Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Abendua 13

2019ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzko irizpena onetsi da

Departamentuen gastu partidentzako 161 zuzenketa onetsi dira 20.959.245 euroko balioarekin, eta irizpena Osoko Bilkuran eztabaidatuko da abenduaren 20an

Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeak 2019ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialen eztabaida eta bozketarekin amaitu du. Irizpena Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da abenduaren 20an.

 

Legearen artikuluei buruzko zuzenketak eztabaidatu ditu Batzordeak, bai eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Barneko eta Justiziako Departamentuari buruzkoak (768.000 euro); Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari buruzkoak (303.000 euro); Hezkuntzari buruzkoak (3.050.350 euro); Osasunari buruzkoak (2.000.000 euro), Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioari buruzkoak (2.079.020 euro), Garapen Ekonomikoari buruzkoak (2.876.000 euro), Eskubide Sozialei buruzkoak (3.538.925 euro) Kirol, Kultura eta Gazteriari buruzkoak (5.508.940 euro) eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanei buruzkoak (835.000 euro). Eztabaidatu diren 1.025 zuzenketetatik 161 onetsi dira. Kopuru horretatik 157 Gobernuari sostengua ematen dioten alderdiek aurkeztutakoak dira, 2 PSNk aurkeztutakoak, UPNk aurkeztutako bat eta azkeneko bat talde guztiek sinatuta. Orain arte onetsitako zuzenketen balioa 20.959.245 eurokoa da.

 

Artikuluei aurkeztutako zuzenketak aztertzen hasi baino lehen, eta UPN eta PSN talde parlamentarioek eta PPN foru parlamentarien elkarteak eskaera bat aurkeztu zutenez aurretik erabakitakoa “berraztertzeko”, Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeak astelehenean, hilak 10, erabaki zuen berretsi egiten duela Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta IEk aurkeztutako 11 in voce zuzenketak onartzea, eta oposizioak —UPN, PSN eta PPNk— aurkeztutako lauak eta PSNk aurkeztutako beste hirurak, aldiz, ez onartzea.

 

Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeko buru Isabel Aranburuk azaldu zuenez, Mahaiak “ez du arrazoirik aurkitu, ez erregelamenduzkorik, ez konstituzionalik ere” laukoak aurkeztu dituen in voce zuzenketak ez onartzeko, zeren eta “zuzenketa horiek ez baitute eskatzen aldez aurretik Nafarroako Gobernua haiekin ados egotea, haien edukiak ez dakarrelako gastu-igoera kuantifikagarri eta berehalakorik”.

 

UPN, PSN eta PPNk sinatutako 12 zenbakiko in voce zuzenketari dagokionez —hartan aldezten zuten 2014ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra doazen aldiei dagozkien amatasuneko eta aitatasuneko prestazioei dagokien PFEZaren itzulketa—, hura ez onartzeko arrazoiak “Eledunen Batzarrak 34. zuzenketa, antzeko edukia zuena, ez onartzeko azaroaren 28an erabili zituen arrazoi berak dira”; izan ere, Nafarroako Gobernuak bere desadostasuna adierazia zuen, delako horrek kredituak handitzea baitzekarren.

 

13., 14. ea 15. in voce zuzenketei dagokienez, guztiak ere PSNrenak, Mahaiak bere egiten ditu Eledunen Batzarrak gaur 26., 27. eta 29. zuzenketak ez onartzeko adierazitako arrazoiak, zeren eta “antzeko edukia baitute”; horretarako, Gobernuaren desadostasuna ekarri da gogora, horietarako ere aurrekontu-kredituak handitu beharko bailirateke.

 

PSNren hiru zuzenketek eskatzen zuten lanpostu osagarria aitortzeko Foru Komunitateko “mantentze-lanetako burua” deitutakoen lanpostuentzat, bai eta aretoko operadore laguntzaileentzat ere (izan ere, osagarri hori baitzeukaten 2010eko birsailkatzea baino lehen), eta teknikari zaintzaileak pixkanaka C2 mailan kokatzea.

 

Batzordeko Mahaiaren ebazpena ezagutu ondoren, UPN talde parlamentarioko eta PPN foru parlamentarien elkarteko eledunek adierazi dute artikuluei aurkeztutako zuzenketen eztabaida utzi eginen zutela, beren ekimenak defenditutzat joaz, zeren eta “eztabaida eragozten” ari zela uste baitzuten.

 

Horri dagokionez, Carlos García Adanerok (UPN) kritikatu du “laukoa Nafarroako Gobernuaren irizpidearen morroi dela”, eta ez dituela aintzat hartu ez Parlamentuko Erregelamendua, ez taldeen iritzia ere”. Inma Juríok (PSN) baieztatu du laukoa osatzen duten taldeek "Gobernuaren irizpideak onartzen dituztela kalte egiten dien eztabaida bat saihesteko". Eta Ana Beltránek “protesta bizia” adierazi du dinamika parlamentariorako “desegokia den jarrera” hori dela eta.

 

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuaren artikuluei aurkeztutako zuzenketak

 

Aurkeztutako 50 zuzenketetatik (horietatik 16 in voce) 16 onetsi ditu Batzordeak, 15 Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez, eta bat PSNk proposatuta. UPN eta PPN ekimenen eztabaidatik eta bozketatik irten dira, beren proposamenak defendatutzat emanez. Honako hauek dira onetsi diren zuzenketak:

 

- 5. artikuluaren 1. apartatuari k bis letra berria gehitzeko zuzenketa (kreditu-gehikuntzak), Ustelkeriaren aurkako bulegoa izenaren pean, “erakunde hori abian jartzeko behar adinako finantzaketa gaitzeko”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- 5. artikuluaren 2. apartatuari f letra berria gehitzeko zuzenketa (kreditu-gehikuntzak), Iruzur fiskalaren, ezkutuko ekonomiaren eta aitortu gabeko enpleguaren aurkako plana izenarekin, “adjudikatutako azterlanarekin —hemendik gutxira ezagutu eta praktikan jarriko dugu— bat etorriz”. PSNk aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren botoekin onetsia.

 

- 5. artikuluaren 5. apartatuari m bis letra berria gehitzeko zuzenketa (kreditu-gehikuntzak), INTIArentzako transferentzia arrunta izenaren pean, “transferentzia arrunten kudeaketa errazteko”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- 5. artikuluaren 5. apartatuari m bis letra berria gehitzeko zuzenketa (kreditu-gehikuntzak), Toki entitateen erreskaterako funtsa izenarekin, “beren betebehar finantzarioei aurre egin ezinik dauden eta beren jardueran kolapsora irits daitezkeen toki entitateak erreskatatzeko, zerbitzu-emate egokia muturreraino zailduz”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- 5. artikuluaren 6. apartatuari f bis letra berria gehitzeko zuzenketa (kreditu-gehikuntzak), I+G+b Elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako izenekoa, “Plan estrategiko bati laguntza emateko konpromisoan jasotako partida bat” baita. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- 5. artikuluaren 6. apartatuari g bis letra berria gehitzeko zuzenketa (kreditu-gehikuntzak), I+G+B Eskualdeko plan estrategikoak izenarekin, zeren eta hasieran jarritako kopurua “ez-nahikoa izan baitaiteke”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- 39. artikulu berria gehitzeko zuzenketa, Virgen de las Cuevas Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatearekiko Hitzarmena, ureztatze azpiegituretarako izenarekin; horren bidez, “ahalbidetu nahi da 2020ko ekitaldiaren kargura gehienez ere 350.000 euroko gastu-konpromisoak eskuratzea, aipatutako nekazaritza sozietatearen eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren arteko hitzarmenaren ondoriozko betebeharrei erantzuteko”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- 39. bis artikulua gehitzeko zuzenketa, urte anitzeko izaera emateko Hitzarmena Tuterako Udalarekin, Tuteran kiroldegi berri baterako izeneko partidari. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- 8. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zuzendaritza-karguetan aritzen diren izendapen libreko langileen ordainsariak izenekoa aldatzeko zuzenketa; helburua da “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren izendapen libreko zuzendarien ordainsariak bateratzea”. Zehazki, “52.416,14 euroko ordainsari bakarra ezartzen da a, b, c, d eta e apartatuetan zehazten diren zerbitzuburu guztientzat, dagozkien graduko, antzinatasuneko eta familia-laguntzako ordainsariak ezertan kendu gabe. Aipatutako zuzendaritza-lanpostuetako titular batek gaur egun handiagoa den zenbatekoa jasotzen badu, aldeagatik konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio, kargu hori betetzen duen bitartean”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Beste xedapen gehigarri bat, seigarren bis, gehitzeko zuzenketa, honako izenburu honekin: O-NOZeko fakultatiboen lanbide-karrerari buruzko 11/1999 Foru Legearen 6.2 artikulua aldatzea. Helburua da “ez zigortzea prestakuntza-, hobekuntza- edo ikerketa-jardueretan aritzeagatik zerbitzu berezietako egoeran dauden pertsonak; horrekin, jarduera horiek sustatu nahi dira”. Horretarako, “ondorio guztietarako kontatuko da prestakuntza-, hobetze- edo ikerketa-jardueretan aritzeagatik zerbitzu berezietan emandako denbora”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- Gastu-konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura izena duen 39. artikuluaren 2. apartatua aldatzeko zuzenketa, “aukera egon dadin hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura izan daitezen ikastetxeak, DBHko institutuak eta LHko zentroak eraikitzera bideratutako espedienteen izapidetzetik datozen gastu-konpromisoak”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Beste xedapen gehigarri bat, hemeretzigarren bis, gehitzeko zuzenketa, honako izen honekin: Ordutegi-prestasunagatiko konpentsazioa. Horrekin, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 57.1.C artikulua aldatzen da. Helburua da “arau-estaldura ematea legearen zortzigarren xedapen gehigarrian aipatutako lanaldi gehigarriengatik jaso daitekeen balizko ordainsariari, bai eta Foruzaingoari dagozkion zerbitzuak kudeatzeko ordu-poltsa deitutakoari ere; izan ere, inguruabar hori jasota dago APF eta SPF sindikatuek eta EH Bildu, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu talde politikoek 2018ko irailaren 5ean sinatutako akordioaren 13. puntuan.” Gainera, aipatzen da ezen “toki entitate batzuetan —esate baterako, Iruñeko Udalean— konpentsazio hori jada existitu egiten dela; hori dela eta, lege-estaldura eman nahi zaie Nafarroako poliziek kontzeptu hori dela-eta jasotzen dituzten ordainsariei”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- Beste xedapen gehigarri bat, hamalaugarren bis, gehitzeko zuzenketa; horren bidez, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 13/2012 Foru Legearen 4.2 artikuluaren e) letra aldatzen da. “e) Lanaldi malgua, basozaintza, eta beren lanaldi osoa hiltegietan betetzen duten Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko albaitariak. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko albaitarien kasuan, beren urteko lanaldiaren zati bat hiltegietan betetzen dutenean, urteko lanaldiaren murrizketa zerbitzu horretan betetzen duten lanaldiaren proportzioan izanen da, eta gaueko txanda finkoa dutenei txanda horri dagokion bertaratze errealeko lanaldia aplikatuko zaie”. Argudiatzen da ezen, “beren ordutegien berezitasuna gorabehera”, haien lanaldia urtekoa edo arrunta dela (1.592 ordu). Beren lanaldia hiltegietan betetzen duten Osasun Publikoaren Institutuko albaitari ikuskatzaileen kasuan, orain 80 ordu kentzen dira haien lanalditik, urtean 1.512 ordu izateraino, horrekin araubide malguan dauden basozaintzako langileekin parekatuz. Kalkulatzen da hiltegian batez beste % 63ko lanaldia dutela hiltegi-barrutian lan egiten duten albaitariek. Alegatzen da “lana eta familia bateragarri” egiten laguntzeko balio duen neurri bat dela hori. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, hamalaugarren bis xedapen gehigarria gehitzekoa; horren bidez, 2019. urtera luzatzen dira modu orokorrean Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1. artikuluan aurreikusitakoak, zeren eta ulertzen baita “langileek, 65 urte bete eta erretiroa nahitaez hartzeko adinera iritsita, jardunean jarraitzeko aukera etetearena hartu beharreko neurri bat dela gazteen langabezia gutxitzeko”. Hala eta guztiz ere, “salbuespena egin ahalko da langile fakultatiboen kasuan, baldin eta tartean behar bezala justifikatutako arrazoiak badaude, zenbait espezialitate eta zerbitzutan sendagileak falta izateagatik”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, hamazazpigarren bis xedapen gehigarria gehitzekoa; horren bidez, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33.1 artikulua aldatzen da. Horren xedea da “saihets dadila 60.000 euroko diru-aurrerakinak jasotzeko, osasun-arloko irabazi asmorik gabeko entitateek bermeak eratu behar izatea, horrek dakarren gastuarekin”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, beste xedapen gehigarri bat gehitzekoa; horren bidez, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikulua aldatzen da. Honako hau ezartzen da: “Arrazoi sozialengatiko kontratu erreserbatuetan baimenduko den gehieneko kontratazio-portzentajea kontratuaren prezioaren % 20koa izanen da, salbu eta azpikontratazioa beste enplegu zentro berezi batekin edo laneratze enpresa batekin edo kontratuaren adjudikazio-hartzailea den laneratze enpresaren entitate sustatzailearekin egiten bada, betiere entitatea aurrez gizarteratzeko eta laneratzeko zentrotzat kalifikatu bada eta haren langileetatik gizarteratze eta laneratze prozesuetan egon direnak gutxienez ere % 50 badira, zeren eta orduan foru lege honek aurreikusten duen azpikontratazio-araubide orokorra aplikatuko baita”. Ulertzen da “funtsezkoa dela sustatzaileak, gizarteratze eta laneratze prozesuetan egon ziren langileen portzentaje batzuei eusten badie, kontratu erreserbatuak betearazi ahal izatea”. Alegatzen da “bakarrik horrela lor daitekeela pertsona horien gizarteratzea eta laneratzea, horixe baita enpresa horien azken xedea eta 2/2018 Foru Legan jasotako kontratu-erreserba egotearen arrazoia”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztua. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.

 

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

 

Eztabaidatutako 56 zuzenketetatik (horietatik 1 in voce) 9 onetsi ditu Batzordeak, guztiak ere Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez aurkeztuak. Honako hauek dira:

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 100.000 eurokoa, Irisgarritasuna bermatzeko hobekuntzak izeneko partidarako; horren xedea da “nahikoa ez den diru-kopuruari konponbidea ematea, araudi indardunean ezarritako irisgarritasuneko oinarrizko baldintzak betetzen aurrera egiteko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 150.000 eurokoa, “Toki entitateentzako diru-laguntzak” izeneko partida berri bat sortzeko, toki entitateek irisgarritasun planak egin ditzaten, onetsi berri den Irisgarritasun Unibertsalari buruzko legea betetze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 10.000 eurokoa, SWAP&COLLAR finantza-produktuengatiko demanda judiziala izeneko partida bat sortzeko; haren bidez “aurre egin ahal izanen zaie CANen aurkako demanda judizial bat aurkeztu izatetik datozen gastuei —demanda hori aurkeztu da abusuzko interesak aplikatzeagatik Nafarroako diru-kutxen kontura, aurreko urteetan Nafarroako Gobernuak entitatearekin kontratatutako finantza-produktuen ondorioz—”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsia.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 85.000 eurokoa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren funtzionamendu gastuak izeneko partidan, “haren eraginkortasuna eta funtzionamendu egokia bermatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsia.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 10 eurokoa, Ustelkeriaren aurkako Bulegoa izenaz sortu berri den partidarako, aurreikusten baita “bulego hori sortzeko legea onetsi ondoren, gutxienez ere haren erantzule bat izendatu beharko dela”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsia.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 75.000 eurokoa, Etxeko indarkeria eta generokoa pairatzen dutenentzako arreta izeneko partidan, “haren bidez aukera egon dadin programaren helburuen barruan jarduera gehiago egin ahal izateko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioekin onetsia.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 190.000 eurokoa, Produktibitate-osagarria deitutako partidarako; horren xedea da “ukitutako langileen ordainsari-baldintzak hobetzea, hartara Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Barne Departamentuarekin lortutako akordioak betetzeko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 133.000 eurokoa, Zangozako Udalarekiko hitzarmena, Ebakuazio Planerako ibilbide-orria finantzatzeko izeneko partidarako; horren xedea da “Zangozako Ebakuazio Planerako ibilbide-orria izeneko dokumentuan jasotako ebakuazio planeko jarduketa guztiak bultzatzea”. Orain arte, 12.000 euro baizik ez zeukan esleiturik. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da.Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta PSN UPN eta PPNren abstentzioekin onetsia.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 25.000 eurokoa, Hirugarrenen laguntza-zerbitzuak izeneko partidarako, “kanpoko aholkularitza baten bidez egin ahal izateko Foruzaingoko lanpostuen azterlana, zeina 2018an zehar egitea aurreikusi baita”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta PSN UPN eta PPNren abstentzioekin onetsia.

 

Hezkuntza Departamentua

 

Eztabaidatutako 135 zuzenketetatik (horietatik 3 in voce) 13 onetsi ditu Batzordeak, denak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez. Guztira 3.050.350 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- In voce zuzenketa, Irakaskuntzako zentro publikoen garbiketa izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “irakaskuntzako zentro publikoetako garbitzaileen lan-baldintzak hobetzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Hirugarrenek egindako lanak izeneko partida berrian gastuei 30.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “orain arte Apymak bere gain hartu duen Andrés Muñoz Garde Hezkuntza Bereziko Ikastetxeko ikasleentzako xedaturiko txakurrekin egin ohi den terapia ordaintzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Valle del Ebro polikiroldegiaren eraberritzea izeneko partida berrian gastuei 424.350 euro gehitzekoa. Xedetzat du “teilatuari, parketari eta aldagelei dagokienez antzeman diren hutsuneak konpontzea, izan ere, lesio-arriskua suposatzen baitu erabiltzaileentzako, bereziki Valle del Ebro BHIko eta ETI LHIko ikasleentzako eta askotariko kirol-taldeetako jokalarientzako”. Erriberan Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa den instalazio bakanetakoa da; hortaz, interes orokorrekoa da inbertsio hau 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako NKGIak dagoeneko planifikatuta dituen inbertsioekin batera bideratzea. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren ziozko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Beriain Eskola Publikoko hobekuntza energetikoa izeneko partida berrian gastuei 250.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “arotzeria berritzea eta berokuntza-instalazioa hobetzea; horrela, zentroaren errendimendu energetikoa optimizatzeko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Remontival Eskola Publikoko teilatua birgaitzea izeneko partida berrian gastuei 206.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “antzemandako gabeziak zuzentzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Elvira España Eskola Publikoko teilatua egokitzea izeneko partida berrian gastuei 200.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “gabeziak zuzentzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Hegoalde Ikastolako jolastokiko teilatua izeneko partida berrian gastuei 150.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “zentroan gune estali bat jartzea, horrela, aspaldiko eskaera bati erantzuna emateko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Castejongo Dos de Mayo Eskola Publikoa handitzeko proiektua izeneko partida berrian gastuei 70.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “matrikula kopuruen igoerak eragindako espazio arazoa konpontzea eta oso hondatuta dagoen teilatua berritzea. Proiektua 2019an egingo da eta 2020rako gauzatzea aurreikusten da”. Osasun Departamentuaren Prestazio farmazeutikoak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Sunbillako eskola berria eraikitzeko proiektua izeneko partida berrian gastuei 50.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “proiektuaren betearazpena ordaintzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Musika eskolentzako diru-laguntzak izeneko partida berrian gastuei 500.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “laguntzak hobetzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, 0 eta 3 urte bitarteko haurren eskolatzerako hitzarmenak udalekin izeneko partida berrian gastuei 1.000.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “aipaturiko ikasleen betebeharren arreta eta arreta hori eskaintzen duten udalen zerbitzuaren prestazioa hobetzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Aniztasunari erantzuteko Plana: Ikastetxe publikoetan hezkuntza-konpentsazioko ekintzak egitea egoera ahulean dauden ikasleentzat izeneko partidan gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “aniztasunerako arreta hobetzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Desgaitasuna duten ikasleentzako xedaturiko oporretako eskolarako laguntzak izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “desgaitasuna duten ikasleen opor-eskariari modu sakonagoan erantzuna ematea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

 

Eztabaidatutako 6 zuzenketetatik (horietatik 1 in voce) 3 onetsi ditu Batzordeak: bi Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Erenak eta beste bat PSNrena. Hauek dira:

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 250.000 eurokoa, Tracasa Instrumentali enkargua egitea. Kobrantzak kudeatzeko, jakinarazpenetarako eta lan osagarrietarako zerbitzua izeneko partidarako. Horren xedea da “behar besteko giza baliabideak izatea iruzur fiskalaren jazarpenean sakontzen jarraitzeko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Kontingentzietarako funtsa” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Gastuak handitzeko zuzenketa bat, 53.000 eurokoa, Langile finkoen ordainsariak izeneko partidarako, zeren eta ulertzen baita “iruzurraren aurkako borroka indartzeak eta tributuen ikuskapenean eta Zerga Ogasunak egiten dituen egiaztapenetan kontrol handiagoak egiteak areagotu egiten dutela Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan erreklamazioak aurkezteko aukera; hori dela eta, komenigarri da hura indartzea hartan beste kide bat jarriz, araudiak ahalbidetzen duen gehienera iristeko eta erreklamazioen ebazpena ez geroratzeko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren "Bulegoak eta bestelako lokalak egokitzea” partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Partida baten izena aldatzeko zuzenketa. Horren bidez lortu nahi da “Iruzur fiskalaren aurkako plana” deitu izan den partidak Iruzur fiskalaren, ezkutuko ekonomiaren eta aitortu gabeko enpleguaren aurkako plana izena har dezan, “adjudikatutako azterlanarekin —hemendik gutxira ezagutu eta praktikan jarriko dugu— bat etorriz”. PSNk aurkeztua. Aho batez onetsi da.

 

Osasun Departamentua

 

Eztabaidatutako 125 zuzenketetatik (horietatik 7 in voce) 13 onetsi ditu Batzordeak, denak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez. Guztira 2.000.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- In voce zuzenketa, Langileak kontratatzea NOPLOIren proiektu estrategikoetarako izeneko partida berrian gastuei 250.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “langileen kontratazioa mantentzea osasun publikoko proiektu estrategikoetan, hala nola Lan Osasunaren Zerbitzuan (enpresetarako bisiten programari jarraipena emate aldera, laneko istripuak gutxitzeari begira), osasun komunitarioaren behatokian, zahartze aktiborako estrategian eta osasuna sustatzeko atalean (sexualitatea, droga-mendekotasunak eta beste programa batzuk”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Hitzarmena Eder Partzuergoarekin, adingabeen droga-menpekotasunaren prebentziorako tokiko proiektuak izeneko partida berrian gastuei 30.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “proiektu pilotu bat abiaraztea adikzioei buruzko plan bat lantzeko, aisialdi alternatiborako proposamenen bidez gazteen adikzioak gutxitze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Entitateentzako diru-laguntzak, esparru komunitarioan adikzioei aurrea hartzeko izeneko partidan gastuei 25.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “toki entitateen finantzaketa indartzea adikzioen inguruan egiten duten lan komunitarioan”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafarroako Ospitalegunea antolatu eta birmoldatzeko obrak izeneko partidan gastuei 450.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “estaldura ematea Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdiak handitzeko proiektuari eta obrei”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Ekipamendu medikoa izeneko partidan gastuei 300.000 euro gehitzekoa, arlo horretako “beharrak asetze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafarroako Ospitaleguneko obren proiektuak izeneko partida berrian gastuei 210.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Bideko Ama Birjina Ospitaleko eraikin nagusiko ospitaleratze eremuaren aurreproiektua eta erakin nagusiko 5. eta 6. solairuetako ospitaleratze eremua zaharberritzeko proiektua egitea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Laguntza Adacen-i, garuneko kaltearen alorreko errehabilitazio-teknologia berrietarako izeneko gastu partida kendu eta “kontzeptu berarekin 7. kapituluan, eta ez 4.ean, beste bat sortzekoa”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Laguntza Adacen-i, garuneko kaltearen alorreko errehabilitazio-teknologia berrietarako izeneko partida berrian gastuei 20.000 euro gehitzekoa. Partidari kodea eta kapitulua esleitzerakoan egindako “akats teknikoa” zuzentzen du. Osasun Departamentuaren Laguntza Adacen-i, garuneko kaltearen alorreko errehabilitazio-teknologia berrietarako partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Goizargi Doluan dauden Familien eta Adiskideen Elkartearentzako laguntza izeneko partida berrian gastuei 15.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “elkartearen lokalaren alokairua ordaintzen laguntzea, bere lana behar bezala egin ahal dezan”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Landa eremuko arreta hobetzea eta kontratazioa sustatzea izeneko partida berrian gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Tuterako barrutian langileen ordezkapenen eta kontratazioen gehikuntza” ahalbidetzea. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Landa eremuko arreta hobetzea eta kontratazioa sustatzea izeneko partida berrian gastuei 250.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Nafarroako Iparraldeko eta Ekialdeko landa eremuetan oinarrizko laguntzako langileen ordezkapen eta kontratazio gehiago” egin ahal izatea. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren eta Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak partidaren kargura finantzatuko da (hurrenez hurren 100.000 euro eta 150.000 euro). Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Landa eremuko arreta hobetzea eta kontratazioa sustatzea izeneko partida berrian gastuei 250.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Lizarrako barrutian langileen ordezkapenen eta kontratazioen gehikuntza” ahalbidetzea. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Zizur Nagusiko osasun etxeko obretarako proiektua izeneko partida berrian gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

 

Guztira 113 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 7 in voce) eta Batzordeak 19 onetsi ditu, denak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez. Orotara 2.079.020 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- In voce zuzenketa, Gizarte Segurantza izeneko partidan gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Basozaintza Plana gauzatzeko kontratatu beharreko hamar basozain berrien kotizazioak ordaintzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Lanpostu hutsak betetzeko kontrataturiko langileen soldatak izeneko partidan gastuei 350.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Basozaintza Plana gauzatzeko kontratatu beharreko hamar basozain berrien soldatak ordaintzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Gizarte arloko elkarlanerako proiektuak landa ingurunean izeneko partida berrian gastuei 80.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “sektoreko deialdi bat egitea, landa ingurunean ekonomia sozialeko elkarlanerako proiektuak sortu ahal izateko, bai tokiko eta sektoreko eragileen artean, bai ekonomia sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko entitateen artean”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Toki entitateen erreskaterako funtsa partida berrian gastuei 10 euro gehitzekoa. Xedetzat du “askotariko arrazoiak direla eta zenbait finantza-obligaziori aurre egin ezin dieten toki entitateak erreskatatzea, oso zail baitute behar bezalako zerbitzuak ematea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Toki entitateentzako diru-laguntza, ur kloragailuak erosteko izeneko partida berrian gastuei 30.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “giza kontsumorako uraren desinfekzio egokia bermatzea, segurtasuna eta osasuna segurtatzeko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Laguntzak, latxa arrazako ardiaren plan estrategikoa izeneko partidan gastuei 45.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “latxa arrazako ardien artilea, urtean 375 bat tona, hondakin gisa tratatzea, hondakin bihurtu baita. Horretarako aukera bakarrak konposta egitea (Artaxoako plantan) eta erraustea dira”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Transhumantziarako laguntza izeneko partida berrian gastuei 80.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “jarduera hori sustatzea eta bera aukeratzen duten abeltzainak babestea, abelbideak ongi mantentzen ere laguntzen baitute. Euro bateko laguntza izanen da ardi bakoitzeko eta gehienez 1.500 euro artalde bakoitzeko. Azienda larriaren kasuan (behiak eta zaldiak) laguntza handiagoa izanen da, 6 euro abelburu bakoitzeko”. Gutxieneko transhumantzia denbora ezartzeko aukera aipatu da, “gutxienez hiru egun joanekoan eta beste horrenbeste itzulerakoan”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Untxi hazkuntzaren sektorerako laguntza izeneko partida berrian gastuei 50.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “krisi kronikoak jotako sektore txiki horri eusten lagundu behar duen zuzkidura berreskuratzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, PDR FEADER 2014-2020. Tokiko abeltzaintza-azpiegituretako inbertsioak izeneko partidan gastuei 344.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “tokiko abeltzaintza-azpiegituretako gastua handitzea, kontuan izanik eskari zabala eta emaitza onak daudela eta udalak ere inplikatu direla”. Alegatu denez, “2018an 57 entitatek jaso dute laguntza hori, beste 16k ezin izan dute, baldintzak betetzeko arazoengatik (nagusiki, herri-lurren aprobetxamenduei buruzko ordenantza eguneratu gabe edukitzeagatik), eta beste 16k uko egin diote aurrekontu urria dutelako”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Tuterako Udalarentzako diru-laguntza, A-68ren ordezko bidea nekazaritza-ibilgailuen zirkulaziorako egokitzeko II. fasea izeneko partida berrian gastuei 150.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “A-68ren alboan nekazaritzako ibilgailuen zirkulaziorako dagoen bidea egokitzea, gehiena asfaltatu gabe baitago. Zoladuraz gain, nekazaritzako bide horien eta errepidearen arteko gurutzaguneak ere hobetuko dira, segurtasunagatik”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Transferentzia arrunta, INTIA izeneko partida berrian gastuei 10 euro gehitzekoa, “transferentzia arrunten kudeaketa errazte aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Laguntzak nekazaritzako elikagaien artisautza-enpresen elkarteentzako izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “kalitatea sustatzea artisautzako elikagaien ekoizpenean eta eraldaketan, eta horrelako elikagaiak sustatzeko eta merkaturatzeko kostuak finantzatzen laguntzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Inbertsioak abeltzaintzako ustiategietan biosegurtasuna hobetze aldera izeneko partidan gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “biosegurtasun-eskakizunek ez itotzea abeltzain txikien dibertsifikazioa ahalbidetzen duten proiektu interesgarriak, eskakizun horiek oso garrantzitsuak baitira abereen eta animalia basatien arteko zuzeneko kontaktua ekiditeko eta eremu jakinetako abeltzaintza-ustiategietara zabaldu litezkeen gaixotasunei aurrea hartzeko. Deialdia arautzeko oinarriak txerri ustiategi estentsiboetara zuzendu behar dira, alor horretan eskakizun zorrotzak bete behar dituztelako eta ahalmen ekonomiko txikiagoa dutelako”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da.Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Ikerketa, basoen kudeaketa jasangarria eta ehiza-populazioak izeneko partidan gastuei 150.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “asko ugaldu diren zenbait ehiza-espezie, hala nola basurdea, orkatza, oreina edo untxia, egokiro kudeatzea, gaixotasunen transmisioa eta ustiategietan eragiten dituzten kalteak murrizteko. Ehiztarien elkarteei laguntza eskatzeko aukera aurreikusten da”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Hartzari buruzko Pirinioetako Planerako laguntza teknikoaren azterlanak izeneko partida berrian gastuei 150.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Hartz Arrearen Ekintza Plana diruz hornitzea, Frantziako Gobernuak hartz eme batzuk Pirinioetan sartu izanak ekarritako ondorioak arintzeko. Aurreikusten da, beste neurri batzuen artean, bi pertsona kontratatzea lanaldi osoarekin maiatzetik abendura arte, abere taldeentzako lepokoak erostea eta abeltzaintzako azpiegiturak egokitzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da.Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Despopulazioari aurre egiteko azterlan eta proiektuak izeneko partida berrian gastuari 80.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Nafarroako eremu handietako egungo eta etorkizuneko jendegabetze prozesuak moteltzen lagunduko duten proiektuak eta baliabideak identifikatzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nasuvinsari egindako transferentzia. Toki entitateei laguntza emateko bulego-sarea izeneko partidan gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Nasuvinsaren bulegoetan lurralde-antolaketaren inguruko gaietarako laguntza ematen duten langileen partida indartzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nasuvinsari egindako enkargua. Klimaren aldeko emakume aktiboen sarea izeneko partida berrian gastuei 60.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Parlamentuan, ‘Politika, emakumeak eta klima-aldaketa’ izeneko lan-saioaren ondorioz egindako Klimaren Alde Aktiboak adierazpenean, emakumezko politikari eta kudeatzaile publikoek adostu zituzten neurriak eta gomendioak hedatzen eta gauzatzen laguntzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Toki Administrazioaren erreforma ezartzea izeneko partida berrian gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “toki entitate sortu berriak, eskualdeak, eratzeko prozesua bultzatu eta sendotzea eta jarraipen egokia egitea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

Garapen Ekonomikorako Departamentua

 

Guztira 108 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 6 in voce) eta Batzordeak 15 onetsi ditu, denak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez. Orotara 2.876.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- In voce zuzenketa, Sonagar SGRrekiko hitzarmena, finantzaketa babestea izeneko partida berrian gastuei 130.000 euro gehitzekoa, “Nafarroako ETEei finantzaketarako irispidea erraztea” helburu. Garapen Ekonomikorako Departamentuaren Elkargi eta Sonagarrekiko hitzarmena, finantzazioa babestea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Ekonomia sozialeko eta autonomoentzako jarduketak izeneko partidan gastuei 355.000 euro gehitzekoa, Xedetzat du “ekonomia sozialaren eta autonomoen babesa eta sustapena areagotzea, krisialdiko urte latzenetan enplegua suntsitu ordez sortu egin baitute, gure produkzio, ekonomia eta gizarte eredua onbideratzeko, herritarrei egonkortasun, segurtasun eta kontrol handiagoak eskainiko dizkien egoera baterantz”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidako diru-sarreren gehikuntza (200.000 euro) eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidako gastuen gutxitzea (100.000 euro) baliatuz finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, partida bati izena aldatzekoa, partida horren xedea zehaztean egindako akatsa zuzentzeko. Izen berria hau da: Transferentzia Garesko Udalari Erminetako minizentral hidroelektrikoa eta haren ingurunea leheneratzeko. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Gares. Autokontsumo proiektua izeneko partidan gastuei 120.000 euro gehitzekoa, “energiaren merkaturatzea sustatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Merkataritza alorreko ETEentzako diru-laguntzak. Lehiakortasuna eta sormena hobetzea izeneko partidan gastuei 110.000 euro gehitzekoa. “Txikizkako Merkataritza Sustatzeko Planean parte hartzeko eskatzen duten proiektuak biltzea” du xede. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Eguesibarko Udalarekiko hitzarmena. Erripagainako pasabidea izeneko partidan gastuei 150.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “herriarentzat funtsezkoa den oinezkoentzako pasabidea sustatzea”. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidako gastuen gutxitzea (100.000 euro) eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidako diru-sarreren gehikuntza (50.000 euro) baliatuz finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Altsasuko Ibarrea industrialdeko isurketak izeneko partida berrian gastuei 300.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “kolektore berri bat jartzea, ez dadin ibaira hondakin-urik isuri ez industrialdean ez Geltokiko auzoan”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, I+B+G. Elikakatea. CNTA plan estrategikoa ezartzeko izeneko partida berrian gastuei 500.000 euro gehitzekoa, “zentro berriko ekipamendua segurtatze aldera”. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, I+B+G. Elikakatea. CNTA plan estrategikoa ezartzeko izeneko partida berrian gastuei 200.000 euro gehitzekoa, “zentro berriko ekipamendua segurtatze aldera”. Garapen Ekonomikorako Departamentuaren Zentro teknologikoen eta ikerketa erakundeen jarduera ez ekonomikoetarako laguntzak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Merkataritza alorreko ETEentzako diru-laguntzak. Diagnostiko eta planak (PICMP. M311) izeneko partidan gastuei 30.000 euro gehitzekoa, “merkataritza txiki eta ertainaren interesekotzat jotzen direlako, beren ahalbideak direla eta”. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da.Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Xabierko Udalerako diru-laguntza. Ur-sarea alde turistikoan izeneko partida berrian gastuei 250.000 euro gehitzekoa. Xede hau du: udal horrek “bere sareak egin ahal izatea eta horien kudeaketa bere gain hartu ahal izatea bere eskumenen esparruan”. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Iratiko bide berdea. Desjabetzearen kostuak. Longida Ibarra izeneko partida berrian gastuei 20.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “desjabetze-epaimahaian errekurtso baten espedientea ebazteko prozesuan laguntza juridikoa eta prokuradore-laguntza jaso ahal izateko Longida Ibarrak egin zituen gastuak ordaintzea”. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Orkoiengo Udalarekiko hitzarmena, pasabidea PA-30 errepidean izeneko partidan gastuei 350.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “herriarentzat funtsezkoa den oinezkoentzako pasabidea sustatzea”. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Plazaolaren Bide Berdearen drainatze transbersaleko obra berritzea Lekunberrin izeneko partidan gastuei 250.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Plazaolaren Bide Berdearen azpian dagoen hondakindegiaren euspena indartzea”. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Errepide sarea eta kontrol zentroa kontserbatzea izeneko partidan gastuei 461.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “errepideen egoera ona berreskuratzen joatea eta horrenbestez segurtasuna ere hobetzea, aurreko Gobernuak arlo horretan utzi zigun ia 150 milioiko defizitak errepide-zoladura hondatuenak dituzten autonomia-erkidegoen taldean kokatu baikaitu”. Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidetako gastuen gutxitzea (hurrenez hurren 275.000 euro eta 100.000 euro) eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidako diru-sarreren gehikuntza (86.000 euro) baliatuz finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek batera aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

Eskubide Sozialetako Departamentua

 

Guztira 183 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 7 in voce) eta Batzordeak 28 onetsi ditu. Denak, bat izan ezik, talde guztien artean adostu dira, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez. Orotara 3.538.925 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- In voce zuzenketa, Gizarteratze Plana abiarazteko jarduketak izeneko partida berrian gastuei 125.000 euro gehitzekoa, “plan horretan jasotako ekintzak sustatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Ijitoak gizarteratzeko estrategiako jarduketak izeneko partida berrian gastuei 75.000 euro gehitzekoa, “Ijitoentzako Estrategian jasotako jarduketak bultzatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, El Molinorekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako izeneko partidan gastuei 9.876 euro gehitzekoa, “KPIaren 2017ko, 2018ko eta 2019ko eguneratzeak” jasotze aldera. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, ANAIFekiko hitzarmena, neurodibertsitate soziofuntzionala duten gazteentzako tutoretzapeko etxebizitza proiektua garatzeko izeneko partida berrian gastuei 28.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “tutoretzapeko etxebizitza baten proiektu pilotua garatzea, beren neurodibertsitate soziofuntzionalak soziabilitate mailan ere autonomia pertsonal osoa izatea zailtzen dien nerabe eta gazteentzat”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, ANASentzako diru-laguntza, adingabe sahararren Oporrak Bakean programarako izeneko partidan gastuei 5.000 euro gehitzekoa. Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak partidaren kargura finantzatuko da. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN, PPN eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Oinarrizko gizarte zerbitzuak izeneko partidan gastuei 500.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “zerbitzuak eta horien funtzionamendua bermatzea, oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketari buruz lantzen ari den dekretu berria kontuan hartuta”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Ijitoentzako estrategiako jarduketak izeneko partida berrian gastuei 200.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Departamentuak engaiaturik jarraitzea gizarte bazterketaren aurka borrokatzen duten Nafarroako elkarteen eta hirugarren sektoreko entitateen alde”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Garapenerako nazioarteko lankidetza izeneko partidan gastuei 1.000.000 euro gehitzekoa, “partida horren hazkundea sustatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nasuvinsarentzako enkargua. Alokairu poltsa kudeatzea izeneko partidan gastuei 80.000 euro gehitzekoa. Xede hau du: “Alokairu poltsako etxebizitzen gehikuntzari loturik, arloak dituen giza baliabideak hobetzea, gizarte langile bat eta aparejadore bat kontratatuz. Lehenengoaren lana lagun egitea izanen da, eta bigarrena bizilagunen bizi kalitatean eragin negatiboa duten mantentze-arazoak detektatu eta konpontzeaz arduratuko da”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nasuvinsarentzako konpentsazioa, alokairu poltsaren defizitagatik izeneko partidan gastuei 120.000 euro gehitzekoa. Xede hau du: “Alokairu poltsaren kudeaketak eragiten duen defizita arintzea, 2016tik hona asko handitu baita, jabeentzat ezarritako pizgarrien ondorioz. Aurten 95 etxebizitza gehiago sartu dira poltsan, ondorioz ia 800 kontsulta egin dira eta horrek gastuak handitu ditu. Poltsa hazi ahala, haren defizitari eusten dion partida ere hazi behar da”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Leitzako Udalarekiko hitzarmena, Okile lanerako ikastegirako izeneko partidan gastuei 996 euro gehitzekoa, “KPIaren 2017ko, 2018ko eta 2019ko eguneratzeak” ordaintze aldera. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Tasubinsarekiko hitzarmena, desgaitasuna duten pertsonentzat dauden lanerako ikastegietarako izeneko partidan gastuei 132.857 euro gehitzekoa, “KPIaren 2017ko, 2018ko eta 2019ko eguneratzeak” ordaintze aldera. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Elkarkiderekiko hitzarmena, desgaitasuna duten pertsonentzat dauden lanerako ikastegietarako izeneko partidan gastuei 72.000 euro gehitzekoa, “KPIaren 2017ko, 2018ko eta 2019ko eguneratzeak” ordaintze aldera. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, FANErekiko hitzarmena, garuneko perlesia eta antzeko gaixotasunak dituzten pertsonentzako lanerako zentroetarako izeneko partidan gastuei 10.108 euro gehitzekoa, “KPIaren 2017ko, 2018ko eta 2019ko eguneratzeak” ordaintze aldera. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gure Sustraiak baserri eskolarekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako izeneko partidan gastuei 1.768 euro gehitzekoa, “KPIaren 2017ko, 2018ko eta 2019ko eguneratzeak” ordaintze aldera. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako diru-laguntzak izeneko partidan gastuei 200.000 euro gehitzekoa, “beharraren esparruan jarduten duten entitateek familientzako arretaren, sentsibilizazioaren, informazioaren edo harreraren arloko jarduerak egin ahal ditzaten”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, ASORNArentzako diru-laguntza, pertsona gorren irisgarritasuna sustatzeko izeneko partidan gastuei 30.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “zeinu-hizkuntzaren beste interprete bat kontratatzea, zerbitzua indartu ahal izateko, oro har, eta pertsona gor-itsuen eskariari erantzuteko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Down Sindromea Elkartearekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako izeneko partidan gastuei 5.192 euro gehitzekoa, “KPIaren 2017ko, 2018ko eta 2019ko eguneratzeak” ordaintze aldera. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Diru-laguntza toki entitateei, autonomia pertsonalaren sustapenerako eta mendekotasunaren prebentziorako izeneko partida berrian gastuei 150.000 euro gehitzekoa, “zahartze aktiboaren estrategiarako programa egokien garapena sustatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, ATENA fundazioa izeneko partida berrian gastuei 100.000 euro gehitzekoa, “2018an hasitako obrak amaitzeko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Oporretako programa izeneko partida berrian gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “desgaitasuna duten pertsonentzako programa hori berreskuratzea, familiei arnasa ematen dielako eta desgaitasuna duten pertsonek ere eskertzen dutelako errutinen aldaketa”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Hitzarmena Tasubinsarekin, Beriain eta Orkoiengo zentroetan zahartze aktiborako programa pilotuak ezartzeko izeneko partida berrian gastuei 98.128 euro gehitzekoa. Xedetzat du “zentro okupazionaletan dauden pertsonen zahartze aktiboari ekiteko ohiko baliabideen ordezko moduak saiatzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, CERMINekiko hitzarmena, Emakumea eta Desgaitasuna Foro Sozialerako izeneko partida berrian gastuei 25.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “III. Emakumea eta Desgaitasuna Foro Soziala zati batean finantzatzea eta Nafarroan haren garapena erraztea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Publizitatea eta propaganda izeneko partida berrian gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “behar bezalako zabalkunderik izan ez duten legeen inguruan gaur egun dagoen ezjakintasunari aurre egitea eta sor ditzakeen gatazkak ekiditea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Familia gurasobakarrei buruzko legea aplikatzea izeneko partida berrian gastuei 200.000 euro gehitzekoa, “gaiari buruz onartzekoa den legea betetze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, BIAK BAT-ekiko hitzarmena, genero-indarkeriaren egoeran dauden adingabeek animaliekin terapia egin dezaten izeneko partida berrian gastuei 20.000 euro gehitzekoa, “indarkeriazko inguruneetan bizi izan diren haurrei arreta psikologikoa emate aldera, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legearen 37. artikuluarekin bat etorriz. Nafarroan animalien bidezko terapiak eskaintzen dituen entitate bakarra da”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gizarte-ekonomiarako laguntzak, hedapen proiektuetarako izeneko partidan gastuei 80.000 euro gehitzekoa, “Ekonomia Sozialaren Planeko jardueretarako neurri osagarria baita, zuzeneko eragina duena enpresetan eta enpleguan. Arlo horretako sentsibilizazio proiektuen garapenaren eta ezagutzaren bidez aldaketa eragin nahi da ekonomia ereduan”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gizarte-ekonomiako enpresetan inbertsioak egiteko laguntzak izeneko partidan gastuei 160.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “lan elkartuko kooperatiben eta lan sozietateen inbertsioa eta emaitzen kapitalizazioa sustatzea, horrelako sozietateak indartu eta hazi daitezen, enplegu iraunkorra sortzeko beharrezkoak diren mekanismoak baitira”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

 

Guztira 156 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 13 in voce) eta Batzordeak 27 onetsi ditu, horietatik 26 Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez eta bat UPNren ekimenez. Orotara 5.508.940 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- In voce zuzenketa, Toki entitateentzako deialdia, kirol instalazioak zaharberritu eta kirol instalazio berriak eraikitzeko izeneko partidan gastuei 1.300.000 euro gehitzekoa, “udalen beharrizanei erantzuteko, haien kirol instalazioak hobetze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Vianako harresiak zaharberritzea izeneko partida berrian gastuei 80.000 euro gehitzekoa, “Vianako harresien zaharberritzearen lehenengo faserako”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da.Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Aurizko Udalarekiko hitzarmena. Iturissako erromatar galtzadan egindako lanak izeneko partida berrian gastuei 40.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Aurizko erromatar galtzadan eta Iturissa herrixkan egindako indusketen gastuak ordaintzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, La Custodiako aztarnategia izeneko partida berrian gastuei 50.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “indusketa egiten jarraitzea Vianako zeltiberiarren garaiko aztarnategi garrantzitsuan, non 2000 urte dituzten giza hondakinak agertu baitira”. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren Udal eremuan euskara garatzeko laguntzen programa partidaren kargura finantzatuko da. UPNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Iruñeko Orfeoiarentzako diru-laguntza. Funtzionamendu gastuak izeneko partidan gastuei 15.000 euro gehitzekoa. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren ARTEM-50K eta + 50 K: arte eszeniko eta musikalen arloko proiektuak kultura entitateen kargura partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Nafarroako Argitaratzaile Independenteen Elkartearekiko hitzarmena, Nafarroako Argitalpen Azoka antolatzeko izeneko partida berrian gastuei 40.000 euro gehitzekoa, “Nafarroako Liburu Azoka sustatze aldera”. Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Mendabiako Kultur Etxea izeneko partida berrian gastuei 30.000 euro gehitzekoa, “eraikuntza proiektua egiteko”. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren ARTEM-50K eta + 50 K: Kultur entitateen arte eszenikoetako eta musikako proiektuak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Azagrako Kultur Etxea izeneko partida berrian gastuei 30.000 euro gehitzekoa, “eraikuntza proiektua egiteko”. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren ARTEM-50K eta + 50 K: Kultur entitateen arte eszenikoetako eta musikako proiektuak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Castel Ruiz-i (Tutera) diru-laguntza, arte programaziorako izeneko partida berrian gastuei 160.000 euro gehitzekoa, “arte produkziorako kontratazioa behar den moduan eta garaian” egin dadin bermatze aldera”. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Barañain Auditorioari diru-laguntza, arte programaziorako izeneko partida berrian gastuei 160.000 euro gehitzekoa, “arte produkziorako kontratazioa behar den moduan eta garaian” egin dadin bermatze aldera”. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, partida bati izena aldatzekoa. Berako interpretazio zentroaren proiektua izena jarri zaio, orokorragoa eta, beraz, “egokiagoa” delakoan. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Tafallako Errekoleten Komentuko teilatua zaharberritzea izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa, “lan horietan aurrera egiteko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Baztango Udalarekiko hitzarmena, Amaiurko Bisita Zentroa sortzeko izeneko partida berrian gastuei 250.000 euro gehitzekoa, “ekipamendu hori garatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafarroako Abesbatzen Elkartea izeneko partida berrian gastuei 200.000 euro gehitzekoa, “Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatzen dituen jarduerak sustatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Cabanillasko Kultur Etxea izeneko partida berrian gastuei 160.000 euro gehitzekoa, “ekipamendu horren lorpenean aurrera egiteko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Lanpostu hutsak betetzeko kontrataturiko langileen soldatak. Liburutegi publikoen ordutegia zabaltzea izeneko partida berrian gastuei 117.771 euro gehitzekoa, “hainbat herritako liburutegi publikoak jendearentzat zabalik dauden ordutegia luzatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Langile publikoen lansariak. Liburutegi publikoen ordutegia zabaltzea izeneko partida berrian gastuei 106.641 euro gehitzekoa, “hainbat herritako liburutegi publikoak jendearentzat zabalik dauden ordutegia luzatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gizarte Segurantza. Liburutegi publikoen ordutegia zabaltzea izeneko partida berrian gastuei 72.831 euro gehitzekoa, “hainbat herritako liburutegi publikoak jendearentzat zabalik dauden ordutegia luzatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Lanpostu erreserbatuak betetzeko kontratatutako langileen ordainsariak. Liburutegi publikoen ordutegia zabaltzea izeneko partida berrian gastuei 14.515 euro gehitzekoa, “hainbat herritako liburutegi publikoak jendearentzat zabalik dauden ordutegia luzatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Toki entitateentzako deialdia, kirol instalazioak zaharberritu eta kirol instalazio berriak eraikitzeko izeneko partidan gastuei 2.000.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Tuteran kiroldegi berria eraikitzea (udako igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak), finantzaketarako hitzarmen bat sinatuta”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidako diru-sarreren gehikuntza (170.000 euro) eta Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak partidako gastuen gutxitzea (1.830.000 euro) baliatuz finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Zangozako Udalarekiko hitzarmena, futbol-zelaian belar artifiziala paratzeko izeneko partida berrian gastuei 400.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “aipatutako jarduketa egitea Zangozako futboleko kirol eskolan”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Kirol jarduera irisgarriak izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “programa horietan parte hartzen duten pertsonentzako arreta zabaltze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, ENAJ: hezkuntza ez-formaleko jarduerak izeneko partidan gastuei 30.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “prestakuntza eskaintzea gazte elkarteei eta gazteei oro har, baita gazteekin elkarreragiten duten pertsonei ere, informazioa eta parte-hartzea hobetze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, ENAJ: gazte elkarteen ekipamenduetarako diru-laguntza izeneko partida berrian gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “elkarteak indartzea, haien jardueretarako ekipamendua eskura jarriz”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Sozietateen gaineko zergaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Oronoz Mugairiko (Baztan) pilotalekua zaharberritzeko hitzarmena izeneko partida berrian gastuari 17.182 euro gehitzekoa, “kirol instalazio hori zaharberritzeko”. Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Gazteriaren Kontseilua izeneko partidan gastuei 40.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko langileen lan-baldintzak hobetzea eta lan-ildo bat irekitzea komunikazioaren arloan”. Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Gizarteratze Plana abiarazteko jarduketak izeneko partida berrian gastuei 125.000 euro gehitzekoa, “plan horretan jasotako ekintzak sustatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

 

Guztira 70 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 7 in voce) eta Batzordeak 18 onetsi ditu, horietatik 69 Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren ekimenez eta bat UPNren ekimenez. Orotara 835.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- In voce zuzenketa, Nafarroako Memoriaren Institutuaren dokumentazio zentrorako funtsak eskuratzea izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “funtsak eskuratu daitezen sustatzea, intsumisio mugimenduari buruzko memoriarekin zerikusia duten materialak barne”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Álvarez Resano familia aberriratzea eta erbesteratu zireneko 80. urteurreneko jarduerak 2019an izeneko partida berrian gastuei 100.000 euro gehitzea. Xedetzat du “erbesteratutako milaka nafarren memoria historikoa berreskuratzea, Álvarez Resano familiarena tartean. Helburua da haien gorpuak identifikatzeko, lurpetik ateratzeko eta aberriratzeko azterketa egitea eta erbesteratu zireneko 80. urteurrena ospatzeko jarduerak antolatzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, XVII. mendean egindako feminizidio instituzional handienaren memoria historikoa berreskuratzea izeneko partida berrian gastuei 50.000 euro gehitzekoa, “beharrezkoa delako aitorpen publikoa egitea, emakumeek historian zehar erakundeen aldetik jasan dituzten askotariko indarkeriak ezkutatzearen aurka herritarren kontzientzian eta borrokan aurrera egiteko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak izeneko partidan gastuei 130.000 euro gehitzekoa, “LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzko Foru Legearen 8. artikulua betetzeko, bertan xedatzen baita LGTBI+ berdintasunaren arlorako berariazko organo bat sortuko dela erakundearen barruan, behar adinako autonomia, entitatea eta baliabideak izanen dituena”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, COMFINekiko hitzarmena emakumeen parte-hartzea sustatzeko izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “emakumeek berdintasunaren arloan parte har dezaten sustatze aldera”. Osasun Departamentuaren Farmazia-prestazioak partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, Kattalingorrirekiko hitzarmena LGTBI kolektiboarentzako arreta zerbitzua emateko izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa, “Nafarroa osoan zerbitzu hori sustatze aldera”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Toki entitateentzako diru-laguntzak, kultur aniztasunaren proiektuak direla eta izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “azken urteetan hain emaitza onak ekarri dituzten kultur aniztasunaren aldeko toki proiektuak sustatzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, +34 Fundazioa izeneko partida berrian gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “atzerriko herrialde batean espetxeratuta egoteak familiari eta norberari sortutako drama bertatik bertara ezagutzen duten pertsonek osatutako lehenbiziko fundazioa delako Estatuan, bere lanaren bitartez aholku ematen diena bai atzerriko espetxeetan giltzapetuta dauden pertsonei (laguntza juridikoa eta medikoa, bakartzearen eta bakardadearen prebentzioa etab.), baita ukitutako familiei ere. Badira egoera horretan dauden preso nafar batzuk, eta komenigarritzat jotzen da pertsona horientzako arreta hobetzen lagunduko duen partida bat sortzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Pertsona helduentzako laguntzak euskara ikasteko izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “iaz sortutako partidari bultzada ematea, euskara ikasi nahi dutenek beka bat eskatu ahal dezaten eta horrela matrikularen gastua arindu”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Helduei euskara irakasteko laguntzak izeneko partidan gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “euskara helduei irakastea sustatzen jarraitzea, eta horrela zuzentzea aurreko legegintzaldietako gabeziak eta murrizketak, irakaskuntza hori hizkuntza politikaren arlo estrategikoetako bat dela kontuan izanik”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Euskara udal eremuan garatzeko laguntza-programa izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “toki eremuan euskararen irakaskuntza sustatzen jarraitzea, eta horrela zuzentzea aurreko legegintzaldietako gabeziak eta murrizketak, irakaskuntza hori hizkuntza politikaren arlo estrategikoetako bat dela kontuan izanik”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko laguntzak izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “hedabideen eremuan euskararen irakaskuntza sustatzen jarraitzea, eta horrela zuzentzea aurreko legegintzaldietako gabeziak eta murrizketak, eremu hori hizkuntza politikaren arlo estrategikoetako bat dela kontuan izanik”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko jarduketak izeneko partidan gastuei 28.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “2018an egindako aurrekontuari eustea, Berdintasunari buruzko Lege onetsi berriaren garapenaren esparruan eta feminismoa gizateriaren ondare gisa aitor dadin lagundu nahian”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Genero-zeharkakotasunaren alorreko jarduketak izeneko partidan gastuei 22.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Berdintasunaren Behatokia sortzea, informazioa eta datuak sortu, jaso eta zabal ditzan, baita salaketak ere, eta babesa eskain dezan era guztietako diskriminazioen aurrean, sexu-jazarpenarekin zerikusia dutenak edo sexuan oinarritutakoak ere barne direla”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, IPES Fundazioarekiko hitzarmena, Emakumearen Dokumentazio Zentroaren eta Liburutegiaren Zerbitzurako izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “izoztuta urte asko daraman, Nafarroan bakarra den eta herritar guztiei zuzendutako zerbitzu bati eragiten dion partida hori handitzea”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Toki entitateentzako transferentziak, berdintasun-politikak sustatzeko izeneko partidan gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “berdintasunerako politikak sustatzea eta berdintasun arloko agenteak kontratatzea toki entitateentzat, laster onetsiko den Berdintasunari buruzko Foru Legeari begira, bereziki”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, ‘Genero-indarkeria’ prebentzio eta sentsibilizazio programa izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa, “2018ko zenbatekoa berreskuratzeko eta aurreikusitako ekintzei ekiteko, beharrezkoak baitira”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafarroako abokatuen elkargoekiko hitzarmenak, Emakumeentzako Laguntza Juridikoaren Zerbitzurako izeneko partidan gastuei 25.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “zenbait urte izoztuta daraman eta behar-beharrezkoa den partida hori handitzea, emakumeentzako laguntza juridikoa bermatzeko”. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Kontingentzietarako funtsa partidaren kargura finantzatuko da.Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek aurkeztu dute batera. Aho batez onetsi da.