Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsailak 24

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua eztabaidatu eta bozkatuko du Osoko Bilkurak datorren ostegunean

269 zuzenketa egin ondoren, 4.573.798.028 euroko kredituak bildu dira, eta gastu ez-finantzarioan 16.739.530 euroko gehikuntza izan da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ostegun honetan, hilaren 27arekin (9:15), 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua eztabaidatu eta bozkatuko du.

 

269 zuzenketa eginez, 4.573.798.028 euroko kredituak bildu dira, eta gastu ez-finantzarioan 16.739.530 euroko gehikuntza izan da (2019koarekin alderatuz % 5,9 hazi da), gastu muga baino 5.470 euro gutxiago.

 

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak otsailaren 10 eta 14 artean egindako eztabaidaren ondoren, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzko irizpenak eztabaidatutako 955 zuzenketatik (152 in voce) 269 biltzen ditu, denak, sigla guztiek sinatu duten bat izan ezik, konbinazio ezberdinetan PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk izenpetu dituzte.

 

Navarra Suma eta Izquierda-Ezkerrak hurrenez hurren 554 eta 16 zuzenketa mantentzen dituzte Osoko Bilkurak eztabaidatu eta bozkatzeko.

 

Onetsitako arauen arabera, irizpena eztabaida bakarrean eginen da eta talde parlamentari eta foru parlamentarien elkarteek, parlamentari kopuru handiena duenetik hasita txikienera, 20 minutuko tartea edukiko dute parte-hartzeko, ihardesteko 10 minuturekin Foru Lege proiektuaren aurka dauden taldeentzako. Jarraian, bozketa eginen da.

 

Bozketa departamentuka eginen da, talde parlamentario edo elkarte bakoitzaren zuzenketak batera bozkatuz, hauetako baten bat bereizita bozkatzeko eskatu ezean. Artikulatuarekin gauza bera eginen da, aurkakoa eskatu ezean, dena batera bozkatuko baita, 2. artikulua izan ezik, amaieran bozkatuko dena.

 

Osoko bilkurak otsailaren 6an PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren aurkako botoekin Navarra Sumak 2020ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa baztertu zen.