Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Martxoa 6

Nafarroako Parlamentuak Foru Parlamentario Emakumeen Aitortza Ekitaldia egin du Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta

Ainhoa Aznarezek adierazi du “ezin dugula feminismoa atzeratzen jarraitu, aukera ezin hobe baten aurrean gaude eta gure aurretik lan egin zuten emakumeen balio politikoak geure egin behar ditugu”

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Parlamentuak Foru Parlamentario Emakumeen Aitortza Ekitaldia ospatu du, Ainhoa Aznárez Igarzak azpimarratu bezala, «feminismo politikaren indarra azpimarratzeko eta Parlamentutik pasa diren 89 emakume hautagaiei omenaldia eskaintzeko, duela 39 urte ordezkaritza publikoaren arraila apurtzeko bidea hasi baitzuten».

1979 urteaz geroztik Foru Parlamentario izandako emakume guztiak gonbidatuak izan dira Osoko Bilkuren Aretoan ospatu den omenaldira, eta Mahaiko kide diren Unai Hualde, Alberto Catalán, Maiorga Ramírez eta Maribel García Malo ere bertan izan dira. Talde parlamentario desberdinetako Parlamentarioak ere bertaratu dira, Nafarroako Arartekoa den Javier Enériz, Kontseilariak, Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendari den Mertxe Leranoz, NUPeko Generoan Espezializatutako Diplomako arduradunak, baita Nafarroan emakumeen eskubideen alde lan egiten duten elkarteetako kideak ere.

Ekitaldia Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak ireki du, eta aitortu du “harro dagoela aldarrikapenez betetako merezitako omenaldi honetan parte hartzeaz, izan ere, bederatzi legegintzalditan zehar milaka nafarren ahots anitz eta plurala izan baitira emakume hauek guztiak, hasieran gutxiengo nagusia izatetik (70etik 3) oraingo nagusitasunera (50etik 26)” .

Hala, «benetako berdintasun egoeran, emakumeen boteretze egoeran» gaudela adierazi du Lehendakariak, eta deia luzatu du «patriarkatutik at egongo den erakunde bat sortzeko, zeinetan, praktikak aldatuz eta formei erreparatuz, behetik eraikitzeko aukera emango duen. Ezin gara feminismoa atzeratzen ibili, aukera historiko baten aurrean gaude eta honek gure aurreko emakumeen borrokei lotutako printzipio politikoak onartzea esan nahi du».

Esparru honetan eta Parlamentu «indartsuagoa, anitzagoa eta demokratikoagoa» bihurtzeko bidean, Ainhoa Aznarezek ohartarazi du «emakumeen eskubideak lortzeko zein garrantzitsua izan den genero ikuspegia barneratzea praktika parte hartzaileetan”, eta adierazi du, prozesu hau “amaitu gabe dagoen arren, momentu erabakigarria bizi dugula egun”.

70. hamarkadako feminismoaren leloa bere egin du Lehendakariak (pertsonala politikoa da), esanez, familia eta norbanakoaren oztopoak alde batera utziz diskriminazio estruktural honi buelta eman behar zaiola, eta horretarako ostegun honetako greba deialdian parte hartzeko deia luzatu du, «gu gabe mundua gelditzen dela» adierazteko eta erakusteko.

Amaiera gisa, Ainhoa Aznarezek adierazi du «ez gaudela genero greba baten aurrean, baizik eta zaintzak eta horrelako lanak emakumeentzako soilik ez direla argi uzteko». Berdintasunean hezteko greba bat da, patriarkatuaren eta kapitalismoaren balioak zalantzak jartzeko, baita lan eremuan eta kontsumo munduan ere bai. Ordua da emakumeek gizarteari egiten dioten ekarpena ikusgai jartzeko».

Jarraian, Maria Jesús Aranda Lasherasek hartu du hitza, 1979-1983 legegintzaldi eratzaileko Parlamentariak. Azaldu du “emakumeek historikoki jasandako desberdintasunak zerikusia duela erabakitzeko autonomiarekin, baita autonomia fisiko eta ekonomikoarekin. Zerbitzu publikoa eskaini dudan 40 urteetan zehar testigu gisa ikusi dut Familia Planifikazio eta sexu hezkuntzari buruzko lehen Legearen garapena, eta horretan Nafarroa aitzindari izan da. Ararteko izan nintzenean (2001-2007) gizarte zibila ematen ari zen mentalitate aldaketaz ohartu nintzen, emakumearen eskubideez kontziente izanik. Eta egun feminismoan elkartasunaz eta sororitateaz hainbeste hitz egiten dela probestu behar dugu kristalezko sabaiak apurtzen jarraitzeko. Ziur naiz, emakume sozialistek beti berdintasunaren alde lan egin dugula, momentuan ulertzen zenaren arabera. Eskerrik asko”.

Egungo legegintzaldiko eledunen txandan, Maribel García Malok (UPN) deia luzatu du “beste era bateko politika bat egiteko, hemen egotea ez baita azken helburua, gure xedea aniztasunetik beste bide bat eraikitzea izan beharko litzateke, elkartasunean oinarritutako gutxieneko akordio batetik, gure parte hartzea politikan ez dadila izan gure bizitza pertsonal eta publikoan gainkarga bat. Akordio horretan legeak betearaztea eskatu beharko genuke, legeak hobetzea, aurrekontuak zabaltzea. Berdintasuna ikasi egiten da eta gaitasun hori beharrezko baldintza bat da gure lan profesionalak emakumeentzako eskubide eta askatasunak ziurtatzeko balio dezan. Edozein gobernu demokratikoren abiapuntua izan behar du berdintasunak. Nire aitortza Parlamentu honen historia osatzen dugun emakume guztiontzat”.

Virginia Alemanek (Geroa Bai) emakumeen lan ikusezina eta planeta osoan zehar mantentzen duten familia sarea eta kargu politikoak duen izaera ikusgarriaren arteko konparazioa egin du, “gurea esparru pribilegiatua da baina arau patriarkalez betea, eta hemendik emakume isil guzti horien kate hori oroitu nahi nuke, haien ekarpenik gabe ez litzatekeelako egun ezagutzen dugun mundua existituko. Nire kasuan, ezinezkoa litzateke honaino iristea etxeko kolaborazio hori gabe. Tradizio politikorik gabeko familia batetik nator, baina zerbitzu ohitura duena. Konfiantza dut gizonezkoen inplikazio eta erantzukizuna erreala izango dela, gora borroka feminista”.

Bakartxo Ruizek (EH Bildu) Eduardo Galeanoren Mujeres poesia irakurri du, berdintasunerako odisea hori islatzeko, zein, elkartasuna eta konpromisoa oinarritzat hartuta, mugimendu feminista osatzen dutenen borroka iraultzailea lagundu zuena. “XXI. mendean, iraultzailea izaten jarraitzen du berdintasunaz eta askatasunaz hitz egiteak. Ezinbestekoa da politika publikoei buelta ematea justizia soziala lortzeko. Horretan gaude, baina gaur eskertzeko eta ospatzeko momentua da. Aitziber Sarasola oroitu eta omendu nahiko nuke, lagun eta kidea, bera da lanaren eta pertseberantziaren eredu. Bere pausoak jarraituko ditugu berdintasunaren uzta jaso artean”.

Tere Saezek (Podemos-Ahal Dugu) “lortu dugu” esaldiarekin eman dio hasiera, adierazteko “hiru hasi ginen eta egun 26 gara, eta beste baldintza batzuekin. Concepción Arenalek esaten zuen, ezinezkoa hala da lortzen dugun arte. Mugimendu feministak lortu du gu gaur hemen egotea. Oztopoak gelditzen dira, baina gaindituko ditugu. Berdintasun Legean lanean ari gara, parte hartzailea eta adostua izan dadin, hau da diskriminazioekin amaitzeko bidea. Ekitaldi hau, gainera, oso berezia da, izendatzen ez dena existitzen ez delako. Gu guztiongatik eta gu guztiokin”.

María Chivitek (PSN) eskerrak eman nahi izan dizkie “gizonezkoena zen politikaren munduan bidea ireki zuten emakumezkoei”, adieraziz “emakumerik gabe ez dagoela politikarik ezta demokraziarik ere”. Hezkuntzaren balioa azpimarratu du, “hezkuntzak boteretzen gaituelako, libre, autonomo eta independente egiten gaituelako”. Honela, aurreko legegintzaldian zendu zen María Victoria Arraiza PSNko parlamentarioa oroitu nahi izan du, bera baitzen Hezkuntza Batzordeko eleduna. “Socratesek esan bezala, jakituriak libre egiten gaitu, eta nik gehitzen dut, libre, indartsu eta boteretsu”.

Ana Beltranek (PPN) berdintasunaren oinarrizko balioa azpimarratu nahi izan du, eta berdintasuna “denon lana dela adierazi du, ez emakumeena bakarrik. Emakume askok lan handia egin dute guk gaur egun ditugun eskubideak lortzeko. Ez dago eskubideen aitortza arazorik, arazoa eskubide horiek emakumeen eguneroko bizitzara ekartzea baizik. Benetako ekintzak behar dira eta konpromiso finkoak gelditzen diren lanak aurrera ateratzeko. Ordutegi arrazionalagoak eta hauek babesten dituzten politikak beharrezkoak dira. Genero indarkeriarekin amaitzea ezinbestekoa da, eta erronka hauek guztiek erantzukizuna eta batasun politikoa eskatzen dute”.

Marisa de Simónek (Izquierda-Ezkerra) eskatu du “benetako eraldaketa soziala. Indarkeriarik gabeko gizarte bat eraiki behar dugu, bortxarik gabekoa. Genero estereotipo eta rolik gabeko gizarte bat, errealitatea baita, aurrerapauso guztiez gain, gizonak egunero gu baino pribilegio gehiagorekin esnatzen direla. Horregatik, egun guztiak emakumearen egunak izan daitezen, legeen eta kritika politikoaren bidez esku hartzeko erantzukizuna daukagu”.

Saioa amaitzeko Uxue Barkos Berruezok, Nafarroako Lehendakariak hartu du hitza, Harro dagoela adierazi du “gainerako Parlamentarioekin ganbera honetan Nafarroako gizartearen ahotsa izateko pribilegioa elkarbanatzeaz, izan ere, Gobernuan bezala, gaur egun emakumezkoak gara gehiengoa. Parlamentu honen errealitateak irudi fidagarri bat islatzen du, benetako demokrazia bat posible baita soilik komunitatea emakume eta gizonek elkarrekin sortzen badute, berdintasun eraginkor batetik”.

Era horretan, lau hamarkadetan zehar “aurrerapauso garrantzitsuak baina erritmo motelean” eman direla adierazi ondoren, Uxue Barkosek eboluzio hori “bermatu eta zabaltzeko beharra” azpimarratu du, Gobernuak burututako Berdintasun Diagnostikoak adierazten duen gisan, berdintasuna politika eta erabakitze esparrura eramateko, eta are gehiago, lan esparrura, bertako arrailek emakumeen bizi baldintzetan zuzenean eragiten baitute”.

Lan esparruaren xehetasunetan murgilduz, non emakumeek “langabezi tasa handienak jasaten dituzten, baita behin-behinekotasuna eta jardunaldi eta soldata desorekak”, Gobernuko Lehendakariak etorkizuneko Berdintasun Legea aipatu du, bere Kabineteak “oztopo guzti horiek ezabatzeko lanean diharduela” baieztatzeko, baita “etxeko eta zaintza lanen banaketa desorekatuak” gainditzeko ere, “genero arraila hau handitu besterik ez baitute egiten”.

Ainhoa Aznarezek bezala, Uxue Barkosek aurreko legegintzaldian zendutako bi Parlamentarioen “oroitzapen berezi” batekin amaitu du hitzartzea, Aitziber Sarasola eta Maria Victoria Arraiza, “euren oroimena oso bizirik baitago ganbera honetan. Haientzat eta legegintzaldiz legegintzaldi euren aztarna utzi duten emakume hautagai guztientzat, bihotzez nire esker hona euren ekarpena egiteagatik gizarte justu, anitz, moderno eta barneratzaile bat lortzeko bidean”.

Foru Parlamentutik pasa diren 98 emakume parlamentarioen argazkiek osatutako bi panel handi ikus zitezkeen aretoan, 1979ko lehen hauteskundeetatik hasita, eta hirugarren koadro batean hautatutako 98 emakumeen izenak, emakumeen botoaren aitortzari buruzko pasarte batekin eta emakumeek politikaren jardunean bizi dituzten estereotipoen eztabaidatze batekin.

Zehazki, Clara Campoamorren testu bat da, eta hala dio: Nahi duzuena konpondu, baina betiere giza generoaren erdi horri politikarako sarbidea emateko ardurari aurre eginez, biren kontua izan dadin politika; izan ere, gauza bakar bat dago sexu bakar batek egiten duena: erditzea. Gainerakoak, guztiok egiten ditugu, elkarrekin. Erabiliz ikasten da askatasuna.

Patricia Amigot Leache izan da ekitaldia gidatu duena, 1993an Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian lizentziatua eta 2005ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Psikologia Sozialean Doktorea. NUPeko irakasle da, eta 2001etik bertan ikertzaile lanean dihardu.

 

Omendutako Foru Parlamentarioen zerrenda


Foru Parlamentua (1979-1983)

María Jesús Aranda Lasheras, Reyes Berruezo Albéniz, Clara García Iricibar

Nafarroako Parlamentua. I Legegintzaldia (1983-1987)

María Soledad Elizari Garayoa, Camino Oslé Guerendiáin.

Nafarroako Parlamentua. II Legislatura (1987-1991)

Sagrario Alemán Astiz, María Dolores Eguren Apesteguía, María Soledad Elizari Garayoa, Camino Oslé Guerendiáin, Mirentxu Oyarzábal Irigoyen, María Rosario Villanueva Iturralde.

Nafarroako Parlamentua. III Legegintzaldia (1991-1995)

Pilar Abadía Gauna, Pilar Aranburo González, María Dolores Eguren Apesteguía, Itziar Gómez López, Lourdes Gorricho Ríos, Zutoia Michel Arbizu, María José Pérez de Eulate Urrea, María Urmeneta Fernández, María Rosario Villanueva Iturralde.

Nafarroako Parlamentua. IV Legegintzaldia (1995-1999)

Pilar Abadía Gauna, María Asunción Apesteguía Jaurrieta, María Isabel Arboniés Bermejo, Francisca Catalán Fabo, María Reyes Cortaire Tirapu, María Dolores Eguren Apesteguía, Begoña Errazti Esnal, Nuria Iturriagagoitia Ripoll, Inmaculada Matías Angulo, María Pilar Pérez Aznar, María José Pérez de Eulate Urrea, Inmaculada Pinilla Baigorri, Amelia Salanueva Murguialday, María Rosario Villanueva Iturralde.

Nafarroako Parlamentua. V Legegintzaldia (1999-2003)

Pilar Abadía Gauna, Pilar Aranburo González, María Isabel Arboniés Bermejo, María Isabel Beriáin Luri, Josefina Bozal Bozal, Carolina Castillejo Hernández, Isabel Delgado López, María Dolores Eguren Apesteguía, Begoña Errazti Esnal, Nuria Iturriagagoitia Ripoll, Virginia Izquierdo Barasoain, Aurkene Ortiz Egizabal, María Pilar Pérez Aznar, Inmaculada Pinilla Baigorri, Mariné Pueyo Danso, Milagros Rubio Salvatierra, Amelia Salanueva Murguialday, Elena Torres Miranda.

Nafarroako Parlamentua. VI Legegintzaldia (2003-2007)

Amanda Acedo Surberbiola, Laura Alba Cuadrado, Helena Berruezo Valencia, Josefina Bozal Bozal, Miren Egaña Descarga, Begoña Errazti Esnal, Concha Fernández de Pinedo Sáez, Ana Figueras Castellano, María Gracia Iribarren Ribas, Nuria Iturriagagoitia Ripoll, María Inmaculada Kutz Peironcely, Aurelia Lumbreras Iñigo, Milagros Oreja Arrayago, Elma Saiz Delgado, Amelia Salanueva Murguialday, Helena Santesteban Guelbenzu, Begoña Sanzberro Iturriria, Elena Torres Miranda, María Josefa Vidorreta Alfaro.

Nafarroako Parlamentua. VII Legegintzaldia (2007-2011)

Amanda Acedo Suberbiola, Laura Alba Cuadrado, María Victoria Arraiza Zorzano, Josefina Bozal Bozal, Reyes Carmona Blasco, María Chivite Navascués, Asun Fernández de Garaialde y Lazkano Sala, María del Carmen Ferrer Cajal, Ana Figueras Castellano, Maribel García Malo, Carmen María González García, María Gracia Iribarren Ribas, Paula Kasares Corrales, María Inmaculada Kutz Peironcely, María Luisa Mangado Cortes, Concepción Mateo Pérez, Amaya Otamendi Claramunt, Nekane Pérez Irazabal, Begoña Sanzberro Iturriria, Elena Torres Miranda, María Josefa Vidorreta Alfaro.

Nafarroako Parlamentua. VIII Legegintzaldia (2011-2015)

Miren Julia Aranoa Astigarraga, María Victoria Arraiza Zorzano, Yolanda Barcina Angulo, Ana Beltrán Villalba, María Victoria Castillo Floristán, María Chivite Navascués, Patricia Cueva Lázaro, Marisa de Simón Caballero, Maite Esporrín Las Heras, Asun Fernández de Garaialde y Lazkano Sala, María del Carmen Ferrer Cajal, Coro Gainza Aznárez, Raquel Garbayo Berdonces, Maribel García Malo, Lourdes Goicoechea Zubelzu, Carmen María González García, Eva María Gorri Gil, Itxaso Lete Martínez, María del Carmen Ochoa Canela, Amaya Otamendi Claramunt, Nekane Pérez Irazabal, Bakartxo Ruiz Jaso, Amelia Salanueva Murguialday, Begoña Sanzberro Irurriria, Aitziber Sarasola Jaca, Elena Torres Miranda, Amaya Zarranz Errea.

Nafarroako Parlamentua. IX Legegintzaldia (2015-2019)

Virginia Alemán Arrastio, Cristina Altuna Ochotorena, Fátima Andreo Vázquez, Isabel Aranburu Bergua, Miren Julia Aranoa Astigarraga, Ainhoa Aznárez Igarza, Uxue Barkos Berruezo, Ana Beltrán Villalba, Fanny Cecilia Carrillo Suárez, María Chivite Navascués, Marisa de Simón Caballero, Mónica Doménech Linde, Asun Fernández de Garaialde y Lazkano Sala, Begoña Ganuza Bernaola, Maribel García Malo, Arantza Izurdiaga Osinaga, Inmaculada Jurío Macaya, Esther Korres Bengoetxea, Nuria Medina Santos, Laura Pérez Ruano, Bakartxo Ruiz Jaso, María Concepción Ruiz López, Tere Sáez Barrao, Ana San Martín Aniz, Consuelo Satrustegi Marturet, María Carmen Segura Moreno, María Roncesvalles Solana Arana, Ainhoa Unzu Gárate.