Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 31

2019ko Nafarroako Parlamenturako egin ziren hauteskundeen kanpainako gastuak finantzatzeko 1.301.949 euroko kreditu berezia ematen duen Foru Legea

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko urriaren 31n

Parlamentuko Osoko Bilkurak foru lege bat onetsi du aho batez zeinaren bidez onesten den alderdi politiko, federazio, koalizio edo haustesle batasunentzako diru-laguntza gisa, 1.301.949 euroko kreditu berezia ematea (2015ean baino 12.663 gutxiago), 2019ko Nafarroako Parlamenturako egin ziren hauteskundeen kanpainako gastuak finantzatzeko.

 

Legearen xedea Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legean aitortzen diren diru-laguntzak eraginkor egitea da, legea onesten denetik 30 eguneko epean. Kasu honetan, gutxi gorabehera % 60a aurreratu da dagoeneko.

 

Diru-laguntzak eman aurretik Kontuen Ganberak hauteskundeen kontabilitatea ikuskatu beharko du. Diru-laguntzak alderdi politikoei egin dituzten kanpainen gastuen (hauteskundeetarako publizitatearen bidaltze zuzenaren kostua) eta hauteskundeetako emaitzen (aulki kopurua eta boto kopurua) araberakoa izango da. Hona hemen zenbatekoak:

 

Navarra Suma, 425.911 euro (20 aulki).

Partido Socialista de Navarra-PSOE, 188.720 euro (11 aulki).

Geroa Bai, 245.121 euro (9 aulki).

EH Bildu Nafarroa, 251.584 euro (7 aulki).

Podemos-Ahal Dugu, 48.077 euro (2 aulki).

Izquierda-Ezkerra (I-E), 142.536 euro (1 aulki).

 

Apirilean adostutako hitzarmenari jarraiki 2015eko hauteskundeetan esleitu zen diru-laguntzatik Nafarroako Gobernuak 383.486,33 euroko aurrerapena eman zuen (hauteskundeetako gastuetarako).

 

Hauteskundeak burutu ondoren, abuztuaren 21eko saioan onetsi zen Hitzarmenaren bidez, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzen zenbatekotik 425.423,45 euroko aurrerapena eman zuen, zeina, hauteskundeen emaitzen arabera, 2019ko maiatzean parlamentuan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioei dagokien.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak xedatzen du Nafarroako aurrekontu orokorrak foru lege bidez arautuko direla, baita kreditu berezi edo kreditu-gehikuntzak esleitzeari dagokionez aurrekontu horietan egiten diren aldaketak ere. Hortaz, 2012ko aurrekontuetan esleitu zen eta 2015erako luzatu zen kreditua nahikoa ez izateagatik, lege hau onesten da, kasu honetan irakurketa bakarrean.

 

Kreditu berezi horren zenbatekoa Diru-itzulerak kontu-saileko kredituarekin finantzatuko da.

 

Kontuen ganberaren txostena:

(http://camaradecomptos.navarra.es/imgx/informes/2018/InformeComptos1913_firmado.pdf)