Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Abuztuak 26

2020ko abuztuaren 26ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEAZKENA, ABUZTUAK 26– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –asteazkena, abuztuak 26–, 13:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

-Izapidetzeko onartu dira honako lege proiektu honi aurkeztutako 10 zuzenketak: Foru Lege proiektua, zeinaren bidez ohiz kanpoko neurri batzuk hartzen baitira koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren. Proiektuaren eztabaida ostegun honetan, hilak 27, eginen da (09:15).

 

-Txosten juridiko bat egiteko eskaera onartu da. Hartan aztertuko da ea foru lege baten bidez alda ote daitezkeen beren enpresarekin lan-zuzenbideari loturiko harreman baten bitartez lotuta dauden langileen lan-baldintzak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.