Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 17

2018ko irailaren 17ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 17, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 17–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2018 irailaren 12koa, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Lege proiektuan aurkitutako akats materiala.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Diputatuen Kongresuaren erabakia, 2018ko irailaren 4koa, zeinaren bidez Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren legedia aldatzeko Lege proposamena izapidetzeari buruzko irizpide berri bat ezartzen baita.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Araubide Juridiko Autonomikoko eta Tokikoko zuzendari nagusiaren idazkia, zeinaren bidez helarazi baititu Espainiako Konstituzioaren 50. artikulua aldatzeko Lege proposamenaren testua dela-eta Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioak egiten dituen oharrak.

 

INTERPELAZIOAK:

- Aniztasunerako Arretaren Plan Estrategikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan Iruñeko Udalaren Mugikortasun Planak txikizkako merkatarien salmentetan izandako eraginari buruz. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin mozioa, Osasun Departamentua premiatzen duena gaueko txandako langileen lan-baldintzak aldatzeko negoziazioa has dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin mozioa, Nafarroako Gobernua premiatzen duena Nasuvinsaren alokairu-poltsan sartzen diren etxebizitzen baldintzak alda ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da glukosaren monitorizatze jarraiturako sistemak eta glukosa flash monitorizatzeko sistemak finantza ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrekontu-kreditu osagarri bat igor dezan Parlamentura, foru erkidegoko errepide-sarea hobetzeko talka-plan bat egiteko xedez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da garraio- eta jangela-laguntzak ezar ditzan Hizkuntzak Ikasteko Programa daukaten ikastetxeetan ikasi nahi duten ikasleentzat, programa hori ez denean haien erreferentzia-ikastetxean edo udalerrian eskaintzen. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Urtarrilaren 16ko 5/2006 Foru Dekretuan eranskin bat sar dezan baserri motako etxebizitzen bizigarritasuna arautzeko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lau hilabeteko epean txosten bat taxutu dezan NEKP osatzen duten enpresen plantillen egungo egoerari buruz. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren erantzuna, beren balkoietan 78ko Sanferminei buruzko pankartak paratzeagatik jasotako zitazioak direla-eta egindako jarduketei buruz informatzeko agerraldi-eskaerari emana.

- Sodenako zuzendari kudeatzailearena, Davalor-i emandako maileguak erreklamatzeko erabakia azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

Agerraldi hori premiaz egitearen aurkako botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; aldekoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariarena, Nafarroako hezkuntza-sistemari buruzko azken txosteneko Lan-osasuna kapituluko irakasleen aurkako erasoei buruzko datuak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, zahar-etxeekiko itun-eredu berriari buruzko esparru-akordioa azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroan Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna sinatu ez duten sindikatuekin (CSIF, ELA, eta APS), beren balorazioa egin dezaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Mugarik Gabeko Teknikarien eta Langileen Elkartearen ordezkariekin, Saharako Ilargierdi Gorriak ATTSFrekin egindako lanen arduradunarekin eta Fronte Polisarioaren Nafarroako Ordezkaritzarekin, azal dezaten elkarte hori zer garrantzitsua den Tindouf-eko saharar errefuxiatuen aldeko lan humanitarioari begira. “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren koordinatzaile Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- AFAPNA sindikatuaren ordezkariekin, irakasleen aurkako erasoak areagotu izanari buruz duten jarrera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordearen erabakia, Bizitza Digitalari buruzko Foru Lege proposamena jorratzeko ponentzia bat eratzearen gainekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordearen erabakia, Emakumeen kalitatezko enplegua bultzatzera eta laneko desberdintasunak eragindako arraila murriztera bideratutako proposamenak eginen dituen txosten bat egiteko ponentzia eratzearen gainekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak izapidetzeko onartu dute Sodena enpresa publikoaren jarduketei buruzko ikerketa batzorde bat eratzeko proposamena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta aurkako botoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Findus janari izoztuen enpresaren bulegoak Madrilen jartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazi baitu Garapen Ekonomikorako kontseilariak erantzunen diola Osoko Bilkuran Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak turismo-gidarien sektoreari buruz egindako galderari.

- Nuevo Futuro-ren laguntza-kontratuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Astean ingelesez ematen diren eskolen murrizketa ezarri zen ikastetxeetako eskola kontseiluen aktak ez igortzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Urrozko zabortegia zigilatzeko prozesuan Nafarroako Gobernua egiten ari den jarduketei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- Gobernuaren 2015etik 2018ra bitarteko Ekintzari buruzko Memoriari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Garapen Ekonomikorako kontseilariak Findus enpresaren zuzendaritzarekin biltzea aurreikusten duen, foru erkidegotik alde egin dezan ekiditeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Familia-harrerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorren proiekturako gehieneko gastua ezartzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Europako Banku Zentralak zor publikoa erosteari uzteak Nafarroaren nahiz Estatuaren zorrean eta Nafarroako Estatuari egin beharreko ekarpenaren definizioan izan lezakeen eraginari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nahitaezko soldadutzaren aitzineko intsumisoen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2018ko iraialren 12ko erabakia, Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorretako gastu ez-finantzarioaren muga onesten duena.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergei buruzko txostena (2013-2017), Kontuen Ganberak egina.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2018ko abuztuan egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak irailean sartu baitziren erregistroan.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du beharrezkoa dela memoria kolektiboa erabat berreskuratzea. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, PSNk eta Izquierda-Ezkerrak; UPNk lehendabiziko puntuaren alde bozkatu dute eta abstenitu egin dira bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean. PPNk, berriz, lehendabiziko puntuaren alde bozkatu du, abstenitu egin da bigarrenean eta hirugarrenean, eta aurka bozkatu du laugarrenean.

 

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du hainbat aldiz adierazitako jarrera: beharrezkoa eta komenigarria da memoria historikoa erabat berreskuratzea; zehazki, diktaduraren eta errepresio frankistaren garaiari dagokion guztia, halako moduan non ase egin ahal izanen baitira garai hartako biktimei eta gizarteari oro zor zaizkien egia, justizia eta erreparazioa.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak adierazi nahi du dikatura frankistaren figura eta protagonista nagusi Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak 40 urte luzez Erorien Haranean egon izana, horrek esan nahi duen guztiarekin, laidoa eta iraina dela bere biktima guztientzat, eta memoria historikoa berreskuratzearekin bateraezina dela.

 

3.- Nafarroako Parlamentua ados dago eta babestu egiten du Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak hobitik ateratze aldera Diputatuen Kongresuak hartutako erabakia, eta dei egiten dio Espainiako Gobernuari erabakia albait lasterren gauzatu dezan, hobitik ateratze horrek daukan esangura guztia emanez eta nabarmenduz.

 

4.- Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Espainiako Gobernuak Memoria Historikoari buruzko 52/2007 Legea alda dezan, II. Errepublikaren legezkotasun legitimoaren defendatzaileen aurkako sententzia frankistak baliogabetzea onesteko eta Erorien Haranaren desakralizazioari eta beste esangura bat emateari ekiteko.”

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Defentsaren heldu diren bost urteetarako aurrekontua neurrigabe igotzea. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; aurkakoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Defentsaren heldu diren bost urteetarako aurrekontua neurrigabe igotzea, zeina Espainiako Gobernuak berretsi baitu eta zeinaren helburua ez baita Europaren defentsa komuna hobetzea, baizik eta armen industriak eragindako negozioa eta irabaziak areagotzea. Hori dela-eta, Parlamentuak ez du nahi igoera hori Estatuaren 2019ko Aurrekontu Orokorretan jaso dadin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du zeharo konprometituta dagoela bakearen kultura eraikitzen laguntzeko, eta beste behin salatzen du Nafarroako lurraldea –Bardeako tiro poligono militarra, alegia– erabiltzea armak probatzeko, gero gatazka bizi duten herrialdeetara esportatuko direnak.

 

3. Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten du Kongresuak Espainiako Gobernuari 2017ko martxoaren 9an emandako baimena –PPk, Cs-k eta PSOEk aldeko botoa eman zuten–, Espainiako Erresumaren eta Saudi Arabiaren artean hitzarmen bat sina zedin informazio sailkatua elkarri babesteko; izan ere, horren bidez areagotu egiten da opakutasuna eta eragotzi egiten da bi herrialdeen arteko merkataritza-transakzioei buruzko kontrol publikoa.”

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du Antsoainen indarkeria matxistaren aurkako sinbolo bat erre izana. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Zeharo errefusatzen du Antsoainen indarkeria matxistaren aurkako sinbolo bat erre izana, uste baitu emakume guztien eskubideekiko errekonozimenduaren aldeko borrokaren aurkako eraso onartezina dela.

 

2. Berretsi egiten du borroka feministarekiko eta gure erkidegoa eraso matxistarik gabeko lurralde bihurtzeko politika aktiboekiko bere konpromisoa.”

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Diputatuen Kongresuan Errege emerituaren grabazioei buruzko ikerketa-batzorde bat eratzeko eskariari. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Diputatuen Kongresuan Errege emerituaren grabazioei buruzko ikerketa-batzorde bat eratzeko eskariari”.

 

Adierazpen-proposamenak beste bi puntu zeuzkan, baina ez dira onetsi. Horietako batek honako hau zioen: “Nafarroako Parlamentuaren ustez, onartezina da errege emerituak, bere posizioa eta kargua baliatuta, gure Zigor Kodean tipifikatutako delitu-egintza izan litezkeen halako irregulartasunak ustez egin izana”. UPNk, PSNk eta PPNk aukako botoa eman dute, Geroa Bai abstenitu egin da eta EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek aldeko botoa eman dute.

Bigarren puntuak honako hau zioen: “Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Nafarroako erakundeek legitimitate demokratikoa dutela egintza horiek argitzen laguntzeko eta res publikoaren defentsan duten erantzukizun politikoa eta etikoa baliatzeko. Horrenbestez, konprometitu egiten da Nafarroako Parlamentuan ikerketa-batzorde bat eratzea babesteko, baldin eta Diputatuen Kongresuan ezin baldin bada halakorik eratu PPren, PSOEren eta C's-ren trabak direla medio”. UPNk, PSNk eta PPNk aurkako botoa eman dute; Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik aldeko botoa eman du eta Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta I-E, berriz, abstenitu egin dira.