiez gain foru erkidegoko zentro teknologikoek oinarrizko ikerkuntza egitera bideratutako oinarrizko deialdiak egin ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da neurri egokiak har ditzan Tafallan eta Zangoza-Pirinioak eremuan D ereduko Batxilergoa bermatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako erakundeak eta gizartea premiatzen dira Kolonbiako protesta baketsuen aurkako errepresioa gaitzets ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hilekoaren pobreziari buruzko azterlan espezifiko bat egin dezan. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, NICDOko kudeatzailearen kargu-uztearen arrazoiak eta kargu-uzteak enpresa publikoaren eraldaketa-prozesuan izanen duen eragina azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan bidesarien lehen diru-bilketan aurreikusitako diru-sarrerarekin errepideetako hainbat jarduketaren finantzazioa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren akordioa, 2021eko ekainaren 2koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko deklaratzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berria egitea.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Herrikoa, Sortzen, Concapa eta Britila guraso-elkarteen ordezkariekin, 2021-2022 ikasturtearen hasierarako protokoloaren balorazioa egin dezaten eta horri buruzko proposamenak azal ditzaten, Hezkuntza Departamentuak eskolaldi jarraitua mantentzeko asmoa baitu. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- ANFAS elkartearen ordezkariekin, desgaitasun intelektuala duten pertsonen eta horien familien beharrizanak azal ditzaten, bai eta 3tik 6 urtera bitarteko laguntza goiztiarreko programak dauzkan zailtasunak ere. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Haur Eskolen Zerbitzu berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Maskaren erabilerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten edo desgaitasuna izateko arriskua duten 3tik 6 urtera bitarteko seme-alabak dauzkaten familiei ikastetxeetan ematen zaien laguntzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten edo desgaitasuna izateko arriskua duten 3tik 6 urtera bitarteko seme-alabak dauzkaten familiei ematen zaien laguntzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Tuterako zubia zaharberritzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak iragarritako 17,6 milioi euro inguruko 13 obrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Dualiak ematen duen telefono bidezko interpretazio zerbitzuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Errenta bermatuaren jasotzaileei Estatuak ordaindutako diru-kopuruari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Cidacos eta Aragoi ibaietako alubioietako lurpeko uren kutsadurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Caparrosoko Valle de Odieta SCL abeltegiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kudeaketari buruzko fiskalizazio txostena (2015-2019) eta hura argitaratzeko agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluari buruzko 2020ko fiskalizazio-txostena, eta hura argitaratzeko agindu dute.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Odol-emailearen Mundu Egunarekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentariek elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Odol-emailearen Mundu Egunarekin eta bere egiten du egun horretako leloa: “Eman odola munduak taupaka jarrai dezan”.

 

ADONA-Nafarroako Odol-emaileen Elkartearen eta bere boluntario guztien lana eskertu eta aitortzeko, Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren fatxada gorriz argiztatuko da heldu den ekainaren 14an.

 

Nafarroako Parlamentuak, bere eskumenen esparruan, konpromisoa hartzen du ADONAk abian jarritako sentsibilizazio ekimenak babestu eta sustatzeko, emate altruistek osasun sistemaren jasangarritasuna bermatzen jarraitu ahal izateko”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gurutze Gorriaren, Nafarroako DYAren eta boluntario guztien lan bikaina eskertu eta aitortzen du. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortzen du Nafarroako Gurutze Gorriaren, Nafarroako DYAren eta COVID-19aren aurkako txertaketa-prozesuan boluntario gisa aritu diren eta ari diren pertsona guztien lan bikaina”.

 

- Eledunen Batzarrak ezetsi egin du adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aldezten baititu Nafarroak COVID-19aren pandemia egokiro kudeatzeko dituen osasun arloko eskumenak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. PSNk aurka bozkatu du eta EH Bilduk aldeko botoa eman du. Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek ez dute euren jarrera agertu.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. Adieraztea Nafarroak COVID-19aren pandemia egokiro kudeatzeko dituen osasun arloko eskumenak guztiz gauzatzearen alde dagoela.

 

2. Baztertzea Lurraldearteko Kontseiluaren 2021eko ekainaren 2ko erabakia, COVID-19aren aurkako jarduketa koordinatuei buruzko adierazpena derrigorrez betetzekoa izateari buruzkoa, gure eskumenak urratzen baititu eta forutasunaren aurkako erasoa baita”.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du 2021eko ekainaren 23an Draveten Sindromearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko proposamena.